Giza-pentsamenduaren mugak
EHUk filosofiako maisulanak bilduko ditu 'Limes' dibulgazio bilduma berrian
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) pentsamenduaren dibulgazioan klasiko bihurtu diren garai eta hizkuntza desberdinetako maisulanak plazaratuko ditu Limes liburu-sorta berriaren bitartez. Bildumaren lehen alerako orain arte euskaratu gabe zegoen titulu bat aukeratu dute: Zer da nazioa?, Ernest Renanena. Liburu guztiak jatorrizko hizkuntzetatik euskaratuko dira, eta arduradunen asmoa urtero bi izenburu argitaratzea da.
Bildumaren izenak adierazten duen bezala, ekimen honen helburua giza-pentsamenduaren mugak arakatu dituzten autoreen lanak biltzea da. "Idazlanak aukeratzerakoan, testu klasikoen gaurkotasuna isla dezaketen garai, hizkuntza, diziplina eta ikuspuntu askotariko autoreak biltzeaz gain, ondo gogoan hartu ditugu obra bakoitzaren balio literarioak", azpimarratu du Limes bildumaren arduradun Esteban Antxustegi irakasleak.
Berari egokitu zaio, hain zuzen ere, proiektu hau errealitate bihurtzea. Horretarako, orain arte euskarara itzuli gabe zegoen klasiko bat aukeratu du, Ernest Renan-en Zer da nazioa? izenburukoa. "Renan historialari, filosofo, orientalista, filologo, teologo eta literatur kritikaria izan zen, Frantziako XIX. mendeko intelektualik garrantzitsuenetarikoa, alegia", argitu du Antxustegik.
Adituen atarikoak
Liburuaren testuingurua azaltzeko -Zer da nazioa? Sorbonan egindako hitzaldia baita-, Renanen xehetasun biografikoak eta norabide intelektuala laburbiltzen duen sarrera bat ere prestatu dio Antxustegik."Hurrengoetan ere, adituen atarikoak sartuko ditugu, autore bakoitzaren nondik norakoak ulertzen laguntzeko", azaldu du.
Horrez gain, bide berriak jorratuko dira itzulpengintzari dagokionez, Filosofia eta Gizarte Zientzietan lizentziatu diren ikasle gazteei itzultzaile lanetan trebatzeko aukera eskainiz.
Limes bildumaren aurkezpen ekitaldian, Juan Ignacio Pérez errektoreak eta Ludger Mees errektoreordeak EHUk euskarazko ikasketak sendotzearen alde egin duen apustu akademikoaren barruan kokatu zuten ekimen berri hau.
Hala ere, bildumaren arduradunak argi utzi du "edozein pertsonak irakurtzeko moduko liburuak" plazaratu nahi dituztela. Antxustegiren esanetan, "testuen aukeraketa kasik dibulgazio maila lortzeko egiten ari gara". Beraz, bilduma gai hauetan zaletu direnen eskura ere jarri nahi dute ekimenaren bultzatzaileek, eta horretarako, ale bakoitza zortzi eurotan saltzea erabaki dute.
Urtero, bi titulu plazaratuko dira. Hurrena Hobbes-en De Cive izango da, eta datorren urtean, Diderot-en Le neveu de Rameu eta Ciceronen De re publica argitaratuko dira. Hortik aurrera, pentsamenduaren dibulgazioan zeresan handia eman duten hainbat idazlan klasikoren itzulpenak plazaratuko dira, hala nola, Rousseauren Discours sur l'origine de l'inegalité parmi les hommes, Kierkegaarden Diapsalmata, Aristotelesen Politika, Pascalen Pensées, Hegelen Estetikaren sarrera, Kanten Betiereko bakea eta Erasmusen Convivia,besteak beste.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.