Mundu txikiko zirrara handiak
Alberto Barandiaran altsasuarrak argitaratu berri du Mundu txikia izeneko narrazio-bilduma, idatzi duen lehenengo fikziozko lana hain zuzen ere. Liburura hamalau narrazio, hamalau pertsona istorio ekarri ditu. Istorio labur eta sotilak dira. Horietan gizakia dugu protagonista nagusia, gizaki-galeria hau osotzen dutenen pertsonen argazki txikiak direla esan genezake. Istorio bakoitza zirrara berezia eragiten duen sentimendu jakin baten inguruan ardazten da, dela bakardadea, dela maitasun eza, dela oroimena.
Giza sentimendurik sakonenak jorratzen dituen bilduma baten aurrean gaude, benetako gauzen aurrean zer sentimendu azalaratzen dugun. Ez dira, beraz, kontakizun handiak, garapen handirik ere ez dute, baina bai badira edonori gerta dakizkiokeen istorio eta drama txikiak. Egileari, esterako, ume baten begirada nahikoa zaio horren inguruan narrazioa osotzeko, horixe nahi du eta, begirada horren momentuko zirrara harrapatu, besterik ez. Horrela daude istorio guztiak, instant batean harrrapatuta.
Horregatik, istorio guztiak mamiz biluzik agertzen dira, hizkuntzaz ere biluzik, beharbada biluzegi zenbaitetan, narrazioaren gunea egileak igorri nahi digun zirrarak baino ez du betetzen, hasiera eta amaiera jakinik gabeak. Gehienetan ondo burutuak dira istorio sotil horiek, batzuetan, baina, esan bezala, hutsegi ageri zaizkigu.
Gizakia ardatza den froga izenburuetan ikus dezakegu, denek izen propio bana dute, Julia, Asun, Mikel; denek, batek izan ezik, Ezkurrak izenekoak. Modu horretan, narraziook har ditzakegu biografia txikiak ere balira bezala, irakurleak osoatu behar dituen biografiak. Mundu txikia liburuko narrazioetan atzoko eta gaurko istorioak nahasten dira, jada iragan hutsa diren gertaerei buruzkoak batzuk, edo galdutako mundu bati dagozkioenak beste batzuk.
Alberto Barandiaran: Mundu txikia. Susa, 2005. 136 orrialde. 11,40 euro.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.