"Idazteak zerbait kontatzeko gogoa izan behar du"
Pako Aristik (Urrestilla, 1963) hainbat libururen erditzea darama bizkar gainean. 63 pieza txiki biltzen dituen Gauza txikien liburua plazaratu du orain. Ipuinak, poemak, gogoetak eta saiakerak bat eginik, lerro landuak dira, egunerokotasuneko gorabeheretan oinarritutako istorioak eta bizitzaren bidaia luzea hobeto ulertzeko kontuak biltzen ditu.
Galdera. Liburu honetan hainbat gogoeta eta iritzi biltzen dira. Zure burua aurkezteko liburua dela esan daiteke?
Erantzuna. Gehiegi esatea litzateke hori, izan ere, nire buruaren zati bat besterik ez da islatzen, pertsona bat bere osotasunean azaltzea oso lan zaila baita. Pieza bakoitzak abiapuntu ezberdina du, batzuetan fikzioa da abiapuntu eta beste batzuetan, aldiz, errealitatea. Hala ere, bertan dagoen artifizio literarioak bateratasuna ematen dio lanari, hots, gauzak lehen pertsonan azaltzea nire eguneroko esperientzietatik abiatuta. Horrekin, gauza orokorrei erantzun bat ematen saiatzen naiz, jende guztiak dauzkan sentipen batzuk jasotzen. Ez dira ordea, nire bizitzaren 63 pieza txiki, izan ere, fikzio hutsa diren piezak ere baitaude. Idazle batek zerbait idazten duen heinean bere nortasunaren alderdi batzuk islatzen ditu nahi gabe ere: kezkak, frustrazioak, amorruak, maitasunak. Ekidinezina da hau.
"Hemen birjinak zeuden eremuak betetzeko idatzi izan da, kirol bat bezala"
"Literatura emozioak sortzeko, sentiarazteko eta bizitza azaltzeko egina dago"
G. Idatzi dituzun beste liburuekin alderatuz, ezberdina dela esan daiteke ordea.
E. Bai. Bide berri bat irekitzea bezala izan da, literatura beste mota bati ateak ireki nahi izan baitizkiot. Idazleak gizartearen aurrean bere jarrera azaltzen duen literaturaz ari naiz, euskaraz oso gutxi landu den diziplina: sortzaileak bere gogoetak, ideiak, usteak, azaltzen ditu eta idazlearen jarrera morala eta ideologikoa literatura moduan azaltzen da. Literatura mota hau Europan oso ezaguna da eta nirea bide berri horri heltzeko ahalegina izan da.
G. Zein da horrelako literaturarik ez egitearen arrazoia?
E. Urte gutxi dauzkan literatura da gurea eta beste herrialde batzuetan izan duen garapen luze eta sakon hori falta zaio. Gauza serio eta bizitzako galdera sakonei buruz idazten, duela urte edo hamarkada gutxi hasi zen euskal literatura.
G. Liburuaren sarreran euskal idazleei isilik egotea ahaztu zaiela diozu. Idazteagatik idatzi izan da euskaraz?
E. Euskara batua sendotu eta bere arauak ezarri zirenetik, inflazio bat gertatu da idazleen aldetik eta kalitate kaskarreko lan ugari argitaratu dira, neu tartean naizela eta hizkuntza guztietan lan txarrak argitaratu dira. Idaztea kirol bat izan da urteetan: batek zioenean "zientzia fikziozko libururik ez da argitaratu euskaraz" eta denok hasten ginen zeregin horretan. Ostean nobela erotikoak idatzi behar ziren, gero genero beltza eta horrela aritu gara gabezi guztiak ase arte. Lekua bete behar bat izan da eta idaztea ordea gauza intimoa eta pertsonala da berez. Idazteak izan behar du benetan zerbait kontatzeko gogoa, beharra eta intentsitatea. Hemen, ordea, birjinak zeuden eremuak betetzeko idatzi da, kirol bat bezala. Hori esan nahi nuen beraz, isilik egotea ahaztu zaigula esatean. Euskaraz idazten dugun idazleon produkzioa izugarria da eta beste hizkuntzetan aritzen direnena, ordea, ez da kantitate hauetara iristen. Nik adibidez, 41 urte izanik, 30 liburu inguru idatzi ditut eta nire kasua nahiko orokorra da euskal idazleen artean.
G. Liburuko gaitajoleak ez du instrumentua jotzen ikasiko entzulea musikaren bidez negar egin arazi arte. Zuk ere helburu hori al duzu liburu honekin?
E. Bai hori da niri aspalditik dabilkidan kezka bat. Aspalditik literatura tailerrak ematen ditut eta esperimentu ugari egin ditut haietan, besteak beste, testuaren estiloa idazlearekin lotzea. Ikasleek euskaraz beste hizkuntzetan baino arazo gehiago zituzten estiloak definitzeko orduan. Alegia, euskaraz idazten dugunon estiloa antzekoa da eta nahiko bereiziezina bilakatu da. Euskara batua duela 25 urte sortu zen eta hizkuntza standar hori idazteko erabiltzen hasi garenean, bakoitzak eduki dezakeen grazia edo nerbioa itzali egin du eta uniformizatu egin gaitu. Hala, lehen urratsa bete dugunez, orain bakoitza hasi gaitezen gure estilo propioa lantzen eta azaltzen. Idaztea nire ustez bizitza azaltzeko egina dago alde batetik eta bestetik sentiarazteko, emozio bat sortzeko.
G. Liburu honetan ere Galiziako pasarteak ugariak dira. Zer harreman duzu zuk lurralde honekin?
E. Urte batzuetan ni asko joan naiz Galiziara eta urte askotan denboraldi luzeak pasa ditut bertan eta nolabait nire bigarren mundua, herria izan da. Orain jada, ez naiz joaten eta leku batetaz urrun zaudenean garai batean bizitakoaz eta sentitutakoaz oroitzen zara.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.