Baliabide digital eta elektronikoak garatuz doaz euskal artean
Objetualitate birtuala, denboraren pertzepzio erreala, elkarrekintza... hauexek dira arte elektronikoaren ezaugarrietako batzuk. Halaxe dio behintzat Xabier Saenz de Gorbea Arte Ederretako Fakultateko irakaslea denak. Irakaslearen hitzetan "arte elektronikoa prozesu batean murgildua dago, ez da zerbait itxia eta ez finkatua ere, aldaketetara irekia dago, bai eta ikusleak proposa ditzakeen ideia berrietara ere" .
Arte elektronikoa sortu berria dela esan daiteke eta orain ari direla lehen artelanak ezagutzen, izan ere, net.art bezala ezagutzen den lehen proiektua Guggenheim museoan aurkeztu zen 1998. urtean. Xabier Saenz de Gorbea irakasleak dioenaren arabera, artelanak sarean argitaratzea gauza bat da eta sarean argitaratzeko edota ordenagailuaren bidez sorturiko lanengandik berezi egin behar dira, ez baitira gauza bera. Hasiera batean artelanak sarean jartzen ziren baina ostera, baliabide digital eta elektronikoen erabilpena garatzen hasi zen, baliabide hauen espresio gaitasuna argitara atereaz.
Euskal Herrian artista gutxi batzuk badira, baina hala ere, espresio gutxi jorratzen dira oraindik ere. Hala ere, Kutxa Espazioan egin zen erakusketan Imaz Saenz de Olazagoitia, Galdona edo Sanz sortzaileen lanak izan ziren ikusgai. Bestalde, Gure Artearen azken edizioan ere, arte elektronikoa beste sormen espresioen maila berean izan zen. Arte Ederretako irakasleak dioenez "jendeak ulertzeko gaitasunik baduen edo ez beste kontu bat da, izan ere, arte garaikidearen espresio eta artelan ugari ere ez ditu ikusleak ulertzen, baina denborarekin lortuko dela uste dut".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.