Distirak eta argilunak
Euskarazko zinemagintzak egundo ez bezalako uzta ekarri du aurten, Aupa Etxebeste luzemetraia eta Zeru horiek telefilma tarteko direla. Euskal Zine eta Bideo Bileraren antolatzaileek ahaleginak eta bi egin dituzte pelikula horiek eman ahal izateko, "baina oraindik zirkuitu komertzialetan daudenez gero, ezinezkoa gertatu zaigu ekartzea", esan du Iñaki Goioganak.
Horixe da Lekeitioko Bilerak dituen mugapenetako bat. Antolatzaileek berek zinemaldiaren webgunean (www.bideobilera.com) aitortzen dutenez, "ez dugu jakin jaialdia medioetara helarazten".
Komunikazio akats horrek begibistako ondorioak ekarri ditu, haien esanetan, hala nola, "behar lukeen prestigioa ez izatea" eta "izena egina duten agintariak eta gainerakoak Euskal Zine eta Bideo Bilerara ez hurbiltzea".
Azken urteotan, Bilerako antolatzaileek berealdiko ahalegina egin dute egoera hobetzeko. Horrela, Nontzeberri.com aldizkari elektronikoaren laguntzaz, iaz Interneten eseki zituzten jaialdian emandako pelikula guztiak.
Hala ere, baliabide ekonomiko urriek goitik behera mugatzen dizkiete jaialdia sustatzeko aukera guztiak.
Bilerak 59.100 euroko aurrekontua du edizio honetarako, hainbat erakundek eta enpresa pribatuk emandakoa. "Gu ez gara kexatzen inondik ere, baina argi dago Lekeitio oso urrun dagoela Bilbotik", esan dute.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.