_
_
_
_
HISTORIAN BEHIN | GAIAK

Bordele naziengandik askatu zuen euskal batailoia

De Gaulle presidenteak heroiei zor zaien ohoreaz agurtu zituen Gernika Batailoiko gudariak. "Frantziak ez du behin ere ahantziko euskaldunek geure herria askatzearren egin dituzten ahaleginak", esan omen zion Kepa Ordoki euskal brigadako komandanteari, Bordeleko karriketan barna desfilea egin ondoren.

Euskal soldaduen lana ezinbestekoa izan zen 1945eko udaberri hartan alemaniarrek Pointe-de-Graven, Bordeletik 90en bat kilometrora zeukaten gotorlekua indargabetu ahal izateko. Zortzi urte lehenago, inguru hartara helduak ziren Gerra Zibileko izugarrietatik salbatzeagatik erbestera bidean paratu zituzten milaka euskal haur errugabe. Oloron irlako Etxe zoriontsura eraman zituzten, nazien gorlekutik 50 kilometro iparralderantz.

Gerra galdu ondoren, erbesteko Euzkadi'ko Jaurlaritzak berealdiko ahalegina egin zuen aliatuen konfidantza lortzeko. 1941 urteaz geroztik, informazio lanetan lagundu zien, baina euskal agintariek harantzago jo nahi zuten, eta gerra osteko egoerak ekar zezakeen ordainsariaren itxaropenaz, euskaldunez osatutako armada bat eratzea proposatu zuen. Frantzia izan zen finean asmoari baiezkoa eman zion bakarra.

Eliodoro de la Torre Ogasun sailburuari egokitu zitzaion euskaldunez osatutako batailoia eratzea. Horretarako, Franco eta Hitlerren gartzeletatik ihes egindako Kepa Ordoki gudalburuarengana jo zuen, Union Nacional Españolako soldaduak trebatzeaz arduratzen baitzen garai hartan. Parisen, Jesus Mari Leizaolak euskal brigadan erroldatzearen aldeko mezua zabaldu zuen Euzko Deya-tik.

200 soldadu

Horrela, 1944ko abenduaren 14an, Gernika Batailoia eratu zen. Era askotako 200 soldaduk osatu zuten, abertzaleak, sozialistak, anarkistak, komunistak eta bestelako antifaxistak tartean zirela. De Laminat jeneral frantsesaren agindupean jarri ondoren, hilabete eskas geroago, Bordele aldera eraman zituzten.

Duela 60 urte, batailoiko kaperau aita Iñaki Azpiazuren bedeinkapena hartu ondoren, Gernika Batailoia Garona ibaiaren bokalerantz abiatu zen, soldadu nazien gotorlekuaz jabetzeko asmoz. Guduak astebe iraun zuen -1945eko apirilaren 14tik 20ra bitartean-, eta euskal brigadako hamar soldadutik batek azken arnasa eman zuen.

Hura izan zen Gernika Batailoiak Bigarren Mundu Gerran burutu zuen misio nagusia. Apirilaren 22ko desfilean, De Gaullek begirunez makurtu zuen burua ikurriñaren aurrean. Hurrengo irailean, Frantziako Gobernuak atzerritarrez osatutako talde armatu guztiak indargabetzeko agindua plazaratu zuen, eta Eliodoro de la Torrek ordezko lana bilatu zien Gernika Batailoiko gudariei.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_