_
_
_
_
GAIAK
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

D'Artagnan

Hiru ziren mosketeroak, nahiz beti lau agertu. Beti borrokan, tabernarien mobiliarioen kaltetan gehientsu. Hori da, behintzat, Alexandre Dumasen nobela famatuaz akordatzen naizena. Eta Richelieu kardinal gaiztoa, Luis XIII. tentela eta Austriako Ana erregina, ez dakit zer bitxiren inguruan Ingalaterrako printze batekin tratuetan. Eta mosketeroen buru D'Artagnan: bat guztientzat eta guztiak batentzat.

Irakurketa erromantiko hauekin ere eman nuen gaztaroa, irudikatutako munduekin talde elkartasuna garatuz. Gerora jakin izan dut nobelan kontatzen zitzaigun istorioak zerikusi gutxi zeukala garai hartan gertatu zenarekin eta, esaterako, kardinalak, errege-erreginak, maitaleak eta abenturak bestelakoak direla. Desilusio honekin bizitzako aldapa, bizikletan igotzen zoazenean bezala, gogorragoa gertatu zitzaidan.

Hala ere, gerora, Ortega eta Gasset pentsalari bakarra zela ohartu banintz ere, hiru ziren lau mosketeroen afera ez dut inoiz ongi asimilatu. Ohore-kodearen arabera bizi ziren gizon hauek kontu ilunetan sartuak egon zitezkeela eta d'Artagnanek Athosekin taldeko aitzindaritza lehian jartzen zutela pentsatzen hasi nintzen. Berriro desilusioa, eta lagunen arteko elkartasuna goraipatzen duten istorioez mesfidantza sortzeaz gain D'Artagnanen buruzagitza zalantzan jartzen hasi nintzen.

Baina pentsamendu baten balioa pentsamendu desberdinak integratzeko duen gaitasunean dagoela ohartu nintzenean d'Artagnanen sinbolismoaz jabetu nintzen. Mosketero guztiak ziren D'Artagnan eta, era berean, inor ez. D'Artagnen figura lauetako edozeinek gorpuzten zuen egoeraren arabera. Are gehiago, hiru mosketeroen taldea ezinezkoa da d'Artagnanik gabe. Lauetako edozein izan daiteke d'Artagnan eta, orduan, desagertu egiten da, hiru mosketeroak agertuz.

Asko lasaitu naiz geroztik, ez bakarrik gauzen konplexutasunez jabetu naizelako, baizik eta nobela erromantikoak berriro maitatzen hasi naizelako: zailtasunak eta korapilo ugari askatu ondoren ongi bukatzen diren istorioak. Badu bizitzak nahiko arazo egunerokotasunean, konponbide eskasarekin gehienak.

Gainera, irudimenari lekua emanda, istorioak inbenta ditzakegu, gure bizitzarenarekin hasita. Gure errelatoari lotu genitzaioke, alde ilunak argitu eta argiak garatuz. Eta besteen errelatoak gehiago errespetatu, gabeziak betetzeko asmakizunak oso zilegi baitira, flotagailu inofensiboak.

Jakin badakigu, gainera, istorioak ez direla objektiboak ezta zentzu bakarrekoak ere, istorioak interpretazioak besterik ez direla. Horrela, istorio jakin baten aurrean beti ikuspunturen bat nabarmentzen dugu eta ikusmolde hori baieztatzen duten datuak gehiago erabili, interpretazio hori zalantzan edo kolokan jartzen dutenak zokoratzen ditugun bitartean. Klima-aldaketaren aurrean ezartzen diguten irtenbidea ez dela batere egokia edo azken hogei urteotan ezker-eskubiaren arteko ezaugarriak buruz behera jarri direla lotsarik gabe aldarrika genezake. Edo pentsamendu bakarra kritikatu euroa laudatzen dugun bitartean, honek merkatarien Europa finkatu baino ez duela egin jakin arren. Pauso bat aurrera, bestea atzera, bira eman eta segi aurrera. Dialektikaren mosketero bilakatu gara. Baina nor da gaur eguneko D'Artagnan?

Nobelan bezala, hiru mosketeroak izan daitezen D'Artagnan bat behar da, bere eginkizuna baimena ematea baino ez delako. Horrela, egunerokotasunean behar ditugu hainbat baimen, ezinbestez.

Denok nahi dugu mosketero izan baina, tarteka, D'Artagnan izatea ere tokatzen zaigu. Prest egon behar dugu, beraz, gu ere D'Artagnanen lekua hartzeko, funtzioari dagozkion ezaugarriak hartzea baita D'Artagnan izatea.

Edozein izan daiteke D'Artagnan, baina baten batek izan behar du, D'Artagnanik gabe ezin baitugu gure leienda propioa osatu.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_