_
_
_
_
Entrevista:XANTI ANTERO | Txan Magoa | GAIAK

"Magiaren bidez emozionatzea dut helburu"

Xanti Antero (Donostia, 1963) du izena baina fama Txan Magoa izateak eman dio. Aurrez-aurre zein telebistan aritu da magia trikimailuak asmatzen. Euskarazko magia-hizkera ere berak sortu omen zuen "huts-hutsetik hasi bainintzen", dio. Umeak omen dira ikuslerik gozoenak berak garbi dauka benetako magia helduentzat egiten dela. Bere iritziz, pertsonak "liluratu eta emozinatzea" da magiaren zeregina

Galdera. Nondik dator Txan izena?

Eranzuna. Zirko alternatibo batean hasi nintzen eta ni Xanti Magoa nintzen baina ez omen zen izen egokia. Gaztetan neska-lagun batek Txan esaten zidan, gure arteko kontua izan zen. Txan Handia ere izan nintzen garai batean baina kendu egin nuen Handia hori.

"Telebistan oporrak hartu eta helduentzat landu nahi dut, euskaraz eta erdaraz"
"Amarengandik datorkit zaletasuna, orratza burutik ateratzen zuela ikusita"

G. Amak trikimailuren bat egiten zuela eta honela zaletu omen zinen magiarekin.

E. Bai, jostorratza kopetatik sartu eta buru atzetik ateratzen zuen. Urteak behar izan nituen trikimailua zertan zen harrapatzeko. Urteekin jakin nuen amak magoen teknika erabiltzen zuela.

G. Autodidakta izan al zara beraz?

E. Berezkotasuna daukat gauza bat ikusi eta errepikatzeko. Gainera, Euskal Herrian mago gutxi zegoen eta ni isolatuta egon naiz. Geroago, Estatuan beste batzuk ezagutu ditut eta magia-iturriak zabaldu zaizkit.

G. Ba daude mago gehiagorik hemen?

E. Bai. Herrialde bakoitzean elkarte bat dago. Xixka da Gipuzkoakoa. Zaharrena Arabakoa da. Ideiak bota, boletinak atera, denak gaude SEI elkartean sartuta (Sociedad Española de Ilusionismo). Informazioa elkartrukatzeko ondo dago.

G. Euskaraz gain erdaraz ere aritu izan zara. Jarraitzeko asmorik duzu horretan?

E. Bai, egun erdarazkoa nire lan osoaren %5 izango da bakarrik, eta zoritxarrez. Euskarak lagundu dit, bai, baina mugak ere sortzen dira. Ni mago euskaldun eta umeentzat bezala nago sailkatua, nahiz eta erdara euskara baino hobeto menderatzen dudan. Horregatik, telebistan oporrak hartu aurten eta helduen sektorea landuko dut, euskaraz zein erdaraz.

G. Baino helduek badute interesik magiarekiko?

E. Gaur egun ematen dudan ikuskizuna sei eta 106 urte bitartekoei dago zuzendua. Izan ere, helduak dira magiaren atzean benetan zer dagoen dakitenak. Umeek, magoa zarenez, logikotzat hartzen dute elefante bat oholtza gainean agertaraztea, baina zaharrak harritu egingo dira eta txaloaz lehertu. Umeekin profesional bezala jai daukazu. Guk ere gure egoa daukagu. Horregatik nire magia helduei zuzendua dago.

G. Magia gezurra delako?

E. Ez, magia existitzen da. Pertsona bat liluratu eta emozionatzea, hori magia da. Benetako magia ikuslegoaren baitan ematen da. Nire helburua emozionatzea da.

G. Eskolan izan al dezake lekurik magiak?

E. Nik ikastaroak eman izan ditut. Baina beti umeak etortzen zaizkit. Horretan berdin berdin gaude.

G. Zurea "saloiko magia" da?

E. Oholtzako magia da orain egiten dudana. Baina denetarik egin dut: gertuko magia, saloiko magia...

G. Telebista eta kolaboratzaile ospetsuak izan dituzu lagun.

E. Hala, da. Txirri, Mirri eta Txiribitonekin aritu izan naiz baina nik aurtengoa urte sabatikoa izango dut telebistan eta bakarrik Gabon Zaharreko programa grabatuko dut.

G. Zertan da prestatzen ari zaren saio berria?

E. Nahiko gauza esperimentala izango da. Disziplina ezberdineko jendea bilduko gara, alegia, Gari, Lontxo eta Joselontxo pailazoak, Elbis sabelhiztuna eta ni. Datorren astean estreinatuko dugu ordu eta erdiko ikuskizuna.

G. Zeu Olentzero ala Errege Magoen aldekoa zara?

E. Nire garaian, Errege Magoen aldekoa, noski. Dena den, Olentzerok abizena Antero duela diote, nirea bezalakoa, eta horrek xarma ematen dit, noski.

G. Posible magia zirkuitu profesionala sortzea?

E. Ni harremanetan nabil Madrilekin hango kafetegietan aritzeko baina mago asko dago han eta soldatak eskasak dira. Kataluniako magoak hona etorri eta harritu egiten dira gure soldatekin, baina ez da hemen ondo ordaintzen delako, hor behean oso gaizki ordaintzen dutela baizik. Hori bai, Madrilen leku asko dago aritzeko, formato txiki edo handiko antzerkiak, eta gogoa dut joan eta erdaraz aritzeko.

G. Zaila izan zen magiaren euskarazko hitzak asmatzea?

E. Ni hutsetik hasi nintzen. Ez nuen hitz magikorik eta kasualitatez jakin nuen akelarreetan erabilitako hitzak bazirela. Handik atera nituen lehenak.

G. Magia ikuslego masiborik izan du inoiz?

E. Egun, magia nahiko disziplina marginala da. David Copperfield Espainiara etorri zenean guk ere inoiz baino lan gehiago egin genuen. Hala ere, Euskal Herrian pribilegiatuak gara, Euskal Telebista baita Estatuan magia pantailaratzen duen bakarra. Dena den, nik hamar urte daramat autonomo moduan eta sekula ez dut inongo subentziorik jaso.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_