_
_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Loreen arteko ele usaintsuak

Narratiba poesiari gailendu zaio urteko bigarren labealdi nagusia osatzen duten udaberriko literatur nobedadeetan

Udaberriarekin batera ez da eguraldi ona, hemen gehienetan euritsua izan arren, datorkigun gauza bakarra. Aroa aldatzeko trantze honetan barruko espiritua eta kanpoko itxura berritzen dugu, zaharberritu egiten gara urtero behin eta berriro gertatzen den amaigabeko zikloan. Negu beltza atzean uzten dugun honetan hor nonbait geratzen zaigun azken hartza bere lozorrotik irten eta hara hona ibiliko da.

Geuk ere larrua aldatzen dugu eta armairu batean gordetzen dugu. Lehen ziklo honek bazuen gorena San Juan egunean, gaur berriz erritook beste modu batera egiten ditugu. Esan bezala, neguko arropa armairuaren goiko tiraderan hotza noiz itzuliko gordetzeaz gain, esaterako, bada sasoia etxeko liburutegia ere aldatzeko, berritzeko eta ale usaintsuez hornitzeko. Atzean utzi ditugu Durangoko azokan erosi genituen izen handiko liburu pisutsuak, Gabonetako azoketan erosi eta opari egin zizkiguten beste horiek ere utzi ditugu.

Baina, lekua egin behar diegu argitaletxeek udaberriaren etorrerarekin dakarzkiguten liburu berriei. Bizi legea da, zikloa. Bizi legea eta estrategia, jakina. Aspaldion aldi nagusi bi ditugu liburuak plazaratzeko, bata orain, udaberrian, bestea Durangoko azokarekin bat. Eta orain arte, azken hori garrantzitsuena izan bada ere, urteko lehenengo labealdi honek gero eta inportantzia handiagoa du. Bi dira aitzakia nagusiak: Bateko, apirilaren 23an ospatzen den Liburuaren Nazioarteko Eguna bada nahiko akuilu eta tiradizo jendeak liburuak eros ditzan. Horren epelean argitaletxeek prest izaten dituzte produktu berriak. Besteko, berehala uda dator, eta udan, gezurra badirudi ere, beste sasoietan baino gehiago irakurtzen omen da.

Aitzakiok ez dira hutsalak, eta gainera Durangorainoko bide luzea egin eta bete behar da nola edo hala, horregatik azaltzen dira merkatura hainbeste izenburu berri, lehiatsu. Bada, hala ere, bi sasoien arteko aldea, oraindik puskaezina: libururik garrantzitsuenak Durangoko azoka kontuan hartuta plazaratzen dira.

Liburu interesgarriak

Horrek ez du esan nahi, inondik inora, orain liburu interesgarririk argitaratzen ez denik, irakurleen interesa beti ase behar da. Eta gainera, horixe da azken urteotan aldatu dena, urteko lehenengo argitalpen hauen artean badira benetan kontuan hartu behar ditugun liburuak, esan dezagun liburu arrunten artean gero eta lore preziatu gehiago aurkitzen dugula. Horrekin jokatzen dute argitaletxeek.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Lehenengo labealdi honetan ere narratiba dugu nagusi, ez da berria eta ez gaitu harritu behar, kezkatu bai, ordea, poesiazaleak. Hain berria ez dena da hainbeste ipuin-liburu ikustea, behingoagatik baino ez bada ere, ipuina eleberriari gailentzen zaio, kasualitatea edota udako irakurketa arinen bila ote gabiltza?

Izenen artean, gainera, badira aurrekoetan bestelako generoak, batez ere poesia, landu izan dituzten egileak. Narratibaren tiradizoaren seinale. Horrela ditugu Urtzi Urrutikoetxea bilbotarraren Auzoak (Susa) izeneko ipuin-bilduma, Joseba Jaka beka jaso zuen lan hori egiteko, edota Amaia Iturbideren Bidaiarik luzeenak (Erein). Ipuingintzara itzuli diren izen handi bi dira Harkaitz Cano eta Xabier Mendiguren Elizegi, hurrenez hurren, Neguko zirkoa (Susa) eta Bihotz Gosetien Kluba (Elkar) bildumekin.

Ipuinak ere, baina kasu honetan itzulpen arloan, Jon Alonsok euskaratu dituen Julio Cortázar argentinarrarenak nabarmendu behar ditugu, Antologia apetatsua (Txalaparta) izeneko bilduman plazaratu dituenak. Zenbat euskal idazlek ez dute aitortu Cortázarren eragina euren idazlanetan, eta zein gutxi diren euskaraz ditugun bere antologiak. Alonsoren antologia horrek hutsune hori beteko du. Ipuin bildumak ere argitaratzekotan daude Imanol Azkue, Alberto Barandiaran, Marikita Tambourin eta Patxi Zubizarreta.

Jon Alonsoren itzulpenaz gain, arlo honetan, baina eleberriari dagokionez, nabarmenduko nuke Julen Gabiriak euskaratu duen James Matthew Barrieren Peter Pan (Alberdania/Elkar). Lan honek aspaldi jaso izan du estigma, ume edo gazteentzako literatura ote den. Orain Julen Gabiriaren itzulpenari esker klasiko unibertsal honen edizio egokia gozatu ahal izango dugu euskaraz, gizarteari kritika zorrotzak ihes egiten ez dion fantasia paregabe.

Eleberrietan bi izenburu nabarmentzen dira. Lehena, Itxaro Bordaren Zeruetako erresuma (Susa) eta Patxi Zabaletaren Eneko Haritzaren hilobia (Txalaparta). Geroko sorpresarik ez badago, izan ahalko da, urteko lehenengo honetan begitantzen zait eleberriaren arlo hau ahulena dela. Beste lan batzuk ditugu: Eneko Bidegairen Mahatsaren begia (Elkar), Aritz Gorrotxategiren Kearen truke (Alberdania), Iñaki Irasizabalen Mendaroko txokolatea (Elkar), Abelin Linazisororen Aitortza (Txalaparta), Asel Luzarragaren Karonte (Elkar) eta Julian Peñaren Apologia (Elkar).

Saioen artean ere ez dira falta lan literarioak jorratzen dituzten liburuak. Horrela Xabier Etxaniz Erlek eta Manu Perez Gasenik 90eko hamarkadako haur eta gazte literatura (Pamiela) argitaratu dute. Iban Zalduaren koordinaziopean, Ereinek kaleratu du Poetikak, bertan Rikardo Arregik, Miren Agurne Meabek, Joseba Sarrionandiak, Castillo Suarezek eta Kirmen Uribek nork bere ikuspegitik lantzen dute poesiaren gaia. Bestetik, Loiolarik ez balitz (Uztarria) izeneko saioan Azkoitiko eta Azpeitiko idazle historikoak berreskuratu dituzte Jose Luis Otamendik eta Iñigo Aranbarrik.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_