_
_
_
_

'Iparraldeko idazleok gure bakardadean idazten dugu'

Itxaro Borda idazle oragarretarra da Euskadi Literatur Sariaren irabazlea. %100 Basque eleberri sarituan, gasnaren ibilbidearen bidez, bizi den gizarte eta kulturari trufa egiten dio lapurtarrak. Gasna gustuko duen arren, eleberria amaitu zuenetik ez du hainbeste jaten.

Galdera. Juan Ramon Madariaga, Joseba Sarrionandia eta Ixiar Rozasekin lehian Euskadi Literatur Saria eskuratu duzu. Zer balio du sari honek zuretzako?

Erantzuna. Harridura handia hartu nuen ez bainuen saririk espero. Bestalde, zorion handia hartu dut, oso kontent naiz. Iparraldeko idazle bati ematen dioten lehenengo aldia da eta hau ere oso pozgarria da. Hemen badira Hegoaldean biziki gutxi ezagunak diren idazle oso onak, hala nola, Aurelia Arkotxa, Gorka Torre, Ur Apalategi, Antxon Luku... Gure hizkuntzagatik eta gure pentsamoldegatik ez gara erraz sartzen euskal liburuaren merkatu horretan. Gure bakardadean idazten dugu eta bakardade honi argitasun pixka bat ekartzen ahal dio sari honek.

'Giro kulturala ere hain dago politizatua, fikzio eta literaturak ez duela leku handirik'

G. Osasuntsua al da Iparraldeko euskal literaturaren egoera?

E. Euskara galtzen ari den heinean, euskaraz idaztea ez da oso ongi ikusia gure gizartean. Iparraldeko euskal idazleok ere ez dugu gure artean harreman handirik, beraz gure bakardadean gabiltza lanean. Duela 30 urte Herria astekarian hasi nintzen idazten eta garaian, 'euskaldun fededun' ideologiari biziki lotua, baina irakurlego bat bazen. Euskara galdu den heinean hori hertsatuz joan da, ez da berritu. Giro kulturala ere hain da politizatua, fikzio eta literaturak ez du leku handirik, ez dugu jada irri egiten.

G. Egoera beltz samarra azaltzen duzu.

E. Ez da beltza. Iluna agian kopuru eta zenbaki aldetik. Kreatzaile batentzat ordea, egoera honek libertate handi bat ematen du, jadanik ezin baita harremanik egin eta elektroi libre bat bezala ibiltzen zara.

G. Beraz zuretzako idazten duzu, ez irakurlegoarentzat.

E. Ez, hala ere, irakurlegoarentzat egiten dut. Ez dakigu nor dugun gure liburuen irakurle eta irakurlearen aurreiritzirik gabe idazten dut. Nik zaletasunaz, gustua izateko idazten dut, ohituraz ere, 30 urte baitaramatzat idazten. Ez dut egun bakar bat ere pasatu letrarik idatzi gabe, egunero idazten dut, beti etortzen baitzait zer edo zer. Beti da zer idatzi. Horrez gain, kanpotik ere eskariak etortzen zaizkit eta ia beti erronkak onartzen ditut abenturak baitira niretzako, norberaren hitzak beste baten zerbitzuan jartzea.

G. %100 Basque eleberri saritua errabiaz idatzi duzula esan izan duzu. Hala ere, plazera izan duzula.

E. Bai, errabiaz idatzi nuen, zenbaitetan horrelako boladak baititut. Garai luzeak pasatu nituen hemengo elkarteetan parte hartuz, erreserba batean beti gure nortasunari buruz eta beti gurea defendatuz, batzuetan defenda ezina delarik ere. Momentu horretan hasi nintzen idazten eta agian oso gaiztoa da liburua, baina irrirako tokia ere bada. Edonongo militantziaz trufatzen naiz, agian errabiak aldendu nauelako. Euskaldunok gure buruaz harroegiak gara batzuetan eta gure edertasunaz itsutzen gara; besteak ikusteko gaitasuna galtzen dugu eta askotan ez ditugu pertsonak kontsideratzen. Victor Hugok jadanik esaten zuen; euskaldunarentzat euskaraz mintzo ez zen jendea, ez zela jende. Gu bezalakoa ez dena, ez da gu bezainbesteko jendea. Hortaz nahi nuen trufatu, biluztu, argia itzali eta ilunpean ikusi, nobela guztian egiten den bezala, gaua baita elementu bateragarria, gaua eta bidea hain zuzen. Gai honekiko oso sentibera naiz gainera, sentsibilitate minberegia dut agian. Gure etxean adibidez, txikiak ginela, euskaraz mintzo ginen baina aitaren denboran biarnesez mintzatzen ziren, beraz, ezberdina ezin dugu etsai kontsideratzen ahal, gure zatiak baitira.

G. Eleberria idaztean ere atsegina hartu duzula esan duzu.

E. Barrengoa hustuz hartu dut plazera. Nire lankide batek dioen bezala 'egituretaz eta estereotipoetaz trufatzen naizelarik ez dut hiltzeko gogorik'.

G. Egitura aldetik ere nobelak estereotipoak hausten dituela esan daiteke.

E. Egia esan ez du korapilo bakarrik. Nahi baduzu 40 korapilo badira eta liburuaren benetako loturak gaua eta bidea dira, pentsamendua antolatzen duen bide hori. Garai batean, Baiona eta Maule arteko bidea gauez maiz egiten nuen autoan eta bide honek %100 Basque-ren idazketan eragin handia izan du. Baionara etorri naizenean, berridatzi egin dut.

G. Iparraldeko euskaldunek zer harreman dute gasnarekin?

E. %100 Basque-n biltzen diren istorioak satira bat badira ere, errealitatean daude oinarrituak. Nobelan agertzen den moduan, gure errealitatea ardiaren, gasnaren eta esnearen inguruan biribilkatzen dira. Hauxe errealitatearen metafora bat izan arren, kulturalki indarra duen sektorea da. Ez nuke, hala ere, artzainekin haserretu nahi.

G. Zer eragin du zure joera nomadak zure literaturan?

E. Maulen, Parisen, Baionan nahiz Paben bizi izan naiz. Hogei urtez hamar helbide izan ditut eta Baionakoa ez da azkena izango. Alde batetik bestera aritzea, etxerik ez izatea oso aberasgarria da, mugimenduaren sentsazio bat ematen dit agian lekuan geratzen denak ez duena. Etxerik gabe bizitzearen irudipena dut, zenbaitetan ez dut ikusten zergatik aitaren etxea defendatu behar dudan, bidea debekatzen baldin badigu horrek. Etxerik gabe sentitzea atsegina zait, aldi berean, harremanen ezegonkortasunaz ohartzen naiz eta aldi berean, libertate egoera bat da. Horrez gain, bakardadea ere handia da, momentu batzuetan negar egiten dut eta bestetan, pentsatzen dut suerte handia dudala.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_