_
_
_
_
Entrevista:PELLO SALABURU | Idazlea eta EHUko errektore ohia | GAIAK

"Euskaltzaletasunak kolore politikorik gabea behar luke"

Saiakeraren bidea jorratuz, Euskararen etxea kaleratu du Alberdania argitaletxearen eskutik berriki Pello Salaburuk. Helburua, gaur egun euskarak bizi duen egoerak sortzen dizkion kezkak mahai gainean jartzea, irtenbide zehatzik proposatzen ez bada ere, eztabaida pizteko. Euskal Herriko Unibertsitateko errektore izandako hizkuntzalari nafar honen ustetan, belaunaldi batek egindako ahaleginen ondorioz lortutako aurrerapen askoren etorkizuna zalantzan dago momentu honetan.

Galdera. Liburuan deigarri egiten den lehenengo gauza bere formatoa da, eskutitz modukoa.

Erantzuna. Zerbait ezberdina egin nahi izan nuelako aukeratu nuen formatu hau, argitaletxekoekin kontsultatuta. Nolabait, formaz, gazte bati zuzendutako gutuna da, eta hor sartu ditut ere e-posta mezuak. Baina aldi berean ez da soilik gazte bati egindako liburua, edozeinentzako da, dudarik gabe.

"Administrazioaren lanaz gainera behar duguna kontzientzia bat da, transmititzeko""Liburuarekin jasotako erreakzioek esaten didate liberazio moduko bat izan dela"

G. Oharretan, liburu aipamenen ordez web orrialdeenak egin dituzu.

E. Horrelako saiakera batean bibliografia sartzea oso astuna gerta daiteke. Forma aldetik koherentzia mantendu nahi izan dut eta jarri ditudan ohar guztiak web orriak dira, askotan liburuaren gaiarekin zerikusirik ez dutenak, denetarik. Freskotasun pixka bat eman nahi izan diot.

G. Zergatik liburu hau momentu honetan?

E. Ni gai honekin bueltaka banenbilen aspalditik. Hitzaldi moduan behin baino gehiagotan aipatua nuen eta konturatu nintzen eztabaida sortzen duela. Eta batez ere, ohartu nintzen gauza batez. Nik esango nuke euskaldunok eta euskaltzaleok batzuetan tabuak ditugula. Eta horren gainetik zer edo zer esaten duzunean konturatzen zara jendeak esaten dizula "zer arrazoi duzun!". Liburu honekin izan ditudan erreakzio guztiak horrelakoak izan dira. Eta denek esan didate liburuarekin hasi eta bukatu arte ez direla gelditu eta pixka bat liberazio moduko bat badela, eta badela Euskal Herrian horrela pensatzen duen jendea. Nik iritziak eman ditut, argumentatuak, eta horren aurrean bi bide daude. Besterik gabe gaitzestea edo argumentuak ematea, serioagoa.

G. Euskara, hizkuntza ala eskubidea, aipatzen duzu.

E. Badira Euskal Herrian esaldi hori ulertuko duten batzuk. Politikari famatu batek, EAJkoa gainera, esan zion beste bati "zuei, euskaltzaleoi gertatzen zaizuena da ez zaretela konturatzen euskara ez dela hizkuntza, eskubidea baizik".

G. Politikariek euskararekiko duten jarrerari garrantzia handia ematen diozu.

E. Euskararen alde baldin badaude, marra euskaltzaletasunak behar du izan, eta ez beste marra ideologikoak. Nik diot nahi nukeela ez soilik abertzaleak, baizik guztiak euskaltzaleak izatea, hau da, euskaltzaletasunak kolore politikorik ez izatea. Eta historikoki gainera horrela gertatu izan da. Eta horrekin batera diot abertzaletasuna nekez ulertzen dudala euskaltzaletasunik gabe.

G. Argi denez ez da horrela gertatzen Nafarroan gaur egun.

E. Egia da Nafarroan, gobernuan daudenak "antieuskaldunak" direla. Esaten dut liburuan, diputatu frankista bat zegoenean Nafarroan, gure garaiko umeei euskaraz jakiteagatik azterketa bat egin eta agiri bat ematen ziguten, eta dirua sartu bankuan. Pentsa nolako aldea. Oraingoen jarrera ulertezina da.

G. Zure kezken artean D ereduaren baliagarritasuna dago.

E. Hor bi gauza daude. Bata da eredu horretatik pasatako umeek egiten duen erabilera, edo ez erabilera. Eta beste gauza da ea komenigarria den etxetik euskaraz egiten duten umeak D eredura joatea edo ez, batez ere, ikaskide asko erdaldunak direlako. Baina batez ere kezkatzeko gauza da euskaraz jakinik ere ez dela erabiltzen.

G. Konpontzea administrazioaren esku egon beharko da?

E. Ez, ez. Administrazioak lan handia egin duela eta egiten duela uste dut, eta horri esker aurreratu duela euskarak. Hori nik lehenengo kapituluetan onartzen dudan zerbait da. Hori ez da egin Iparraldean eta Nafarroan eta beherantz doa euskara. Orain, administrazioak jarraitu behar du hezkuntzan, medioetan eta denetan. Baina hortik aurrera behar duguna kontzientzia bat da, hizkuntza transmititzeko.

G. Euskara eta bere inguruan sortzen diren ghettoak aipatzen dituzu liburuan.

E. Euskara ez da gizarte oso baten aberastasuna bezala ikusten, talde txiki batzuen zerbait bezala, eta horrek ghettoak sortzen ditu. Oso herri manikeoan bizi gara, denak gara zuriak edo beltzak, gure kulturan ez dago tarteko kolorerik. Baina gizartea ez da halakoa, eta horretaz jabetzea falta zaigu.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_