_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Euskal rocka iruditan

'Entzun!' -ek 18 bideoklip bildu ditu, aldizkariaren harpidetza barne hartzen duen DVD batean

Iruñea aldeko Entzun! Aldizkariak Euskal bideoklipen bilduma bat izenburu adierazgarria aukeratu du 18 euskal artistaren bideoak biltzen dituen DVD argitaratu berriaren azalerako. Argitalpenaren koordinatzailearen esanetan, bi izan dira ekimen honen sakoneko arrazoiak: "Euskal taldeek egindako bideoklip ugari dago, baina zailtasun handiak daude publiko osoarengana zabaltzeko. Gero eta kalitate hobea dutela ikusirik, zergatik ez bildu eta DVD batean argitaratu? Bestalde, aldizkariari bultzadatxo bat eman nahi diogu, DVDa erostean urtebeteko harpidetza ere ordaintzen baita", azaldu du Xabier Sagardiak.

DVDaren prezioa 15 eurokoa da, eta ale bakoitzaren kaxaren barruan, harpidetza abiarazteko kodea inprimatuta daukan txartel bat dago. Etorkizuneko formatuekin zerikusirik ez duela dirudien arren, txartelaren sistema honen bitartez areagotu egin dira salmentak Euskal Herri osoko disko eta liburu dendetan, bai eta Gipuzkoa aldeko taberna batzuetan ere. Inguruan erosteko aukerarik izan ezean, aldizkariaren webgunea bisita daiteke (www.entzun.com) nahi beste ale enkargatzeko.

Estilo anitz

Leku hauetan guztiotan, irudi bidezko kanpaina ikusgarria abiarazi dute, Gari Hertzainak taldeko kide-ohiak ganbera-moldaketez apainduta landu duen rocka (Hil ez denak), Ruper Ordorikaren (Zaindu maite duzun hor) folk rock ukitua, Francisek Doctor Deseo-n (Abrázame) kantatzen dituen testu urragarriak, La Buena Vidaren (Un actor mexicano) indie pop estiloko egunerokotasuna eta Afrikaren (Aparteko mundua) trip hop armazoia uztartzen dituen DVDaren salmenta sustatzeko. Horrekin batera, Atom Rhumbaren (Gone) funk rock zingiratsua, Inoren Ero Niren (Aurrez aurre) post rock sendoa, Señor No (Llámame) eta Mermaiden (I rock) hard rock bokaziozkoa, Su Ta Gar (Bizitzaren borroka), Flyin' Freak (It's the time) eta Kudairen (Ni naiz) metala, Kuraiaren (Udaberri azidoa) hardcore hondarra eta Neubat (Basamortu motela), Audience (Over) eta Materiaren (Marionettes) rocka bildu dituzte ikusmenaren eta entzumenaren gozamenerako.

Bideoklip bilduma honetan, Tantaren (Ezer jakin gabe) esperimentuak eta Dropezframes eta DJ Kreatorren (I'm a terrorist) taupada elektronikoak ere sartu dituzte. Euskal Herria, Katalunia, Madril eta Balearetako hamar konpainia diskografikotatik ekarritako bideoak dira guztiak, argitalpen honetarako propio utzitakoak.

Kantu gehienak euskaraz abestutakoak dira, ingelesezko lau eta gaztelaniaz kantatutako beste hiru izan ezik."Entzun!-ek beti sustatuko du musika euskalduna, baina euskal talde guztiak bultzatuko ditu, euskaraz, gaztelaniaz zein ingelesez abestu. Eta DVDa, azken finean, aldizkariaren isla da, mundu zabaleko taldeak erakusten dituena. Sarritan, euskara eta mundu euskaldunaren aurkako aurreiritzi gehiago daude, euskaldunen artean mundu zabaleko beste errealitate batzuen aurrean baino", zehaztu du Sagardiak.

Ezaugarri teknikoei dagokienez, Euskal bideoklipen bilduma bat-ek ez du aparteko gehiagarririk eta beraz erabili gabe utziko ditu egungo erreproduktore digitalek eskaintzen dituzten hainbat funtzio; hortaz ez luke efektu berezien saririk irabaziko inongo jaialditan. Hip hop-a bezalako generoetako klipak bereizten dituzten apaingarriak bazterrean utzita, pertsonei ematen diete protagonismoa.

Ez dira gutxi kamera aurrean musika-tresnekin posatzera mugatzen direnak, hainbat eszenatokitan eta rock-ean ohi diren jarrerak erakutsiz. Baina musikari dagokionez aukeraketa anitza da eta beraz egileen helburuetako bat betetzen da. "Ideia zen ahal denik eta bildumarik zabalena egitea, anitza estilo, musika proposamen, estetika, hizkuntza eta soinuei dagokienez, eta lortu dugula uste dut. Ez da aldez aurretik finkatutako irizpiderik izan, soilik ate joka ibili gara eta hauxe da berez irten dena", aitortu du koordinatzaileak.

Haren ustez, euskal bideoklipen produkzioan kalitate eta kopuru nahikoak daude eta hau bezalako beste DVD ugari editatu litezke. Askok eskertuko lukete hala izatea, grabazioek eskatzen duten ahalegina ez baita beti konpentsatzen, klipak nekez ikusten direlako telebistan."Ia ez dute irteerarik publiko zabalarentzat, salmenta handiak dituzten taldeak ez badira, dio Sagardiak.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_