_
_
_
_
Gaiak

Enpresa euskalduntzeko lanabesak Internet-en

Ez da dudarik Internetek euskararen bideak zabaldu dituela poliki-poliki. Globalizazioak hizkuntza gutxituei on ala gaizki egiten ote dien erabakitze dagoen honetan, sarean sartu eta erraz topa daiteke euskarari buruzko informazioa biltzen duten hainbat orrialde.

Batzuk apaitzearren, hor dira Elhuyar hiztegia, Hiztegia 3000, Sinonimoen hiztegia edota Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Denak eskura, doan, liburudendetara edota liburutegietara jo gabe. Euskalterm datu-base terminologikoak ere hainbat baliabide eskaintzen ditu, berdin Euskaltzaindiak HAEE-IVAPen orrialdeak, edota UZEI-k.

Badira oraindik baliabide zehatzagoak: www.bizkaiera.com orrialdean euskalki honen nondik norakoak topa daitezke, bai arauak eta baita hainbat datu historiko ere.

Zer esanik ez www.erabili.com gunean. Enpresan euskaraz idazten laguntzeko sortu zuten. Gutunak, faxak, fakturak, nominak eta bestelako agiriak erredaktatzeko gomendioak biltzen ditu.Hori gutxi balitz, azken garaian bi ekimen berri zabaldu dira sarean: lokuzioak eta boga-boga programa.

Armiarma.com gunean, Intza delako proiektuaren 6.000 lokuzioa daude kontsultagai. Joxan Elosegik, Koldo Izagirrek eta Josu Landak atera dute aurrera ekimena. Beraien hitzetan, abiapuntua 1981ean Koldo Izagirrek berak argitaratu zuen Euskal Lokuzioak bilduma izan da. Garbi daukate zein den helburua: ondare hori guztia zabaltzea, itzulpen eta idazketa arloan diharduten profesionalei, ikasleei eta, oro har, gai honetan interesa duten guztiei.

Lan itzela izan da eta, gainera, ez dauka amaiera jakinik. Azken hilabeteetan 200 bat lokuzio bildu dituzte. Aurrera begira www.armiarma.com gunean posta elektronikoa zabalduko dute hala nahi dutenek ekarpenak egin ditzaten.

Ondare honen iturriak liburuak eta baita egunkarietan idatzitako euskarazko artikuluak izan dira. Tradizioa dutenak baino ez daude, hau da, asko ala gutxi baino noizbait erabili direnak. "Esale eta idazleen talentua dago lokuzioetan", dio Josu Landak, eta hizkuntzaren bizitasunaren adierazle direla dio.

Bestetik, arestian aipatu bezala, HABEk Internet bidez euskara ikasteko Boga deritzan sistema berria aurkeztu du. Ordenagailuaren bidez, on-line eta CD batzuen bitartez erabili daiteke.

Horrez gain, aste honetan bertan Jaurlaritzak eta Sancho el Sabio Fundazioak sarean kontsulta daitezkeen 2.800 liburu inguru eta 800.000 irudi osatutako datu-base digitala aurkeztu dute.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_