_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Artistaren erantzukizuna

Arteak bizitza imitatu behar duela idatzi zuen Aristotelesek, aspaldi, eta iritzi hori zabaldua izan da urteetan ez ezik, mendeetan ere bai. Oscar Wildek alderantzizko iritziari eutsi zion, bizitzak arteari imitatzen ziola idatzi eta defenditu baitzuen, eta egia ere bada, nahi eta nahi ez, gure errealitateak arrazoi eman diola, azkenik, Wilderi. Madrileko Asamblean gertatutakoak, bi diputatu sozialistek "kale" egitea, eta horri esker hankaz gora jartzea ezkerraren gobernu aukera, ezagunegia zaigu, nobela beltz amerikarra maitea eta irakurria dugunoi. Ez da Chandler soilik, Jim Thompson -berriro irakurtzen hasia, zorionez-, Horace Mc Coy eta Hammlett dira Madrilekoa gertatu aurretik horretaz idatzi izan dutenak, beste eraz, noski, eta beste herri batean, jakina.

"Idazlea idazten duenaren erantzulea da, baina erantzukizuna, literatur lana denean literaturari dagokio"

Baina gaur egun fikzioa da errealitate bakarra, fikzioa bihurtu da errealitate; manipulatzen den errealitateaz ari naiz, komunikabideek hartu, estutu eta irentsi ondoren ageriko, ikusgarri eta hartzeko moduan geratzen den fikzioaz. Ez da kontu berria. Hooverren garaian hasi zen CIA Hollywoodeko estudioetan muturra sartzen. DEAk telesailen gidoiak kontrolatzen ditu, droga-trafikatzaileen irudi txarra emateko. Manipulazioak, hala ere, ez du amaierarik. Jakin behar da ea artistek ba ote duten zer esanik arazo honetan. Izan ere, artistak bitan banatzen dira beti: batetik, artea etika edo moraletik bereizten dutenak; eta bestetik, artea etika edo moraletik bereizten ez dutenak. Lehen sailean Kundera dago, Gide dago, Tsvietaieva dago "arte-sorkuntza, batzuetan, gogoaren estutzea da, akats etikoa da, baina akats hori gabe ez litzateke arterik izango". Gottfried Bennentzat "artistak ez du etikarik, pirata bat da, aszeta bat da, bizkarkoia azken finean". Kontrako iritziari eusten diotenen artean aipatzekoa da, esaterako, Aldous Huxley: "Arteak ere badu bere morala, eta moral horren arauak ohiko etikarenak dira, edo antzekoak gutxienez". Erdialdean dago Paul de Manen iritzia: "Ez da zilegi idazle batzuk goraipatzea edo kondenatzea beraiek hil eta geroxeago gertatu ziren ekintza batzuen kariaz. Ez da zilegi Rousseau goraipatzea Iraultza Frantsesaren kariaz eta, era berean, Nietzcheri Hitlerren errua leporatzea".

Hala ere, fama txarreko idazleen zerrenda luzea da, luzea bezain interesgarria, dena dela: Bataille, Lautréamont, Céline. Garai batean Miguel Servet, Copernico, Galileo, Darwin, Baudelaire eta Flaubert, epaitu egin zituzten eta ia hiltzailetzat hartu. Garaiko "inkisidoreen" iritziz haien lanak gaiztoak ziren, eragin txarrekoaz gainera. Rabelais, Sterne, Kafka, Orwell, Cela, Bernhard, idazle handiak inondik inora, liburu gogorrak eta krudelak idatzi dituztenen barnetegian sartu behar. Eta galdera da, non hasten da kritika eta non apologia? Dena ez al da ikuspegia interesatu eta deformatutako bat? Octavio Pazek idatzita utzi zuen literatura ez dela katexima. Kateximak bere horretan du zentzua, bere horretan hasten eta amaitzen da haren esanahia.

Niri, behintzat, Céline, Bukowsky, Sade edo Bataille gabeko literatura bat aspergarria iruditzen zait, San Juan de la Cruz, Santa Teresa, Swift gabeko literatura bezain.

Nik ez dut irakurri Todas putas liburu famatua, famatuegia, gauza onerako; beraz, distantziaz ari naiz idazten, distantziaz eta ezjakintasunez, baina ez inozentziaz. T.S. Eliotek esaten zuenez, behin liburu bat argitaratuta dagoenean, egilea ez da haren jabe, arrotza zaio berari ere, irakurleari baino arrotzagoa. Hortik aurrera liburua publikoarena da eta kritikariena ere bai. Beraz, liburu bat argitaratuta dagoenean egilearena ez denez, zergatik leporatu behar zaizkio liburuari buruz irakurleek eta kritikariek ateratzen dituzten ondorioak?

Ez dut ukatuko idazlea idazten duenaren erantzule ez denik, baina erantzukizun hori, literatur lana denean literaturari dagokio, baina aitortu behar dut askotan zaila zaidala erabakitzen literatur lantzat ematen dena benetan literatura ote den, eta literaturaren arauez eta legez neurtu behar ote den. Gainerakoa, hotsa eta ardaila besterik ez da. Gora Shakespeare.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_