Jurislinguista akademikoa
Euskaltzainburu berriarentzat izen akademiko bat hautatzekotan jurislinguista izango litzateke Kanadako unibertsitate batean, alegia, gaur egun, duen ofizialtasunaren heinean, zuzenbide, administrazio eta arlo juridikoaren arauetan euskarak behar duen normalizazio/normatibizazioaz lan akademikorik oparoena eman eta ematen diharduelako.
Historian zehar foru zuzenbide eta erakundeetan euskara nola erabili den inork ikertu baldin badu Urrutia jauna izan da, honek hizkuntzalaritzari ematen dion balio erantsia aitortuz. Deustuko Unibertsitateko Euskara Juridiko Mintegiaren sortzaile eta Zuzenbide Fakultateko euskara koordinatzaile izateaz ongi baliatu da horretarako. Ondarroan 13 urtez notario izatea ere -Markina eta Lekeition ere ordezkapenak eginaz, alegia, Lea-Artibai Euskal Herriko eskualderik euskaldunenean- hiztunen euskara ikertzeko aprobetxatu du, geroztik, Bilboko notaritzan jarraitu du etengabe eskribau lanak euskararen normalizazioaren faborean.
Gauza bera Jaurlaritzako IVAP-HAEE erakundean, UZEI, Labayru eta bestetan. Testu juridikoen itzulpenean ere aritu da, koordinatu ditu Deustuko Unibertsitateak argitaraturiko euskarazko zuzenbide eskuliburuak (zuzenbide zibila, merkataritza zuzenbidea, zuzenbidearen historia, lan-zuzenbidea....) eta lege-testuen bertsio elebidunak, gaztelaniaz eta euskaraz.
2003an, Espainiako Konstituzioaren euskarazko bertsio eguneratua ere koordinatu zuen, Euskaltzaindiak Deustuko Zuzenbide Fakultateko hainbat irakaslerekin batera egindakoa. Bide beretik, 2004an, argitara eman da hainbat urtetan zehar eginiko lana, hots, Kode Zibilaren euskarazko bertsioa, historian lehenengo aldiz. Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak, Euskal Gaien Institutuak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak burutu dute lan hori, eta Andres Urrutia lan-talde horren buru izan da.
Oro har, Zuzenbidearen alorreko euskara teknikoa lantzeko egin eta egiten duen lana azpimarratzekoa da, besteak beste, bere bi liburu hauen bitartez: Euskara legebidean eta, Gotzon Loberarekin batera, Euskara, zuzenbidearen hizkera. Bide beretik, antzinako testu juridikoak ikuspegi juridiko-linguistikotik berreskuratzeko eta aztertzeko ahalegin berezia egin du, oraintsu argitaratu duen Bizkaiko Batzar Nagusiak eta euskara: 1833-1877. Euskarazko testuen bilduma eta azterketa. Bertara batu dira XIX. mendeko hainbat testu juridiko-administratibo euskaraz, hiztegi eta bestelako xehetasunekin.
Literaturaren alorrean ere badu zeresanik, bai sorkuntzan, bai eta itzulpengintzan ere. Horrela, Idatz & Mintz aldizkarian argitara eman ditu hainbat idazlan.
Sorkuntzaren ikuspegitik, bi narrazio-liburu argitaratu ditu: Orrialdeak eta, berrikitan, Berbondo. Itzulpengintzari dagokionez, berriz, galizieratik Mutiko baten oroitzapenak eta Méndez Ferrínen Tagen Atarako itzulera liburu klasikoak aipatzekoak dira.
Beraz, Andres Urrutia ez da bakarrik Euskaltzaindian lan handia egin duen zuzenbide aditua.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
Adiós a Béla Tarr, referente del cine de autor más reciente
Últimas noticias de Venezuela tras la detención de Maduro, en directo | Delcy Rodríguez sostiene que ningún agente externo gobierna Venezuela
Gastar más, pero sin mejorar la salud de los pacientes: qué pasa con las terapias contra el cáncer en España
El 17,6% de los españoles sufre pobreza energética
Lo más visto
- Lotería del Niño de 2026 | El primer premio es para el 06703
- Estados Unidos amenaza con tomar Groenlandia por la fuerza
- Últimas noticias de Venezuela tras la detención de Maduro, en directo | Delcy Rodríguez sostiene que ningún agente externo gobierna Venezuela
- La CIA recomendó dar el poder de Venezuela a Delcy Rodríguez ante el riesgo de que María Corina Machado no controlara el ejército
- Comprobar Lotería del Niño 2026: consulte la lista completa de números premiados




























































