_
_
_
_
Entrevista:RAMON SAIZARBITORIA | Idazlea | Gaiak

"Idaztea psikoanalistari ez ordaintzeko modua da niretzat"

Miren eguberri egunean ikusten duen lehenbiziko gizonaz maiteminduko da, Errusiako antzinako tradizio batek hala agintzen baitu. Korapilo hori du oinarri Ramon Saizarbitoriak (Donostia, 1944) idatzi berri duen Kandinskyren tradizioa (Atenea) eleberri laburrak. Istorio sinplea da, euskal gizarteak dituen "arazo gehigarriak" ere testuan agertzen diren arren.

Galdera. Lan hau idazteko Errusiaraino joan zara inspirazio bila. Zergatik?

Erantzuna. Ipuin bat eskatu zidaten, euskaraz eta gazteleraz. Nina Kandinskyren biografia irakurtzen ari nintzen eta erabaki nuen halako maitasun erromantikoa eta pragmatismoa batuko zituen istorio txiki bat muntatzea.

G. Maitasun istorio hutsa da edo beste ezer deskribatu nahi duzu?

E. Nire belaunaldikook neskak eta emakumeen mundua ezagutzeko izan genituen arazoak deskribatu nahi nituen. Gaia hori izanik ezin dut ahaztu zein mundutan bizi garen eta neska eta mutilen arteko harremanen azpian ere badagoela gure arazo politikoa. Guztia da konplikatua gure gizartean, baita pertsonaien izenak ere -liburuaren protagonista Mirenek Maria du izen ofiziala; eta Aitor mutil-lagunak, Manuel-. Arazo gehigarriak ditugu.

G. Gure gizartea besteak baino konplikatuagoa da?

E. Funtsezko arazoak beretsuak ditugu. Baina urrutiratzen zarenean pena ematen dizu hemen ditugun arazo gehigarri hauek ikusteak.

G. Soziologoa izateak badu zerikusirik arazo sozialak deskribatzeko duzun joera horretan?

E. Badakit joera pedagogikoa dudala nire liburuetan eta hori literaturaren kontrakoa dela. Hala ere, arazo hori dudan arren, egia da disimuluarekin egiten dudala; baina ez dut uste joera horrek soziologoa izatearekin zerikusirik duenik.

G. Itzulpenen ondorioz edo, euskal idazleek gero eta gehiago begiratzen diote kanpoko merkatuari. Zer iruditzen zaizu hori?

E. Ezinbestekoa da. Ez bada etorri, etorriko da. Dudarik gabe batek baino gehiagok, pertsonaiak taxutzerakoan, kanpoan nola ulertuko ote diren pentsatuko dute. Hori ezinbestekoa da, baina pena ematen dit, zeren eta nire iritziz txikiok kultura unibertsalari eman diezaiokegun gauzarik handiena geureaz geuretik hitz egitea da, interesgarria izatea bere horretan. Arrisku hori egon badago, hemengo idazleek gero eta gehiago begiratuko baitute bere literatura nola ulertuko ote duen madrildar batek eta euskaraz ez dakien bilbotar batek. Ez naiz itzulpenen kontrakoa, baina beldur pixka bat ematen dit, txikion beldurra.

G. Gazteak aipatu dituzu. Zer iruditzen zaizu euskal idazle belaunaldi berria egiten ari den lana?

E. Oso gauza interesgarriak argitaratzen ari dira. Batetik zorte txarra izan dute, gure garaian errazagoa zelako zerbait egitea, guztia baitzegoen egiteko. Gure denboran "ni idazlea naiz" esatea ez zen hain erraza. Nire ustez, gaur egungo gazteek ez dute halako konplexurik eta horrek bidea errazten die.

G. Zerk bultzatzen zaitu idaztera?

E. Gehienetan, eszenaren bat izaten da, irudi batzuk edo sekuentzia bat.Gero memoria ere badago. Urteak pasata irudi batek zure buruan segitzen duenean, obsesiboa bilakatzen denean, idaztea bada bidea burutik kentzekoa ere. Batzuk joera patologiko hori daukagu, horren inguruan, asmatutako edo bizi izandako irudi gehiagorekin estruktura bat muntatzekoa eta literatur lan bat egitekoa. Irudi horiek, ez dakit zergatik, hor geratzen dira, eta besteak ezabatu egiten dira. Ez dakit zergatik, baina erakargarria egiten zaizu horren inguruan idaztea.

G. Beraz idaztea beharrizana ere bada zuretzat.

E. Bai. Azterketa modu bat izan daiteke edo beharbada psikoanalistari ez ordaintzeko modua. Nire kasuan, nire burua aztertzeko modua izan daiteke. Zentzu horretan, egia da behar bat bihurtzen ari zaidala idaztea.

G. Beste eleberri bat ari zara idazten. Zein irudi hartu duzu oinarritzat lan berri horretan?

E. Hori ezin dizut esan. Oso konplikatua litzateke.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_