_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Badakit, ez dakit, ba al dakizu?

Aisialdia euskaraz biziteko aukera zabaltzera dator mahai jolas berri bat

Zein nobela idatzi zuen Mogelek: Peru Abarka, Kresala edo Abarrak? Zein forma geometrikokoak dira futbol baloiek izaten dituzten zati beltz horiek: hexagonoak, pentagonoak edo oktagonoak. Galdera guzti hauen eta beste askoren erantzunak Badakit Argia aldizkariak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz osatu eta aurkeztu berri duen mahai jolasean aurki daitezke. Badakit, euskara erabilita, aisialdirako joko aproposa da haur, gazte, guraso, euskaltegiko ikasleentzat edo nahi duenarentzat. Kulturaz, naturaz, kirolaz, 1.800 galde-erantzun biltzen dira mahai jolas honetan zer dakizun eta zer ez ikusteko, bai Euskal Herriko gaien inguruan, bai eta mundu mailakoetan ere. Baina 'kultura orokorra' moduan ezagutzen den horretaz ikasteaz gain, denbora pasa honek euskara tresna moduan erabiltzea eskatzen du jokalariek hizkuntza hau erabili beharko baitute galdera-erantzunen jokoa burutzeko.

Zorteak, umorearekin batera, badu bere protagonismoa joko honetan eta ez da bakarrik listo eta jakintsuentzat. Erantzun ugari igerrita ere, agian fitxak kenduko dizkizute eta galdera gutxienen erantzunak dakizkienak ere irabaz dezake. Bego Zuza Argiako promozio arduradunak azaltzen duen moduan 'Badakit familia giroan aritzeko jokoa da, gazte nahiz ez hain gazteentzat'. Ideiak berez, Argiak aurretik sortu zuen Gure Mendea jokoan zuen oinarria. Begok dioenez 'Gure Mendea ordea ehun urtetan Euskal Herrian gertatutakoan oinarritzen da, eta Badakit mahai jolasak ordea, mundu osokoak biltzen ditu. Gure Mendea mahai jolasa izanik, ostean CD-Rom-ean eta liburuan atera genuen; gero berriz, Interneten jarri genuen eta sarean jolasteko aukera ere bazen. Badakitekin ere, datorren urterako, gauza bera egiteko asmoa dugu'.

Berez Hernaniko Bertso Eskolako kideek prestatu dituzte sei taldetan banatu dituzten 1.800 galdera-erantzunak: natura eta geografia, telebista eta ikuskizunak, ariketak, kirola, hizkuntza eta literatura eta azken atalean, kultura. Oso profil ezberdineko jende ugari biltzen da Bertso Eskola honetan eta lan talde bat osatu ostean, galderak prestatu zituzten bi hiletan zehar. Ixiar Eizagirre bertako kide eta Argiako kolaboratzailea denak azaldutakoaren arabera 'filosofo, kazetari, nekazal ingeniari, arkitekto eta kirolariak elkartu gara besteak beste. Hain gai zabalak tratatu ahal izateko, oso talde aproposa hain zuzen. Taldea astean behin biltzen ginen bakoitzak bildutako galderak denon artean berrikusteko eta bakoitzak gehien menperatzen zuen gaiari eutsi arren, oso lagungarria izan da albokoak dioena entzutea'.

Galdera guztiek ez dute gainera maila berbera. 600 galdera errazagoak dira eta beste 1.200 galdera maila ertainekoak eta handikoak dira. Begok dioenez ordea 'galderen maila finkatzea ez da erraza izaten, ume batek agian telebista gaiak edo kirol gaiak guztiz menderatzen ditu eta helduek ordea, ez dute ideiarik ere ez'. Mahai-jolas honen bidez euskara ere modu ludiko eta dibertigarri batean erabili ahalko da, horixe da behintzat helburua. Begoren aburuz 'euskararekin beti pisu antzeko bat dugu, euskaraz egiten den guztia kultura dela ematen du eta mahai joko honen bidez, euskaraz jolasteko eta dibertitzeko aukera eskaini nahi dugu behintzat'.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_