_
_
_
_
Tribuna:Gaiak
Tribuna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las tribunas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Tragedia

Fosterrek kontatzen du, ez naiz oroitzen non, Alejandrian zehar Kavafisekin ari zela paseatzen eta, halako batean, esan omen zion poetak. "Ingelesek ez gaituzte ulertzen: grekook aspaldi egin dugu porrot". Hala ere grekeraz idatzi zuen Kavafisek, baina haren poesia iragan-minak jotakoa da. Baruch Spinozak, gazteleraz, portugesez eta flandeseraz zekien arren, latinez idatzi zituen bere libururik garrantzitsuenak. Etika, esaterako, latinez dago. Toni Negri pentsalariak Spinozaz hitz egitean, "anomaliatzat" jotzen du haren filosofia, ez latinez idatzita dagoelako, mende baten porrota erakusten duelako baizik.

Egia da Kavafisen alditik hona, munduko herririk eta kulturarik gehienak porrot bidean joan direla, goitik behera zuzen. Porrot garaian bizi gara, halako moldez non errepika dezakegun Apollinaireren halako bertso hura: "erregeen amaiera ikusi duen garaikoa naiz". Zoriontsua, dena dela, Apollinaire, zerbaiten amaiera ikusi izan zuelako. Okerrago baita, amaiera ikusi gaberik, amaiera sumatu, amaiera sentitu, amaiera norberaren baitara ekartzea, ez baita amaierarik ikusten, norberaren baitaraino iritsitakoan ez bada bederen. Eta ez dut esan nahi norbera denik munduko ardatz, zentro eta zutabe. Ez, noski.

Herri bakoitzak bere porrotera joateko modua izan du. Alemanei, Hitlerrek eta Auschwitzek erakutsi zien bide hori; frantsesei, Petainek eta Aljeriako gerrak; serbiarrei Omasrskako sarraskiak; espainiarrei gerra zibilak eta Francok. Eta euskaldunei? Noiz hasi gara porrotera joaten?

Ez dut uste, horretan, denok ados jarriko garenik, euskaldunon artean. Gure artean tragedia zabalduxe baitago, aspalditik hona, eta tragedia hori egunez eta gauez ematen da; batzuetan egunez eta beste batzuetan gauez, normala den bezala. Antigonak ditugu, bihotz berokoak; Kasandrak ditugu, hitz berokoak, Medeak ditugu, oroimen berokoak. Emakumeak ditugu batez ere, tragedia honetako pertsonaiak. Emakumeak baitira tragediaren ondorioak pairatzen dituztenak. Horrexegatik idatzi zuen Sofoklesek:

"Hildakoen amek, arrebek eta emazteek gerra gelditu behar dute, gerrarekin amaitu behar dute".

Maite ditut herri honetako emakumeak, gizonezkook ez dugun adorea erakutsi izan dutelako egoerarik latz gogorrenetan. Eta mina dago, norberaren mina, gainerakoena ikustea eragozten duena, norberaren ikuspegitik haratago begiratzea debekatzen duena. Eta sentipena dago, bizia bizitzea zaila egiten duena. Eta desarrazoia dago, arrazoi guztiak amatatzen dituena. Eta beldurra dago, geure honetan tinko geldiaraztera bultzatzen gaituena eta, isiltasunera ez bada, oihu mingarria botatzera behartzen gaituena. Eta dekoratuan, benetako tragedia jokatu ondoren, hodei moduko bat geratzen da itsatsita, hodei lodi, hodei beltz, hodei likitsa. Bisturi bat dabil gorputz mindua behin eta berriro irekitzen, behin eta berriro ixten, eta gorputz bat dago gero eta odoleztatuagoa, gero eta zaurituagoa.

Tragedia dago. Batzuentzat benetakoa; eta besteentzat, ikusle direnentzat, orain txalo eta gero negar, orain negar eta gero txalo, egiten dutenentzat, gezurretakoa, antzezpena, teatroa alegia. Ez baitoakie ezer horretan.

Eta bizi dira tragedia bi ikuspegiren arteko gatazka, bai gatazka, dela jakin gabe. Ikuspegi horietako bat, baliogabekotzat jotzen du egiten duenak, baina ez da baliogabekoa besteentzat. Dena dela, hilketak jartzen du hemen ere muga. Norbaitek norbait hil eta hilketa hori kondenatzen ez den bitartean, sozialki esan nahi dut, hiltzaileek, grekoen tragedietan bezala, beren ordaina jasotzen ez duten bitartean -eta gogoratu behar da tragedia grekoan ordaina ez zela beti izaten odolaren truk hartutakoa-, hilketa baliagarria izango da, ikuspegi batez..Hor hasten da, uste dut, euskaldunon porrota. Gehienok ez dugula hilketarik onartzen, baina hilketak berean jarraitzen duela, eta hilketak dena berarekin eraman dezakeela, atzean hondarra besterik ez utziz.

Behin galdetu zioten Hannah Arendti, Alemaniako Telebistan egindako elkarrizketa batean, ea zer geratu zen berarentzat Hitlerren garaitik. "Ama hizkuntza", erantzun zuen, jakinik gainerako guztiak ez zuela ordurako baliorik.

Euskara bera ere hondar bihurtzen ari zaigu, eskuetatik ihesi.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_