_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Sofarena

Bai, eskerrik asko, hartuko nuke pixka bat gehiago. Nahikoa, nahikoa. Ez dut mozkortu nahi. Gaur ez, behintzat.

Bitxia da. Ba al dakizue nola konturatu ginen gu bizitzaren fase berri batean sartuak ginela? Egongelako sofa aldatzea erabaki genuenean. Izan ere, ez nintzen ordura arte ohartu; ni ez behintzat. Elena agian bai. Ziurrenik bai. Elena azkarragoa da kontu horietarako. Apustu egingo nuke sofaz aldatzeko ideia harena izan zela, hasieran, baina ez naiz ondo oroitzen. Badakizue nolakoa den Elena.

Ikeara joan ginen sofa berriaren bila; bai, Madrilera, orduan Barakaldokoa zabaldu gabe zegoen eta. Ez, oraindik ez naiz Barakaldokoan izan, baina Madrilekoa behintzat egundokoa da, galtzeko modukoa. Jakina, haraino joanda, sofarekin ez ezik beste zazpi edo zortzi tontakeriarekin itzuli ginen. Bai, bainugelako gortina hura handik ekarri genuen: zelako memoria zurea. Zakarretara bota genuen, badakizue zer gertatzen zaien gortinei. Kolore politak zituen, hori egia da.

Ez, ez dut ezer afaldu nahi; ez daukat goserik. Eskertzen dizuet. OK: badakit non dagoen hozkailua.

Total, Ikean buelta batzuk egin ondoren sofak ikustera abiatu ginela. Ordu pare bat eman genuen sail hartan; badakizue: hura probatu, bestea ikusi, tapizatuen koloreak konparatu. Eta orduan konturatu nintzen zalantzan genituen bizpahiruren artean ez zegoela sofa-ohe bat ere. Ordura arte sofa-ohe bat genuen egongelan; ez dakit gogoratuko zareten, marroixka hura: izugarri deserosoa zen. Ez, ez, hura deserosoagoa zen hau baino, egon zaitezte ziur: ni tortikulisarekin altxatzen nintzen handik, telebista aurrean pare bat ordu segidan pasatuz gero. Pisura sartu ginenean eskuratu genuen sofa-ohe hura. Baina garai hartan ezinbestekoa iruditu zitzaigun. Bisita asko izaten baikenituen etxean.

Beti agertzen zitzaizun norbait: ez bazen atzerriko ikastaro batean ezagututako norbait, Espainian zehar turismo egitera etorria, hirira bizitzera heldu berriren bat izango zen, pisua aurkitu arte gurean geratzen zena... hilabeteak batzuetan. Gogoratuko zarete galego harekin, Nuñorekin. Elenaren saileko buruak "bidali" zigun: guk apenas ezagutzen genuen. Ez zela eskoletara ondo egokitu, depresioak jota zegoela, etxera itzuli nahi zuela eta ea atendituko genuen guk, gau hartan; hark ezin zuela, eta ez zuela irakasle bat horrela galdu nahi. Ba bi hilabete egin zituen gure etxean elementu hark, bere ikasle batekin endredatu zen arte. Ondo eman zigun alamena denbora horretan, alajaina.

Gehiago izan ziren, baina tira. "La vuestra parece la casa de Tócame Roque", esaten zidan amak etxeko unean-uneko egoeraz zerbait aipatzen nionean. Ikeara joan ginenerako gauzak dezente ezberdinak ziren, ordea. Geroz eta jende gutxiago izaten genuen babestuta. Aldaketa pixkanaka gertatu zen, funtsezko aldaketa guztiak gertatzen diren moduan alegia. Halako batean jendea ez zen gurera etortzen asilo bila. Besterik gabe.

Ez, oker zaude: ez zuen zer ikusirik izan Ixiartxorekin; umea izan genuenerako ez genuen kasik bisitarik. Umea definitiboa izan zen, imajinatzen dut, baina kontua lehenagotik zetorren.

Bai, bale, adinarekin ere izan dezake erlaziorik. Gure belaunaldiko jende gehiena habia eginda dago, ondo finkatuta. Ados. Baina nik beste zerbait dagoela pentsatzen dut. Gure etxeko giroa aldatzen ari zela. Elena eta bion artekoa, adibidez. Adibidez edo batez ere. Gauza horiek nabaritzen dira, nik uste. Bibrazioak, nik zer dakit. Auskalo.

Eta sofa hura erosi genuen, ezagutzen duzue, Klippan gorria. Oherik gabekoa. Merkea eta dotorea. Ikeakoa.

Bai, jakina, bihar lanera joan behar duzue. Nik ez. Bai, gogoan dut hozkailuarena, ez arduratu. Toaja garbiak bainugelan, ondo. Ez, ez, ez, benetan; ziur nago bakarrik lortuko dudana; azken batean gure antzinako sofa-ohe horren antzekoa izateko itxura du honek. Zuek utzi hor izarak eta konponduko naiz ni.

Egun batzuk besterik ez dira izango, pisu berria aurkitu arte. Astebete, asko jota. Bihar bertan hasiko naiz bila, gosaldu ondoren. Zuek lasai, saiatuko naiz zuek ahalik eta gutxien molestatzen. Benetan.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_