_
_
_
_
Entrevista:JOKIN MUÑOZ | Literaturako Euskadi Sariaren Irabazlea

"Barrura begira ari nintzela atera zitzaidan liburua"

Jokin Muñoz (Castejon 1963) nafarrak eskuratu du 2004ko Euskadi saria iaz argitaratutako Bizia lo ipuin bildumarekin. Hausturak (1995) eta Joan zaretenean (1997) idatzi ondoren, lan berria "liburu berritzaile eta ausarta" dela dio. Bost ipuinez osatua, hitz gutxirekin min eta sentsibilitate ezberdinak iradokitzen ditu.

Galdera. Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea faboritoa zen Euskadi sarietarako. Zer sentitu zenuen sariaren irabazlea zu zinela jakin zenuenean?

Erantzuna. Hasieran ezin nuen sinetsi. Ezin dezakegu ahaztu, ordea, hemen ez dela traiektoria literario bat saritzen, eleberri bat baizik, beraz, nire aldetik ergelkeria handia litzateke nire ibilbide xumea Atxaga edo Felipe Juaristirenarekin konparatzen hastea. Nire bi idazle totemak izan dira gainera eta nik oso argi dut aipaturiko bi maisu horiek baino idazle eskasagoa naizela. Hala ere, hasieratik banekien liburua ona zela, zerbait kalitatezkoa zela, ez dut apaltasun faltsuan erori nahi. Nominatua izateak agian ez ninduen hainbeste harritu; sariduna izateak, ordea, izugarri harritu ninduen hasieran eta broma bat zela uste nuen lehenengo deia jaso nuenean. Egunak eman ditut asimilatzen eta sinetsi dut jada.

"Ergelkeria litzateke nire ibilbidea Atxaga edo Juaristirenarekin alderatzen hastea"
"Oinarriak ez zaizkit umiliagarriak iruditzen, baina ezegokiak direla uste dut"

G. Zure lanik onena da?

E. Zalantzarik gabe. Nominatua izan aurretik liburuaren ibilbidearekin oso gustura nengoen. Euskal literaturaren merkatuaren tamaina nolakoa den jakinik, liburuak bere bizitza baduela jakitea izaten da pozgarria.

G. Juaristi eta Bernardo Atxagaren liburuek bezala, zureak ere euskal gatazka dute testuingurutzat. Zergatik?

E. Lehen gaia asko ukitzen bazen ere, ez zen orain lantzen den intentsitatearekin egiten. Liburu hauetaz gain, beste hamaika ere aipa genitzake. 35 urte daramatzagu jada kontu honekin eta honek perspektiba bat eman digu, gure errutinaren parte bilakatu da. Gaiak ez ditugu guk aukeratzen, sarritan gaiak aukeratzen gaitu gu, nahi eta nahiez gure unibertsitatearen parte delako eta gure barnean errotuta dagoelako. Urte gehiegi dira, jaio, hazi eta bizi gara giro horretan.

G. Hala ere zure lana intimistzat jo dute.

E. Nik beharbada zerbait intimistagoa egin nahi nuen, barrura begira ari nintzen gehiago eta errealitatean dagoena ikusi nuen. Bizitzaren eta kanpoko errealitatearen arteko lotura bistara atera da; nik ez nuen liburu errealista bat egin nahi baina hala erditu da azkenean.

G. Zure lana errealitate konplexu bat azaltzeko literatura minimalista omen da. Ados al zaude definizioarekin?

E. Epaimahaiko buruak horrela definitu zuen. Narrazio labur batean, eleberria ez delarik, hitz bakoitzarekin dena jokatzen duzu. Esan nahi duzuna hitz nahiko eta zuzenekin adierazteko abilezia izan behar duzu eta erronka handia da. Nobela batean, aldiz, narrazioaren ibilbidea luzeagoa da eta aditzera ematen duzunak izan dezake garrantzi gehiago. Minimalista, beraz, hitz gutxirekin ahal den gauza gehien esan ahal izatean datza.

G. Nola aukeratu zenituen liburuan biltzen diren bost istorioetarako gaiak?

E. Bost narrazio izanik, bigarrenetik aurrera, beste lauak sustatu komun bat dute. Lehen narrazioak tonua ematen du, liburu guztian present den tonua. Tonu hau beste istorio guztietan mantendu da; beste lau kontuen nukleoa pentsatua zegoen arren, gauza asko bidera atera ziren.

G. Intimistak diren heinean, ba al dute kutsu autobiografikorik ipuinok?

E. Gure istorioak bizi izandakoarekin nahiz irakurri izandakoarekin osatzen ditugu eta azken batean ez dakigu zer izan daitekeen autobiografikoa eta zer ez. Azaltzen diren pertsonaiek badute asko nirea eta badute asko nik ezagututako pertsonaiena. Hala ere, azaltzen diren moduan, ez dagokio inori. Errealitate puska txikiz osatutako pertsonaiak eta istorioak dira.

G. Xabier Montoiak eta Jon Alonsok oinarriak izenpetzeari uko egin zioten eta hala ere kontutan hartzea erabaki zuten. Zer deritzozu polemika horri?

E. Idazle batek zioen baldintza horiek umiliagarriak zirela; niri ez zaizkit hala iruditzen, baina ezegokiak direla uste dut. Ez du zergatik baldintza horrek existitu behar. Zuk ez duzu liburua aurkezten, hautatu egiten dizute. Hala ere, euskaldunak konplikatu samarrak garela uste dut, beti bazterrak nahasten ibili behar dugu. Hala ere, epaimahaiaren erabakia egokia iruditzen zait, sariari ere legitimitatea ematen diolako. Bi kenduz gero zalantza sortuko ziratekeen, bazterrean geratu direnen aukerei buruz. Badirudi gauzak lasaitu direla; baina politikak ere bere garroa sartu zuen eta gauzak itsusitu egin zuen. Bizia lo liburuaren beste tesi bat erakutsi zuen polemika honek, hots, politikak dena nola zikintzen duen gure gizartean.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_