_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Alhambrako kontuak

Washington Irving-en lanean oinarritutako animazio filma aurkeztu du Juanba Berasategik

Jada Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñako zinema aretoetan ikusgai da euskarazko bertsioan Alhambrako giltza, Juanba Berasategik zuzendu duen animaziozko film berria. Horrez gain, gazteleraz eta katalanez beste 50en bat aretotan ere ikusgai daude Washington Irving idazle estatubatuarraren istorioak.

Ekoizpen berria 1997 urtean estreinatu zen eta hain arrakastatsua izan zen Ahmed Alhambrako printzea filmaren jarraipena da. Ahmeden istorioen oinarrian Washington Irving estatubatuarraren Alhambrako ipuinak zeuden, baina bigarren produkzio honetan idazlea da protagonista nagusia.

Idazleak Alhambrako ipuina idatzi baino lehen Andaluziara eginiko bidaia kontatzen du, beti ere ipuinen elementu bereziak gehituz; jokoak, erregeak, Carmen emakumea, maltzurkeria eta amodioa

Ameriketako Estatu Batuetan hasten da istorioa, Washington Irving Granadara baitoa barkuz Alhambra ezagutzeko asmoz. Bertan Dologoruki errusiarrarekin topo egingo du eta bere bidaia-lagun bilakatuko da. Gorabehera guztiak, ordea, Carmen ezagutzen duenean hasiko dira.

Guztira, ordubete baino gehiago irauten duen film hau egiteko 18 hilabete behar izan dituzte nahiz eta ideia sortu eta gauzatu arte bi urte eta erdi igaro diren. Animaziozko filmen ekoizpena ordenadoreen erabilpenarekin asko arindu bada ere, Alhambrako giltza egiteko eskuz eginiko lana eta teknologia berriak erabili dituzte.

Eskuz eginak

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Marrazki bizidunek teknologia berriak eta artisau lana nahasten dituzte oraindik. Ordenadoreek izugarri arindu dute animazioak sortzeko prozesua, baina pertsonaiak sortzeko lanak marrazkilariaren sormena eta trebetasuna ditu oinarri.

Segundu bakoitzeko zortzi marrazki gutxi gora behera egin behar direla kontutan izanik, eginbeharra izugarria da eta marrazkilari askoren lana behar du. "Euskal Herrian ez da hainbeste marrazki egin ditzakeen marrazkilaririkberaz", dio Juanba Berasategik, "kanpoko marrazkilariekin ere lan egiten dugu". "Zorionez bakoitzak bere bizilekuan egiten du eta posta elektronikoarekin bidal daitezke lan ugari", zuzendariak azaldu duenez.

Uda izanik ere, eta zinemara joateko urtarorik egokiena ez izan arren, filmaren zuzendariaren arabera, "gurea bezalako proiektuak zinema aretoetara eramatea ez da erraza izaten eta libre gelditzen diren hutsuneetan eramaten ditugu zinema aretoetara". "Garai egokienetan Disneyko filmentzat izaten dira", erantsi du Berasategik.

Euskal zinemagintzak, ordea, 25 urtetako ibilbidea bete du, ez gehiago, baina urte hauetan animazio arloan izan duen bilakaera oso garrantzitsua izan da, Kalabaza Tripontzia, Balleneros edo Alhambrako kontuak biltzen dituen filmak ekoiztu baitituzte eta Goya Sarietan animaziozko kategorian euskal filmak gero eta gehiago dira.

Mende laurdeneko ibilbidea

Franco hil eta gero hasi zen euskal zinemaren loraldia, beraz, historia oso laburra du. Hala ere, animaziozko euskal filmen arrakasta eta oihartzuna ere handituz doaz. Juanba Berasategik dioenez, "zorionez Eusko Jaurlaritza ere ohartuz doa eta orain animaziozko zinemak badu bere partzela txikia dirulaguntzetan ere". Hala ere, oraindik ere kontzientzia falta bat sumatzen du zuzendariak, zinema bigarren mailan baitago beti euskal kultura orokorki hartzen badugu. Hala ere, bide bat irekia dago jada eta zuzendari gipuzkoarraren iritziz "herri erakundeek animaziozko zinema beste kontu bat dela eta erantzun bat bideratzen ari da". "Azken finean zinema negozio bezala ulertu behar da eta inbertsioak pribatua izan behar luke", dio Berasategik, "hemen oraindik ez dugu hori lortu".

Bestalde, beste lekuetan egiten dena behatzea ezinbestekoa da eta Katalunia erreferentzia izan daiteke. Han zinema negozioa ere badela ohartu dira eta inbertsio pribatua oso handia da; horrez gain, Generalitatetik babes berezia ematen dio bertan egindako zinemari eta diru sarrera pribatuak bultzatzen dituzte. Ekoizlearen ustez, "Euskal Herrian oraindik sentsibilitate hori falta zaigu eta orain oso garai egokia da, izan ere, euskal zinema orain oso momentu onean dago eta etekina atera behar diogu". Euskal zinemaren historia laburrean, ordea, aurrerapausoak azkarrak izan dira eta ezin ahaztu daiteke garai batean helburua zinena egitea baldin bazen ere, orain ordea errentagarria izatea da. Helburua betetzen ari dira eta filmak proiektatzen dituzten aretoen kopurua hazi egin da, euskal filmak Europako hainbat tokitara iritsi baitira.

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_