Itzultzaileak gizartearen beharrizan berrien aurrean
Azken urteetan gertatzen ari diren aldaketak eta teknologia berrien zabalkundeak itzultzaileen lanbidea ere aldatu du. Besteak beste aldaketa horiei aurre egiteko EIZIE (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea) fundazio bat eratzea erabaki du. Alde batetik, bertakotze prozesua bezala ezagutzen denaren eragina ukaezina da, programa informatikoek itzulpen kulturala behar dutelako. Tresna informatiko horien erabiltzaileei behar bezala erantzuteko, itzultzaileek nahitaezkoa dute bai programa informatikoa bai bere erabilera ezagutzea.
Bestalde, ukaezina da teknologia berriek itzultzaileen lana erraztu dutela. Arlo horretako profesionalentzat tresna garrantzitsu bihurtu dira. Hala ere, garapen teknologikoarekin batera, lehia paralelo bat dago: nola lortu ordenagailuek testuak itzuli ditzaten. Alor horretan hainbat ikerketa egiten ari dira pentsamendu eta hizkuntza naturala prozesatzeko. Carlos del Olmo EIZEIko presidentearen iritziz, "aurrerapenak izan dira baina ez batzuk espero zuten modukoak". "Gero eta argiagoa da nahiz eta oso tresna onak sortzen ari diren", zehaztu du, "itzulpen memoriak, entziklopediak eta hiztegiak besteak beste, beti itzultzailearen beharra hortxe dagoela eta ez dute inola ere itzultzailea ordezkatuko".
Ez dira desagertuko
Teknologia berriak itzultzaileentzat nahitaezko tresna bilakatu diren arren, arlo horretan diharduten profesionalen iritziz, ez dute inoiz itzultzailea desagertaraziko. Ildo horretan, datozen urteetan ziurrenik itzultzailea zuzentzaile bilaka daiteke alderdi mekanikoa erraztua egongo delako. Carlos del Olmoren aburuz, "itzultzailea espezializatu beharrean dago eta askok uste dutenaren aurka, ez da desagertuko". "Nire ustez, itzultzaileek gero eta espezializatuagoak izan beharko dute eta lanerako oso lagungarriak izan daitezkeen hainbat tresna mekaniko izanik ere, ezagutza eta espezializazio handiagoa izan beharko dute", zehaztu du.
Bestalde, teknologia berriekin zerikusirik ez duten beste behar batzuk ere badira egungo gizartean. Hala, Europan gero eta etorkin gehiago izanik, euren beharrak bereziak eta konkretuak dira eta itzulpengintzan ere behar horiek asebete behar dituzte. Izan ere, hizkuntza gutxituetan mintzatzen diren etorkin ugari bizi dira jada Europa guztian eta pertsona hauen beharrei ere aurre egin behar diete itzulpengintzako profesionalek.
Hala itzultzailearen profesioa hainbat aldaketa jasaten ari da azken hamarkada hauetan eta ez da jada garai bateko diziplina itxia. Hori guztiarengatik, elkarteko bazkideek gero eta argiago dute fundazio baten beharra, "etorkizunean sor daitezkeen aldaketei ere aurre egiteko", Carlos del Olmoren esanetan.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.