_
_
_
_
Tribuna:Gaiak
Tribuna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las tribunas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Euskara eta estatutua

Alberto López Basaguren

Euskal gizartea arautzea, itxuratzea da estatutuaren betekizun oinarrizkoena. Gizartearen isla izan ez ezik, haren bilakaeraren norabidea finkatu behar du aipatu betekizuna egoki beteko badu. Errealitatea eta nahiak dira, beraz, elkar baldintzatzen dutenak. Bide honetan, estatutuak oinarri argia du: euskal gizartearen barneko oreka hauskorra zaintzen saiatzea. Horretarako, haren osagarri guztiak zaintzen saiatzen da, hauskorra izanik ere, oreka hautsi ez dadin. Euskarari buruzko arauak dira horren adibide adierazgarria.

Estatutuak islatzen du euskarak gure gizartean hartu duen garrantzia. Hau guztiz berria da euskal gizartean, azken mendeetan lehen aldiz lortu izan baitugu. Euskara gutxiengo baten hizkuntza izanda ere, estatutuak estatus sendoago ematen dio, gizartea aldatze bidean jarri nahian. Baina gauza bat da errealitatea aldatu nahi izatea, eta bestea, arras desberdina, errealitatea ukatzea. Errealitateak jartzen dituen mugak, askotan, gaindiezinak dira; eta halakoak dira euskara gehiengoaren hizkuntza ez izateak sortzen dituenak.

Euskararen eremuan bereziki hauskorra da gizartearen barne-oreka. Batzuen eta besteen nahiak urrunak dira; baina urrunagoak dira batzuen asmoak eta helburuak, alde batetik, eta errealitatea, bestetik. Gizarte demokratiko batean hiritarren eskubideek mugatzen dute boterea. Eta errealitateak, kontu honi dagokionez, mugak ezartzen ditu, gutxiengo baten hizkuntza hedatzeko eta haren erabilera bermatzeko har daitezkeen neurrien egokitasuna baldintzatzen baitu.

Nazionalistek batez ere, errealitatearen egia onartzeko zailtasuna erakutsi dute, batik bat, gai honi dagokionez. Horren adierazle argia da batzuengan sumatzen den aipatu oreka hausteko nahi ezkutua, edo ez hain ezkutua, euskara guztien edo gehienen hizkuntza izango balitz bezala jokatzeko nahia erakusten dutenean. Ez euskarak, hizkuntza gisa, garatzeko halako beharrak dituelako. Premia politikoak ase nahian jokatu nahi dute horrela. Hala jokatuz, euskararen sorbaldan hizkuntzarentzat zama itogarria jartzen ari dira, eta euskara, berriro, azken garaiotan gertatu ez den bezala, zatiketa politikoaren gune eta, era berean, tresna bihurtuko da. "Ez dezagun euskara zatikatzaile diren indarrekin lot", oihuaren itxuraz jakinarazi zigun, bere garaian, Luis Villasantek bere kezka, garrasi gogorragoen artean ahitu omen dena. Anjel Lertxundik erabilitako dikotomia erabiltzearren, nazionalismoak duen indar politiko nabariak, handinahiaren harrokeriaz itsutzeko arriskuan jartzen ditu batzuk, euskara, txiki-kontzientziaren harrotasunaren magalean egokitu beharrean, hau baita berez dagokiona.

Hizkuntza politika bide honetatik abiatu da; eta hau ez da azken garaiotako aukera. Batzuen helburu politikoek eskatzen dioten itxura eman ahal izatera zuzendu baita, oro har, eta ez mintzabide gisa, dituen beharrak asetzera. Ahaztu egin dugu, noizbait hausnarketaz ohartu baldin bagara, Mitxelenak behin eta berriro aldarrikatutakoa: "hizkuntza mintzabide bat besterik ez da". Horrekin, zalantzarik gabe, ez du hizkuntzaren eragina ezkutatu nahi izan; gauzak egoki kokatu nahi izan ditu, aldiz, gurean ito baita euskara, askotan, erantsi zaizkion betekizun politikoekin, mintzabide gisa eskuartean ahitzen zitzaigun bitartean. Eta ahaztu dugu, noizbait kontuan izan badugu, Villasantek gogorarazten diguna: "hizkuntza gizonarentzat da, eta ez gizona hizkuntzarentzat".

Mozkor horren biharamunak amaigabea izateko arriskua du, bereziki, orain arteko hizkuntza politika izan daitekeen hizkuntza politika bakarraren gisa saldu nahi digutenean. Anjel Lertxundik kritikatzen duenez, honetaz ez bada ere, aitaren etxea defenditzeko modu bakarra izango balitz bezala. Batzuek uste dute-eta aitaren etxea haiek egoki irizten dioten eran defenditzen ez duena etsai bihurtu dela; etsairik amorratuena etxean sortutakoa baita.

Alberto López Basaguren EHUko Konstituzio Zuzenbideko irakaslea da.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_