_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Gaitzak

Poema puska bat bidaltzen dit Fermin Herrero adiskideak, adiskide bakartiak, sekula ikusi ez baina hala ere adiskide dudala badakidanak. Poema laburra da, eta hitz lauz ipinita hauxe dio, poema gutxi batzuek indar bera baitute bertsoan idatzi ala hitz lauz ipini: "Ederra den oro hauskor da: trenak, usaina zutenean; antzigarra ibai ertzetan; umeen ahoak amaigabeak; isiltasunaren ukimena itsas ondoko kanposantuetan; biribiltasuna fruitu denean; urretxindorra bere adarrean. Oroitzapena agian. Benazko den oro hauskor da. Eta alferrikako".

Benazko den oro hauskor da. Itxaropena, esaterako. Desioa hodeiaren gainean hegan bezalakoxea baita, eta desioa airezkoa izaki eta hodeia urezkoa eta airea ur bihurturik lurrera erortzen da, tantaka-tantaka, eta gero eguzki izpitxo bat nahikoa da ura berriro aireratzeko, hodei baten gainean hegan, baina hortik aurrera desioa galdu egiten da, txoriak eguzkipean bezala, hegan, hegan, hegan, lanbroa urrunean, ortzadarra urrunean, aire motela urrunean... Begiak oso goian jartzea bezalakoxea baita. Eta begiak nekatu egiten dira gora begiratzeaz, eta gero, denbora lasai igarotakoan, beraiek jaitsi beharra, begiek ez baitute aurkitu jomuga; eskuek ere ez; adimenak ere ez. Itxaropena galdu egiten da, itsasontzia lanbro artean bezala badoa, badoa, badoa, fadoa bezala, irudi tristea urrunean, soinu mehea urrunean, aire gordina urrunean...

Benazko den oro hauskor da. Adiskidetasuna, esaterako. Aristotelesek esan zuenez "adiskidea, beste nia da". Ni bestearen adiskidea naiz. Ni beste adiskidea naiz. Ni beste nia naiz. Baina ni naizen honi buruzko uste eta sinesmenak oro galdu egiten dira, denboraren lausoak estalita. Ni gabe, adiskidearen irudia geratzen da gidari, faro bat itsas muturrean, tren-soinua bizitza den geltoki bakarrean, bakardadea trena baita, nahi duenean ateratzen dena bihotzeko geltokitik beste bihotz bateko geltokira joan nahian. Eta han, kai ilun batean gelditzen da inora ezin, mugiezin, estatua bihurturik, harrizko oroimen. Adiskidetasuna ere galdu egiten da, denborak eta heriotzak berarekin eramana. Adiskidetasunak bere zentzumenak ditu, bere argiak, bere ilunak, bere erritmoak eta bere bizitzak. Adiskidetasunaren galera heriotza txikia da, heriotza isila, gaitz berdin ezina.

Benazko den oro hauskor da. Osasuna, esaterako. Osasuna baita gure gorputz atalen olio lurrintsua, gure giharren soka-dantza, gure hezurren jazbana. Osasuna oso da ona eta oso da osoa eta sasoikoa, baina gaitza da osasuna zer den erakusten diguna, gaitzak ergelari jakinduria zer den esaten dio, gaitza irakasle baita, nahi ez den irakaslea, baina gaitzetik igarotzea lur eremutik barna igarotzea bezala da, latza hasieran, eta azkenik gozoa. Gaitza tunel bat da, hasieran igarotzen zaila dirudiena, eta horrek etsipena dakarke, baina gero zenbat aurreratuago tunelean, argia sumatzen da urrunean, garbitasuna urrunean, kolore urdina urrun urdinean...

Erraza da urdinetik beltzera joatea, gaitzak jotakoan. Hitzak eta beren arrimua izugarria da, beltza; ezin irakurri poesiarik, ezin idatzi, beltza; egunak luze joaten dira, infinituan luzatzen dira eta okerrenak arratsaldeak dira, gauari ematen baitiote eskua, beltza; eta isiltasuna barnean hedatzen da eta dena da egunero berdin, dena dago bere tokian, eskuak txikiak baitira, eta hankak are txikiago eta burua galdu egin da zulo batean, beltza; argia oroimenean da, beltza; itxaropena jira eta biraka dabil hurbiltzera ausartzeke, bere eskuz ukitzera ausartzeke, bere arnasa ematera ausartzeke.

Benazko den oro hauskor da, baina ez beti alferrikako.

Pentsamendua, hitza, hitzaren pentsamendua, hitzaren arrimua, hitzaren akabua, hitzaren heriotza. Isiltasuna beti zelatari, beti zain, noiz guregan sartu eta gutaz jabetuko. Isiltasuna: batzuetan etsai, besteetan adiskide; batzuetan mingarri, besteetan osasun-emaile. Isiltasuna, batzuetan txuri eta besteetan beltz. Isiltasuna, niarekin nahastuta, ni isila, ni isiltasunean bildurik.

Gaitza. Gaitzaren musika motela, herbala, ahula, entzunezina.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_