Haurtzaroko lagun minak
Haur liburuetako pertsonaiak modernoagoak baina beti bezain maitagarriak dira
Herrialde eta kultura guztietan, milurteko kultura zahar nahiz gazteagoetan izan dira eta izanen dira haurrentzako kontu eta ipuinak. Umeek beti izan dute protagonismoa eta istorio eta lagun ugari asmatu izan dira haientzako; fantastikoak, errealak, umorezkoak, magiazkoak...
Euskaldunok baditugu gure pertsonaiak ere; batzuk urteetan zehar bizi izan direnak, haur belaunaldi ugariren lagun leialak, bihurriak, jostalariak nahiz zintzoagoak. Nork ez ditu gogoratzen Erreka Mari, Mateo Txistu ala Patxi Errementaria? Urteak aurrera doaz ordea, eta haiekin batera, haurren ametsezko lagunak ere modernoagoak dira. Haien etxeetan badira jada hozkailuak, telefonoak eta ordenagailuak ere.
Hala ere, inguruko gauza batzuk aldatzen diren arren, beste batzuk, hots, haurren beldurrak, jolasak eta istorioak, berdin mantentzen dira. Egun modan diren pertsonaiak eta euskal literaturan hain ezagunak bilakatu diren laguntxoak Bernardo Atxagaren Banbulo edo Xola, Juan Cruz Igerabideren Jonas haur maitagarria, Mariasun Landaren Iholdi neskatila, Risky mutiko bihurria besteak beste, haur euskaldun gehienek ezagutzen dituzten laguntxoak dira. Haien kezkak, jolasak eta beldurrak ezagutzen dituzte eta baita bere egin ere.
Mariasun Landaren Iholdi neskatilak 8 edo 10 urte inguru ditu baina liburua 8 eta 88 urte bitartekoentzat da egokia. Iholdi kreazio euskalduna izan arren, gaztelerara, katalanera eta frantsesera itzuli da; istorio minimalista moduan definitu dute eta atzerrian oso kritika onak jaso ditu. Landak dioenez, "izan ere, liburua idazten hasi nintzenean, ez nuen batere presarik izan eta testu laburrak idatzi nituen. Haurtzaroa gizakiaren garairik garrantzitsuena izanik, eta haurtzarokoak adierazteko den ezintasunari aurre eginik, neskatila baten koaderno sekretua bilakatuko diren testu laburrak idatzi nituen. Iholdik koadernoan bere hausnarpen eta bizipenak adierazten ditu. Haurtzaroari dagozkion ahalik eta sentipen gehien adierazi nahi nituen, ahalik eta errekurtso estilistiko gutxienekin. Hauxe zen nire erronka. Helduen munduan bizi den haurraren barne mundua kontatzen du Mariasunek; askotan umeek izaten dituzten ateraldi arraro horiek, beraien barne munduaren fruitu izaten baitira idazlearen aburuz.
Juan Cruz Igerabideren Jonas hiru urteko umetxoa da. Jonasen ipuinak laburrak dira, istorio motzak, eta sentimendu eta egoera emozional batzuen azalpenak egiten dituzte istorio hauetan. Juan Cruz Igerabide haren sortzaile den idazlearentzat "Jonasek umearen inozentzia eta begiradaren garbitasun hori dauka, eta sentimenduak zuzen zuzenean sentitzen ditu; beldurra, gorrotoa, tristura, poza edo beste sentimendurik badu, zuzen zuzenean islatzen ditu, sentimenduen ispilua bat da, haur ugari diren moduan. Inozentziaren gardentasuna da eta horrek izugarri maitagarri egiten du. Jonasek badu ni haur izan nintzeneko alde bat eta bestalde, nik orain arte ezagutu ditudan haurren bilduma ere bada. Haur guzti horien bizipen guztien batura ere bada pertsonaia hau. Ume txiki bat jaioarazi banu bezalakoa da".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.