Aita Ondarra zenaren ordezkoa abenduko bileran hautatuko dute
Jean Haritschelhar, Jose Luis Lizundia eta Xabier Kintana euskaltzainek proposatu zuten Ana Toledo Juan San Martin zenaren lekua betetzeko. Kandidatura irailaren 23an aurkeztu zen Altsasun, Akademiak bertako Udaletxean egin zuen osoko bilkuran.
Euskaltzaindiaren arauek euskaltzain berrien hautaketa-prozesuetarako ezartzen duten hilabeteko epea amaitu ondoren, bozketa Mungiako Udaletxean egin zen joan den ostiralean, euskaltzainek Lauaxetaren jaiotzaren mendeurreneko ospakizunaren aurretik egin zuten osoko bilkuran.
Hau ez da izango, ordea, Euskaltzaindiaren baitan aurten egingo den hautaketa-prozesu bakarra, Aita Patxi Ondarra euskaltzain nafarraren heriotzak hutsik utzi baitzuen uztailaren 30ean aurretik Aita Polikarko Iraizotzek bete zuen euskaltzain aulkia.
Andres Urrutia euskaltzainburuak Altsasuko bilkuran jakinarazi zien ofizialki Akademiako kideei Aita Ondarraren heriotzaren albistea, hutsik geratu den aulkirako hautagaiak aurkezteko epea zabalduz.
Euskaltzaindiaren arauen arabera, ondorengo bi hilabeteetan -kasu honetan, urrian eta azaroan-, euskaltzainek nahi beste hautagai aurkez ditzakete hutsunea betetzeko.
Behin epe hori amaituta, hurrengo osoko bilkuran bozketa egin behar da. Hautagai bakarra aurkeztuz gero, bozketan ezezkoa nagusituko balitz, prozesua oso-osorik errepikatu beharko litzateke.
Honek esan nahi du, Euskaltzaindiak abenduaren 16an Bilboko egoitzan egingo duen osoko bilkuran, Nafarroari dagokion euskaltzain berriaren izena ezagutaraziko dela, baldin eta bozketan ezezkoa nagusituko ez balitz, noski.
Jardunaldiak
Bien bitartean, euskaltzainei ez zaie zer eginik faltako ondorengo asteotan. Hasteko, azaroa
ren 24 eta 25ean, VIII. Herri Literatura Jardunaldiak egingo dituzte Donostian.
Jardunaldi hauek aldiro-aldiro antolatzen ditu Euskaltzaindiko Herri Literatura azpibatzordeak, eta aurten, herri-prosa izango du aztergai.
Herri literaturari buruzko lehen jardunaldiak Villabonan egin ziren 1989an. Orduko hartan, kontapoesia aztertu zen. Ondorengo edizioetan, herri-narratiba, ahozkotasuna, paremiologia (esaera zaharrak eta atsotitzak), herri-antzerkia, fraseologia eta kantu laburrak aztertu ziren.
Abenduaren 16an, azkenik, Euskaltzaindiak IX. Jagon Jardunaldiak antolatuko ditu Akademiaren egoitzan. Edizio honetan, Bilboko Elizbarrutiak euskarari eman dion trataera aztertuko da. Aurreko Jagon Jardunaldietan, Iparraldeko, Nafarroako eta Arabako elizbarrutietako egoera arakatu zen.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
La policía registra varios domicilios y las oficinas de la ministra francesa Rachida Dati por otro presunto caso de corrupción
Un tribunal envía a la cárcel a los exministros Luis Fernando Velasco y Ricardo Bonilla por el entramado de la UNGRD
Sheinbaum pide que se revise la constitucionalidad de la ley de paridad de San Luis Potosí
La muerte de la jueza ‘influencer’ que denunció acoso laboral estremece a Colombia
Lo más visto
- Los hijos de Isak Andic negocian un acuerdo para pagar 27 millones a la pareja del empresario y cerrar el conflicto por el legado
- La población de pumas de la Patagonia se dispara gracias a una presa inesperada: los pingüinos
- Irene Escolar: “Si la gente se droga es porque encuentra en ello una anestesia que necesita. Negarlo es absurdo”
- El Supremo ordena al ex fiscal general el pago de la multa y la indemnización a la pareja de Ayuso que le impuso al condenarle
- Carlos Alcaraz y Ferrero rompen tras siete años: “Llegan tiempos de cambio para los dos”




























































