_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Magia eta ohituren irudiak

Aita Laburuk 30eko hamarkadan egin zituen sendatze errituei buruzko pelikulak jaso ditu Euskadiko Filmategiak

Sugearen hozkadari aurre egiteko, gaixoaren aurrean bere izena esanez, "libra dezala Pasmo zikiñ ta materi zikiñetik" errezitatu eta 21kredo errezatu behar dira. Hauxe da, beste hainbat adibideren artean, Euskal Herriko magia izenburupean Euskadiko Filmotekak berreskuratu dituen filmeetan azaltzen den sendatze ohituretako bat. Loiolako Santutegiko artxiboan 1932 eta 1935 urteen artean bildu ziren eta Aita Laburuk grabatu zituen ehun pelikulatan. Orain, filmategiaren esku uztea erabaki dute jesuitek.

Film horien guztien artean, Magia Euskal Herrian izenburupean, aerofagiak, sabeleko minak, zornatutako zauriak, umeen buruko zahia, sugeen hozkadak eta beste hamaika osasun arazo sendatzeko modua grabatu zuen Aita Laburuk, gaixotasun bakoitzaren sendabideari zegozkion errituekin batera. Horrez gain, zeremonia horiek egiten zituzten pertsonak -denak baserritarrak- identifikatu zituen, eta horrekin batera, egilearen ezagupen eta prestakuntzari esker, erabilitako formulei buruzko azalpenak biltzen dituzte grabazioek. Animaliei buruzko dokumentalek ere arreta berezia merezi dute, Aita Laburuk oilar-jokoak, hartzak, azeriak, zerriak eta beste hainbat animalia grabatu baizituen ikuspegi antropologikotik, irudien kalitateari garrantzi handia emanez.

Sinesmenaren indarra

XX. mendea arte iraun duten sinesmen eta magiaren indarraren adibide garbia dira orain ezagutu ditugun irudi eta testuak; euskal gizartean magiak zuen indarra argi dagoen arren, irudi hauek sendotu egin baitute aurretik ezaguna zena. Hauexek dira, gainera, Euskal Herrian gai hori jorratu duten film bakarrak eta ez da gehiagorik izan daitekeenaren aztarnarik. Peio Aldazabal filmategiko zuzendariaren hitzetan, "hauexek dira magiaren inguruan eta gure ustetan egon daitezkeen irudi bakarrak". "Baieztapen honek badu bere logika lehen kamerak 20ko hamarkadako erdialdean hasi baitziren kaleetan ikusten", azaldu du, "kamera hauek gainera profesionalak ziren eta ez ziren horrelako filmazioetan erabiltzen. Horrez gain, grabazio guztiak kanpoaldean egin behar ziren pelikulek ez baitzuten sentsibilitaterik eta etxe barruan grabatzea ezinezkoa zen, argirik ez zegoelako".

Aita Laburu bere garairako gizon aurreratua izan zen. Farmazian lizentzia, Biologia, Antropologia eta Karakterologian irakasle emeritua zen Erromako Unibertsitate Gregoriotarrean; . Horrez gain, egile emankorra eta hizlari aparta ere bazen eta hitzaldi ugari eman zuen hainbat herrialdetan, batez ereHegoameriko unibertsitateetan. Mintzaldi hauetako batzuen soinua ere diskotan grabatu zituzten eta Bilbon eman zituen hitzaldien argazkiak ere berreskuratu dituzte.

Filmotekako zuzendariak nabarmentzen duenez, "Aita Laburuk 16 milimetroko formatuan grabatu zituen hainbat sekuentzia eta magiaren ingurukoak dira batez ere aipagarriak". "Izan ere, sendaketa prozesuak in situ grabatzen zituen", erantsi du "hots, baserrietara joan eta petrikiloak burutzen zituen praktikak grabatu eta horrez gain, oharrak ere jasotzen zituen". Irudi eta idatzi hauen guztien atzean askotan uste dena baino altxor handiagoa ezkutatzen da, 30eko hamarkadako gizarte eta kulturari buruzko datuak gordetzen baitituzte. Aipagarria da, adibidez, Aita Laburuk petrikilo bati kasu guztiak sendatzen ote ziren ala ez galdetzean hark erakutsi zion haserrea. Era berean, belaunaldiz belaunaldi oinordetzan hartutako ezagutza zela jakinarazi zion.

Euskadiko Filmotekako zuzendariaren aburuz, "errito erlijioso eta metafisikoaren arteko nahasketak dira film hauetan jasotzen direnak". Berreskuratu diren dokumentuetan grabazioei buruzko datu ugari biltzen dira, -grabazioa egin zen baserria eta sendatzen ziren gaiotasunei buruzkoak, besteak beste- eta informazio horrek garai hartako gizartea eta sinesmenei buruzko jakingarri ugari gordetzen du bere baitan.

Berreskuratutako zintek zaharberritze tratamendu sakona behar dute orain, hainbat urtez baldintza desegokietan gordeta egon ondoren hondaturik baitatude haietako asko. Batzuek desenfoke-arazoak dituzte, izkinetatik tolestuta daudelako. Hala eta guztiz ere, grabazioen %90 berreskuratu daitezkeela uste dute Filmategiko arduradunek. Dokumentu idatziekin, aldiz, ez dago aparteko arazorik, gehienak ondo kontserbaturik egon baitira.

Ezkioko agerkundeak

Loiolako Santutegiko Artxiboan zegoen material guztiaren artean ez zen ordea Ezkio mendian Ama Birjinaren agerkundeak zirela eta biltzen zen jendetzari buruzko dokumentu bat bera ere agertu. Gerra Zibilaren aurreko urteetan, 30.000 lagun inguru biltzen zirela bertan gauero. Bilkura horiei buruzko filmak egin ziren orduan. Peio Aldazabalen arabera, "Vatikanoko artxiboan edo Erromako Jesuiten Etxe Nagusian egon daitezke. Bilboko gotzainak Ezkiora joateko debekua zabaldu zuen Errepublika garaia baitzen".

Beti pentsatu izan da sineskeria horri buruzko filmazio guztiak Aita Labururenak zirela. Manuel Gutiérrez Aragónek kontu honen berri eman zuen Visionarios filmean eta gertakari haiei buruz grabatu ziren hainbat pelikula jesuitarenak direla azaltzen du bertan. Hala ere, ez dago argi non ote dagoen material hori.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_