Hitz jokoen altxorra
Milaka atsotitz sailkatu ondoren, Gotzon Garate hizkuntzalariak esapide-bilduma argitaratuko du laster
Urte luzeak eman ditu Gotzon Garatek baserriz-baserri. Ibilbide luze horren emaitza Interneten dago: 17.000 atsotitz, hala nahi dutenen kontsultagai. Baina bidairen fruitua ez da horretan amaitzen, esapideak ere bildu baititu eta laster emango ditu argitara.
Garate atsotitz eta esapideen arteko diferentziaz mintzo da. Lehenbizikoek filosofia gordetzen dute, morala. Adibide bat jartzen du erdaraz: cree el ladrón que todos son de su condición; euskaratuz gero, azeriak buztan luze, besteak halaxe litzateke
Esapideek, aldiz, ez dute moral itsatsirik. Hitz ezberdinak batzean esanahi erabat ezberdina sortzen dute. Esaterako, zoaz pikutara esapideak alde egin adierazten du.
Datozen hilabeteetan buru belarri ibiliko da milaka esapide horiek ordenagailuan sartu, sailkatu eta argitara emateko asmotan. Ez du fetxarik zehatzik aurreratu nahi baina ez du gehiegi luzatuko lana. Erdara-euskara-erdara moduko hiztegia landuko du, esaterako, echar la casa por la ventana esapidea eskuratuko du, baina ez hitzez hitz, noski, esanahi bera duen euskarazko esamoldea bilatuz baizik. "Detektibe lan itzela egingo dut", dio.
Bildu eta argitara eman bai, baina erabiltzen ote dira esaldi horiek? Horixe da kontua. Gotzon Garateren ustez, nahi baino gutxiago entzuten dira, nahiz eta uste baino gehiagotan, konturatu gabe esaten diren. Berriro ere, erdarazko adibidea ematen du: "A tomar por saco sarri entzuten da; Euskal Herrian, baina, euskaraz jakin, jende askok daki, hitzegiten, aldiz, gutxik".
Esapide eta atsotitzen moduko erabilerak adierazgarri fidagarriak dira hizkuntzaren jatortasuna neurtzeko. Garate baserrietako euskara gozoarekin liluratuta dago. "Zaharrek hizkuntza garbia eta erraza egiten dute. Tradizioa eten ez den tokietan halaxe ikusten da", azaldu du.
Aitortzen du esapide asko galdu egin direla, eta ez bakarrik euskararen egoera eskasagatik, baizik eta bizimoduak aldatu egiten direlako. Gaurko baserrietan ez da garia ereiten, ezta astorik edota errotarik erabiltzen, eta elementu horien inguruan esapide ugari dago. Astoari buruz, esaterako, 120 lokuzio topatu ditu. Dena dela, esapide horiek berdin erabili daitezkeela dio eta honako adibidea botatzen du: "La cabina de Ambrosio adierazpena ahoz aho dabil, nahiz eta inork ez jakin jada nor zen".
Esapide berriak sortzea ez da lan erraza baina, halere, gertatu egiten da, egunero euskaraz bizi diren lekuetan, noski. Azpeitian, esaterako, norbait psikiatrarengana joan dela esateko, zera diote: sagardoa edatera joan da.
Dena den, erdararen kutsadura iritsi da arlo honetara ere. Xabier Gereñok liburu batean bildu zuen honakoa: zoaz zakutik hartzera, erdaraz vete a tomar por saco. Honelako egoeren aurrean, Gereñok garbi dauka komunikazioa eteten ez den bitartean, ezin dela esan hizkuntza txarra denik, baina abisu zorrotza ematen du: "Behin ikasle batek bota zidan honakoa: zuk kitarra ukitzen duzu? Nik ulertu nion, kontua da tradizioa hausten dela, baina larriagoa da estruktura galtzen bada, esaterako: ikusi diozu amari? esaten bada ama ikusu al duzu? esan beharrean".
Hilketa Deustuko Unibertsitatean
Gotzon Garate langile handia da eta patrika proiektuz beteta dauka. Lokuzioak eta esaera zaharrak pilatzeaz gain idazle sormena dauka gustuko eta urtea joan aurretik espero du ipuin bilduma berria kaleratzea; edukiak zerikusia izango du New Yorken izan dituen esperientziekin, Estatu Batuetako hiri erraldoiak bizipide ugari bezain errotuak eman baitizkio. "Herri bat aukeratzekotan, India, baina hiria, New York, dudarik gabe".
Gainera, ipuinak biribildu eta argitaratzen dituen bitartean beste bi eleberri dauzka esku artean. Denboraz larri badabil ere, badauka lan horien ildoa nahiko finkatua.
Nobelaren korapiloa zirrarragarria da: Deustuko Unibertsitatean gertatu den hilketa. Goiz batean, garbitzaileak bulegora sartu eta bertan hil duten irakaslea aurkituko du.
Garatek goitik behera ezagutzen du goizero 16.000 ikasle jasotzen dituen unibertsitatea.Eguneroko gauzei buruz idatzi behar dela dio idazleak, errealismoa zuzenago isladatzeko. Eta eleberri honekin goitik behera beteko du bere buruari ematen dion aholkua.
Kontakizunak unibertsitateko zuzendaritzarengan "egoneza" sor dezakeen arren, ez du amore emango eleberria kalean ikusi arte.
Horrez gain, ondoren idatzi nahi duen bigarren nobelaren korapiloa osatzen ari da. Egia esan, atal batzuk paperean omen ditu idatziak. New Yorkera bidaia egiten duen gaztearen abenturak azalduko ditu.
Bilbotar aberatsa da eta behartsuek nola bizi diren jakin nahi du Ameriketako hiri erraldoian. Maitemindu egingo da eta azken zatian gurasoak azalduko dira mutila diruz josita dagoela agerian utziz. Honetan ere, New York hiriaz daukan jakituria handia erakutsiko du.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.