_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Aingeru eroria

Erran zaharrak dioenez, ez dira aingeru guztiak hegalari, ez gizon guztiak oin arin. Badira tartean hegal egiten duten gizon-emakumeak eta oinez edo arrastaka ibiltzen diren aingeruak. Berorren irudiak lagun egin digu aspalditik, ekaitzaldian eta barealdian, argialdian eta ilunaldian, bakean eta gerran, batez ere gerran, batez ere mundua bere erro puskatuetatik zintzilik eta erortzeko zorian dagoenean, ate zahar bat pelikula zaharretan bezala, haizeak eta bere lagunik minena den ahantziak dena, atea eta erroak, ateak eta erroek egiten duten lerroa, estali baino lehen.

Modernitatea da, edo bere semerik ahulena den postmodernitatea, postbizitzaren sinonimo, postmemoriaren zomorro, hautsi zaiguna orain denbora gutxi ez dela. Hautsi da modernitatea eta erori hegalik gabeko aingerua bezala; erori da, baiki, eta bere erorikoan ekarri ditu lehendik airean zebiltzanak oro, bai irudiak bai ametsak, bai zeinuak bai keinuak ere: nortasun apurrak ogi papurrak bezala barreiatuak, nor lehenago deuseztatuko, nor lehenago desagerraraziko, nor lehenago atertuko, nor lehenago... beti nor lehenagoka baikabiltza, hemen eta munduan, hemen eta zeruan, hemen eta inon ez, ez inonean.

Oraina baita suntsitu zaiguna, geroa baita zirtzildu zaiguna, itsasontzi zurezko dotore eta ongi orekatua bezala itsas beltzean. Naufragoen historietan irakurri dut halako egoeratan, itsasontzia hondoratu zorian dagoelarik, itsasontzia ura noiz joko dabilelarik, ikusten dela, edo ikusten dutela ordu arte begiak irekirik iraun dutenek, argi biribil bat gidari. Horra hor aingeru salbatzailea, aingeru eroria, uretara joateko pentsatzekoa baita nonbaitetik eroria dela. Eta pentsatzen hasita, sinestera ere iritsia naiz benetako aingeruak gure munduan alderrai dabiltzanak direla, zerutik bidaliak izan direlako. Ez baitut sinesten, edo ez dut sinetsi nahi, matxinatzen den aingerua, bere burua gora altxatzen duen aingerua, jainkoaren pareko izan nahian, aingeru gaiztoa denik, alegia deabrua. Ez dut sinetsi nahi. Aingeru galdua baita, aingeru gaixoa, aingeru errukarria. Aingeru izugarria, Rilkek jakin bezala.

Gu geu gara aingeruen pareko izan nahi dugunok, oraina eta geroa suntsitzeko zorian dauden honetan, bizitzeko behar baitugu halako irudia, halako ispilua. Izan ere, irudiez haratago ez dago ezer. Hobeto esan, irudiez haratago geure burua dago, begiratu dugun irudiaren bueltan etorria.

Horregatik irudikatzen dugu, geure ahulezian, aingeru hegalduna, aingeru kotoi antzekoa, aingeru-tximeleta. Irudiak, izan ere, mendez mende zabaltzen dira, herriz herri zabaltzen dira, poetaz poeta zabaltzen dira, batere aldatzeke funtsean. Irudiak zabaltzen dira, ugari eta askoak, geure baitan ere izaki ugari eta askoak bizi baitira. Ez gara bat, multzoa baizik. Eta horrek ez digu erraztasunik ekartzen eguneroko bizimoduari egokitzeko orduan, egoki, ohitu, egin egiten baikara egunerokotasunari, gehiegi asaldatzeke.

Bakardadea baitugu gure patuaren akuilu; bakardadeko ibaian ibiltzen gara orain alde batera gero bestera begira, eta ez gara bakarrak. Horra hor gure mende zirtzil honetako paradoxa. Bat bagina sikiera? Aingeru bakarra bagenu bidaide? Deabru bakarrak bagintu etsai? Lasaituko ginateke, haren irudia gurearekin bat egiten dela sumatzean; gure irudia harenarekin nahasten dela ikustean, eta hura gu eta gu hura bihurtzen garela jakitean, zeruz zeru hegaldaka, hodeiz hodei kotoizko gorputzez gorputz zeharka, infinituraino.

Aingeru izatearen mina da gurea, min latza, min gogorra, min adierazkaitza. Gure borroka guztiak aingeru-borrokak baitira, jainko tirano eta esku odoltsuen aurka, patuaren norabide okerraren aurka, aldez aurretik jarri diguten bidearen kontrakoa. Gure nahi guztiak aingeru-nahiak dira, geure izaera gainditzeko ahaleginean, geure nortasunaz haratago joateko saioan, geure lurraz bestaldera iristeko desiran. Gure paradisu guztiak aingeru-paradisuak dira, oso bertakoak, oso arrotzak, oso deserrikoak, oso deserrotuak, ez baikara inongoak, ezta geure haragikoak ere, ezta geure odolekoak ere.

Eta borroka horretan galtzekoak dira gure itxaropenak oro, baina itxaropenak ere hegalak ditu aingeruarenak bezalakoak eta hegal egiten du ihesi, eta beti dago hura ikusteko aukera. Itsasontzia leher eginik, hondora joateko unean dagoenean.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_