"Harry Potterekin amets egiten dut"
H arry Potter eta Fenixaren Ordena-k dituen 600 orrialdeetatik 400en bat euskaratuta ditu jada. Azken urteotan Iñaki Mendiguren Bereziartu itzultzaileak (Ezkio-Itsaso, 1954) haur-azti betaurrekoduna izan du seme kuttun, berarekin ametsetan egiteraino. Zoritxarrez, uda osterarte ez dugu bosgarren liburua euskaraz jasoko, itzultzeko baimenak berandu jaso zituelako.
Galdera. Zenbat urte Harryren abenturak itzultzen?
Erantzuna. Lauzpabost urte dira lanean hasi nintzela. Gau eta egun ibili naiz horrekin eta oso barneratuta dauzkat horko pertsonaiak, eszenatokiak eta abenturak. Eta gero eta gehiago disfrutatzen dut; ez nago batere aspertuta.
G. Sortzaile batzuek beren pertsonaiekin hitz egiten dutela diote. Zuk horrelakorik egiten duzu Harryrekin?
"Urrezko hilabeteak galdu dira 'Fenixaren Ordena'ren euskarazko itzulpena plazaratzeko"
E. Hitz egin ez dakit, baina amets egin bai. Horko pertsonaiekin identifikatzea ez da zaila. Ni barnetegi batean bost urte egindakoa naiz, gainera gaztelu batean, Xabierrekoan, jesuitekin, eta edade honetan, 15era bitartean. Dena den, nik uste dut irakaskuntzatik pasatu den edonor identifikatzen dela. Liburu honetan fikzioa eta errealitatearen artean oso oreka polita dago, eta horrek ahalbidetzen du norbera ere pertsonaiekin eta hauek bizi dituzten gorabehera guztiekin identifikatzea. Alde horretatik, batzuetan pentsatzen duzu: pertsonaia hau ezagutu nuen. Batzuetan, Harry mahaian ikusten dut ondoan eserita, eta gauean ametsetan egin ere bai.
G. Harry Potteren liburuetan pertsonaia fantastikoek normalak dirudite. Horregatik harrapatu gaitu?
E. Harry Potter bera ez da hain heroia. Beste gauza batzuen artean, umezurtza da, eta psikologoek diotenez, guraso galduen bila ibiltzen gara denok. Ume errukarria da; ez da bereziki zoriontsua eta borroka handi batean murgilduta aurkitzen da. Borroka horretan ikusten dugu gure mailan dagoela; askotan galdu egiten baitu. Alde horretatik, gu guztion antzeko bizimodua dauka eta pertsonaiak oso errealistak dira, ahalmen magikoak dituzten arren. Bien konbinazioa da funtzionatzen duena: sinesgarritasuna galdu gabe, aldi berean elementu fantastikoak sartzen ditu.
G. Fenixaren Ordena kalean dago gaztelaniaz eta katalanez, baina euskaraz ez. Zergatik?
E. Azalpena sinplea da. Ingelesez atera -ekainaren 21ean- eta astebete geroago, eskuartean neukan liburua, baina itzultzen hasteko baimena ez zen etorri azaroa arte. Nire ustez, arazoa euskarazko merkatuaren ahulezia da. Euskaraz saltzen diren kopuruak, espainieraz nahiz ingelesez saltzen direnen aldean, huskeria bat dira. Eta hor, presioa egin eta gestioak bizkortzeko orduan, ez daukagu indarrik. Kasu honetan, urrezko hilabeteak galdu dira.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.