"Unibertsitateak ez du lehia berriari aurre egiteko merezi duen babesa"
Historialari, irakasle eta EHUn egin diren azken hauteskundeen ondoren, euskara errektoreordea. Ludger Mees (Essen, Alemania, 1958) buru belarri dabil egunotan aurreko zuzendaritza taldeari testigua hartu eta gainera datorkion lanari neurria hartzen. Europako gainontzeko unibertsitateekin bat egiteko prozesuan "lehen bultzada ematea" egokituko zaio errektore talde berriari. Horretarako, ordea, EHUk ez du "merezi duen babes ekonomikoa, Jaurlaritzaren aldetik bereziki".
Galdera. Zer aldatuko da Unibertsitatean zuzendaritza berriarekin?
Erantzuna. Zaila da esatea. Bi erronka nagusi dauzkagu. Batetik, eta ez da bakarrik hauteskundeetan esaten den gauza, gure unibertsitateak ez dauka merezi duen babes ekonomikoa, Jaurlaritzaren aldetik batez ere. Horren ondorioak mahai gainean daude arlo askotan. Kontuan hartzen badugu etorkizunari begira unibertsitateen arteko lehia gero eta gogorragoa izango dela, eta garaile aterako direnak kalitatea eskaintzen dutenak izango direla, hori bermatzeko babes ekonomikoa ezinbestekoa da.
"Sektore guztiak aintzat hartuko ditugu, baina ez dugu beste zerrendetatik inor fitxatuko"
"Iritsi da momentua euskara bigarren hizkuntzatzat hartzeko, eta ez hizkuntza gutxitu bezala"
G. Atal horretan nola dago EHU Europako gainontzeko unibertsitateen aldean?
E. Ez naiz hasiko estatistikak konparatzen, baina begibistan dago gurea oso behean dagoela Europako unibertsitate askoren aldean. Bestetik, prozesu garrantzitsu bat martxan denean sartu da zuzendaritza berria, Europarekin bat egitea, alegia. Horren helburu nagusia da hemengo ikasketek Europako beste edozein herrialdetan balio izan dezatela, ikasleek libreki aukera dezatela zer eta non ikasi nahi duten, jakinda gero edozein estatutan balioko diola. Horrek batze prozesua eskatzen du, batez ere titulazioei dagokienez. Zuzendaritza berriari egokituko zaio lehen bultzada ematea, unibertsitatea Europan kokatzea.
G. Zein da unibertsitate honen gabeziarik larriena?
E. Hizkuntza, ingelesa beharrezkoa baita nazioartean edozein ikerketa edo azterketa egiteko. Huts handia daukagu oraindik arlo horretan.
G. Unibertsitate Lege berria lagungarri izango da zuen helburuak lortzeko?
E. Ez daukagu oraindik erabateko iritzia finkatua. Legeekin gertatzen da aplikatu eta ondorioak ikustean jakiten dela onak ala txarrak diren. Testuan gauza onak badira, baina gehiago aztertu beharko dugu zeozer aldatzea komeni den jakiteko.
G. Nolako elkarlana izango duzue gainerako errektore hautagaiekin?
E. Hasieratik esan genuen gure printzipioa zela talde itxia aurkeztea eta ez zitzaigula zuzena iruditzen beste batzuk egiten dutena, alegia, talde erdia aurkeztu esanez gero kontsentsua lortuz gainerako postuak beteko direla. Guk proiektua eta aurrera eraman behar zuten pertsonak aukertu genituuen, etikoki ere beharrezkoa iruditzen zitzaigun. Libre gelditu diren hiruzpalau postuak momentu honetan ari gara negoziatzenn. Hortik aurrera esan genuen Unibertsitatea anitza dela eta ahaleginak egingo ditugula sentsibilitate guztiak gurekin mahaian eseri eta unibertsitate politikak egiteko. Baina beste zerrendetako fitxaketarik ez dugu egingo.
G. Zein da Bigarren Euskara Planaren inguruko zure balorazioa? Izango al da azkenean hirugarren egitasmorik?
E. Balantzea oso positiboa da eta ez dut arazorik goraipatzeko orain arteko errektoreordearen lana. Bestetik, oraindik ez dugu erabat erabaki plan berririk izango ote den. Egitasmoak gestioa erraztuko luke, baina aldi berean pentsatzen dugu euskararen normalizazio prozesuak beste aurrerapausoak eman dituela eta iritsi dela momentua esateko: plangintza berezia egin beharrean, tratatu dezagun euskararen kontua ez gutxiengo hizkuntza bezala, bigarren hizkuntza bezala baizik.
G. Gizartean baino Unibertsitatean euskara normalizatuagoa dagoela esan nahi du horrek?
E. Unibertsitateak ikaragarrizko lana egin badu, euskara arloan izan da batik bat. Badira halere arazoak, baina egia da parekatu ditugula euskarak gizartean duen estatusa eta Unibertsitatean duena. Hemen aurrerapuso nabarmenagoak egin dira. Orain beste urrats bat eman behar dugu, egoera berriaren aurrean gaudelako.
G. Jose Antonio Agirreren biografia idazten zabiltza. Bestetik EAJk kritikatu zaitu Pendulo Patriotico liburuan egin dituzun gogoetengatik, jeltzaleei kontsentsua alboratu izana leporatuz. Zergatik salaketa hori?
E. Agirreren garaiko politika eta EAJren Lizarraren aurreko eta ondorengo politikak konparatu ditut eta ondorioa zera da: Lizarran eginikoa EAJren historiaren akats handienetarikoa dela. Bestetik, esan nahi dut Ibarretxeren proposamena zilegia dela, eskubidea du mahai gainean jartzeko baina politikari bati eskatu behar zaio plangintza bat plazaratzen duenean, aldi berean nola ahalbideratu nahi duen azaldu behar duela, nola hori errealitate bihurtu, nola lortu gehiengo politikoa, eta azken honetan EAJko agintariek huts egin dute, bistan baitago formulatuta dagoen moduan sozialistekin nekez lortuko dutela akordioa.
G. Agirreren politikarekin ba al da parekotasunik?
E. Agirrek politika gradualista egin zuen. Amore ematen jakin zuen, behintzat partzialiki, atzera egin, gehiengo demokratikoaren mesedetan. Ez dut heroia bezala azalduko, politikari handia bezala baizik, bere akatsekin eta ekatsetik ikasten jakin zuena. Politika maximalistarekin helburua lortzen ez zuela ikusten zuenean, gai izan zen atzerapausoak eman eta akordio partzialetan oinarritu bere asmoak betetzeko.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.