_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Loti Ederraren historia ekonomikoa

Behin batean, erresuma urrun batean, errege-erreginak triste-triste bizi ziren seme-alabarik ez zutelako. Azkenik bete zen haien nahia, eta alaba eder batez erditu zen erregina; monarkek festa handia antolatu zuten ospatzeko eta herrialde osoko maitagarriei deitu zieten. Ohitura zenez, maitagarri bakoitzak dohain bat erantsi behar zion jaioberriari, baina, horretan ari zirela, hara non agertu zen gonbidatzea ahaztu omen zitzaien maitagarri zahar bat, zeinak, haserre, umeari madarikazio bat eskaini baitzion dohainaren ordez: "Goru bateko ardatz batez ziztatuko du behatza eta hilik eroriko da"; eskerrak dohaina eman gabeko maitagarri batek bizkor gehitu zuen: "Ez da hilko, baina hainbat urtez lo egongo da printzesa, eta printze baten muxuak aterako du letargotik".

Erregek, halere, ezbeharretik gorde nahi izan zuen alaba, eta agiri bat argitara eman zuen herrialdeko goru guztien suntsipena ordenatuz. Irule-gremioen protestak alferrikakoak izan ziren: goruren bat gordetzen zuenak buruarekin ordainduko zuen, eta kaltetuek erregerengana jo zezaketen, diru-sariren bat agindu baitzien konpentsazio gisa.

Neurriaren ondorioak berehala nabaritu ziren: herrialdeko oihalgintza, behinola famatua, gainbehera larrian erori zen. Artile-haria atzerritik inportatzen hasi behar izan zuten, produkzio-kostuak igoaraziz eta erresumako ehunen konkurrentzialtasuna larriki murriztuz. Irule-ofizioaren desagertzearen ondoren, ehundegiek itxi zituzten ateak, atzerriko produktu merkeagoek herrialdea inbaditu zuten, eta langabezia zabaldu zen hirietan.

Ogasunak ere laster nozitu zituen kalteak: alde batetik, artisautza-produkzioaren gaineko zerga-bilketak behera egin zuen deblauki, eta, bestetik, langabezian jausitako irule, ehule, ilagin, bolatzaile, tindatzaile eta abarrek eskuratutako diru-laguntzen ordainketek bankarrotara eraman zuten errege-altxorra. Nazioarteko bankariei maileguak eskatu behar izan zizkien estatuak, baina horrek erresumaren finantzen desoreka areagotzea besterik ez zuen ekarri. Interesen ordainketa bermatzeko lehengaien esportazio masiboari ekin behar izan zitzaion, herrialdearen kanpo-menpekotasuna areagotuz, eta, halako batean, hartzekodunen aholkuei jarraituz, langabetu haiei ematen zitzaizkien laguntzak bertan behera utzi zituen estatuak.

Printzesak, bizkitartean, hamabost urte bete zituen eta, matxinada bat zanpatzeko kariaz, errege bertan ez zegoela aprobetxatuz, ezezaguna zitzaion jauregiko alde bat bisitatzea erabaki zuen. Han, gela zahar batean, atso bat topatu zuen, tramankulu bitxi bati eragiten: printzesak ezin jakin hura gorua zela, eta, kuriositateak bultzatuta, hura ukitu bezain laster ardatzarekin behatz bat ziztatu eta zerraldo erori zen lurrera, lo.

Albistea jasotzean, madarikazioa leundu zuen maitagarria errege-jauregira abiatu zen, herrialdeko guztiak sorgintzeko eta lokarazteko asmoz, printzesak, esnatzean, den-dena utzi bezala aurki zezan. Baina ezin izan zuen bere helburua bete: Nazioarteko Diru Funtsak eta zorraren hartzekodunen batzarrak ezin zuten onartu, zirkunstantzia haietan, erresumaren jarduera ekonomikoaren inolako etendurarik, eta maitagarria deportatu zuten. Are gehiago, Loti Ederrarena ikuskizun turistiko erakargarria izan zitekeela otu zitzaien, eta hilabete gutxiren buruan amaituta zegoen, kristalezko estalki batek babestutako printzesaren inguruan, parke tematiko erraldoi bat. Baina horren bitartez eskuratutako sarrerek ez zuten, inola ere ez, erresumaren kanpo-zorra murriztu. Izan ere, kontrakoa gertatu zen.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Hainbat mende pasatu dira horrez gero, eta han dago printzesa, nahi duenarentzat bisitagai. Ni duela gutxi izan naiz bertan, eta zin degizuet haren aurpegiko koloreek bizi-bizi jarraitzen dutela.

Printze baten muxuaren zain jarraitzen du Loti Ederrak. Baina ez dago munduan, antza, horren eroria dagoen herrialde bateko errege kontsorte bihurtu nahi duenik.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_