Kristala
Duela gutxi, aipatuko ez dudan taberna batean, zerbait intimoa, zerbait berea, egiteko gogoa etorri zitzaion nire adiskide bati, txistetan bezala, inork inor ordezka ezineko hori, eta, zaldun ausart eta zapart baten gisara, komunera abiatu zen eta hara non bere harridurako ateak kristalezkoak zituen, eta kristal garden eta garbikoak gainera, inork ezer egitekotan errudun sentimendua sortarazten duten kristalekoak alegia, mundu guztiak ikus baitezake halakorik eginean. Beraz, egiteko zuen gogoari eutsirik, eta edaten ari zena tragoskada batez eztarrira bidaliz, alde egin zuen. Eta beste taberna batera joan zen eta, han gehiago edanagatik, handiagotu egin zitzaion lehendik zekarren egiteko gogoa, eta aitzakiarik gabe komuneraino hurbildu zen eta han, ateak kristalezkoak zirela ikusirik, beraz edonork berak egiten zuena ikusteko modukorik, ez bat eta ez bi pixa erreka egin zion kristalari, halako indarrez eta kemenez non kristala bigundu baitzuen, eta lizundu.
"Ez dago inora joaterik", esan zidan biharamunean, lo gutxi egin duenaren aurpegiz. "Ez dago intimitaterik inon".
Baietz erantzun nion nik, ez zegoela intimitaterik, eta zegoena oso merke saltzen zela telebistako programetan, oso merke eta zaborraren truke. Horrelaxe esan nion, zaborraren truke, baina berak buru-imintzioz ezeztatu egin zidan esaten ari nintzena, ez zela horretaz ari, ez zela intimitaterik-ez horretaz ari, ez zela telebistako kristalaz ari, baizik eta hirian zehar, modagatik, ezarrita dauden kristalez, ez zegoela pixa egiterik kristauen modura, lasai eta kieto, inork begiratzeke. Aitortu behar izan nuen ez zuela arrazoi faltarik, kristalak alde guztiak hartu baititu gure hiri honetan, Kursaal-eko kubo bi horietatik hasita, eta ez zaigu kontsolagarri bestelako hirietara joatea ere, han ere kristala baita nagusi.
Izan ere, hiriaren azala kristalezkoa egin dute; hiriaren eraikinik enblematikoenak kristala dute ikusgarri, kristala baita garai honetako metaforarik behinen eta konplituena.
Dena dago gaur egun besteek ikusteko eran egina. Etxeek, gero eta kristal gehiago dituzte aurrealdean, eguzkiaren indarra hartzeko teorian, baina horrekin batera etxeetako bizitza gero eta sozialagoa da. Izanik etxeak txalet modukoak, etxe aurretiko kaletik edo espaloitik pasa daitekeen edonork begira dezake barrura, eta horrek ondorioz dakar barru hori pribatu beharra, hesiz inguraturik. Nahi eta ahal duenak, noski; nahi ez duenak ez baitu halakorik egingo eta bere bizitza telebista baten aurren bezala igaroko baita. Ez da harritzekoa. Telebista-eskaintzen artean, asko dira, gehienak esango nuke, gizon-emakumeak etxe batean sartuta eta haien ezagutza eta elkarren arteko bizitza azaltzen dutenak. Batzuek, gordin-gordin. Eta pornografia dela esango dute moraltasuna gai dutenek, edo moralkeriaren zaintzaileek, saltzaileek alegia. Baina pornografia begirada bat da, eta telebistak jarritako etxe batean lizunkeriak egiten dituztenek ez dute pornografiaren zentzurik, beren begirada askoz naturalagoa delako ikusleena baino. Pornografia, izan ere, eta aitortu nahi ez badugu ere, ikusleen begiradan dago.
Kristalak, hala ere, eta gure garaiko ezaugarriekin jarraituz, erakusten duena bezain ezkutatzen du, eta azkenik kristalarena itxura besterik ez da, to eta tati, azaldu eta gorde. Eta ezaugarri hori, azaldu eta ezkutatzearena, artearen atal guztietara zabaldu da, halako eran non izurriteaz hitz egin daiteke. Itxura garbia erakusten da, baiki, alde guztietan, itxura garbia eta ulergarria, noski, baina gero, azaleko irudi horri kenduta, geratzen dena askotan penagarria da, lastimagarria, tamalgarria. Ez baitago ezer kristalaren atzean. Kristala bera da mezua.
Pixa egiten dugunean ikusten bagaituzte, kontsolamendurako da bederen, pixa benetakoa dela. Eta norbaitek bere etxea kanpoko begiradengatik gordetzen duenean, ez du esan nahi horrek ezer ezkutatzekorik duenik. Alderantziz esango nuke, ez duela duenik erakusten, duen hori ez delako ikusgarri.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.