Integrazioa eta hizkuntza
Hogei adituk euskara etorkinei hurbiltzeko esperientziez eztabaidatu dute Bilbon
Gizarte guztietan, hizkuntzak berebiziko garrantzia du beste lekuetatik bizi eta lan egitera iristen direnak integratu eta gizarteratzeko tresna gisa. Hartu dituen lurraldeko hizkuntza edo hizkuntzak ikasteko etorkinek dituzten zailtasunak arintzea onuragarria izaten da beti, baina prozesu hori beharrezko eta derrigorrezkoa bilakatzen da inmigrazioa hazten den heinean. Hala gertatzen da Europako hainbat herrialdetan, eta Euskal Herria ez da salbuespena. Kopurua ez da Espainiako beste leku batzutan dagoena bezain altua, baina gero eta gehiago dira Euskadira etorkizun hobearen bila iristen direnak. Baina bizitza berri horretan, euskara ikastea ez da beren lehentasunen artean egoten.
Etorkinek duten mugikortasun handia, aurkitzen dituzten lanen behin-behinekotasuna, denbora eta baliabide ekonomirik eza, paperik ez edukitzea eta hizkuntzaren diglosia egoerak galerazi egiten dute haur eta helduak euskarara hurbiltzea, Hiz-kuntza eta Inmigrazioa izenburupean Bilboko Euskalduna Jauregian egin diren jardunaldietan agerian geratu denez. "Egiaztatu dugu haur etorkinek ez dutela euskara ikasi nahi, eskolatik irtetean gazteleraz hitz egiten dela ikusten dutelako", dio jardunaldietan parte hartu duen adituetako batek, Iñaki Amuategi AEKko ordezkariak.
Proiektu pilotoa
Hain zuzen ere, euskara eta inmigrazioaren inguruko esperientzien azterketak bereganatu du arreta gehien jardunaldietan. Bertan etorkinek oinarrizko euskara ikas dezaten HABEk abiatu duen Aisa izeneko proiektu pilotoaren nondik-norakoak azaldu dituzten. Horretarako, ikastematerial bereziak eta zazpi hizkuntzatan idatzitako hiztegia -euskara, arabiera, bereberea, txinera, frantsesa, ingelesa eta gaztelera- diseinatu dituzte. Era berean, Bilboko San Frantzisko auzoan etorkinei euskara doan irakasten dien elkartearen lana ere aztertu dute.
Euskadin ez ezik, beste gizarte elebidun batzuetan sortutako ekimenak ere eman dituzte ezagutzera, adibidez, Katalunian abiatu dituztenak. Han Voluntaris per la Llengua izen esanguratsuarekin bataiatu duten apostu altruista hedatu da. Funtzionamendua oso erraza da: katalan-hiztunek beren burua eskaintzen dute astean behin eta zenbait hilabetez katalanez hitz egiteko hizkuntza hori ikasten ari den pertsona batekin. Gaur egun, 1.360 bikote ari dira parte hartzen eta emaitzak esparru linguistikotik harantzago heldu dira, Centre de Normalització Lingüística-ko arduradun Dolors Solàk azaldu duenez. "Sortzen diren loturek hizkuntzaren mintzaketa gainditzen dute, elkarrekiko ezagutza eta estimua sortzen baitira".
Hain zuen ere, abegi-gizartearen barruan integratzeko eta besteak ezagutzeko nahia bultzatzea erabakigarria da elkarbizitza harmonikoa izan dadin. Hala uste du Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakasle Artur Noguerolek. "Euskalduna bezalako gizarte batek ulertu behar du berak, gizarte guztiek bezala, bere burua egokitu behar duela eta ez soilik itxaron iristen direnak egokitu daitezen", nabarmen du.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.