Euskaltzaina eta euskararen bultzatzailea Nafarroan
Lau egun dira Jose Mari Satrustegi euskaltzaina hil zela. Euskara, antropologia eta etnologiaren alorrean egin zuen lan handia hogeita lau liburu eta mila liburu baino gehiagotan geratu zaigu. Horien artean, Euskaltzaindiak argitaratu zuen lehen euskal izendegia azpimarratu behar da, hala nola Fontes Linguae Vasconum aldizkarian idatzi zituen artikuluak.
Baina horrez gain, kopurutan adierazi ezin daitekeen ekarpena egin zuen, bereziki Nafarroan, gerra zibiletik hona lurralde horretan euskararen alde abian jarri diren ekimenik garrantzitsuenetan partehartzaile izan baitzen.
Azken urteotan berarekin ordu asko eman zituen Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkari Andres Iñigoren hitzetan, Jose Mari Satrustegi "bultzatzailea izan da Nafarroan". "Euskararen garapenean parte hartu du; gerra ondoren zerbait egin nahian hasi ziren ofizialki Diputazioan eta bera hor ere egon zen. Bultzada horretan bera hor egon da beti".
Satrustegik zituen dohainen artean, komunikatzeko gaitasuna edo berezkotasuna nabarmentzen dute hura ezagutu zutenek. Horren islada utzi zuen han eta hemen eman zituen hitzaldietan, Andres Iñigoren hitzetan, "komunikatzaile hagitz ona" izan baitzen; gainera "esaten zuen hura bizi-bizirik" esaten zuen. Horri esker, "jendearengana iristea" lor-tzen zuen. Eguneroko bizimoduan ere horrelakoxea zen, "sentimendu aldetik hain bizirik esaten zuen kontatzen zuen guztia, erraz iristen zela".
Berrogeiko hamarkadatik hona euskarak Nafarroan izan duen bilakaeraren lekuko izanik, Jose Mari Satrustegik pozez ikusten zuen azken urteotan hizkuntzak izan duen bilakaera, garai batean egindako lana fruituak ematen hasia zela uste baitzuen. Hala ere, sarritan kritikatu zuen euskararen alorrean Nafarroako gobernuak azken urteotan hartu dituen zenbait erabaki. "Berak esaten zuenez", azaltzen du Andres Iñigok, " fruitu hori ikusita, badirudi oraingo aginteek ez dutela garai batekoek izan zuten ikuspegi zabala, euskara kultura gisa ikusteko, inolako konnotaziorik gabe; eta horrek min handia ematen zion".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.