_
_
_
_
Entrevista:LOINAZ JAUREGI | Bikoiztaile eta narratzailea | GAIAK | GAIAK

'Haurrak musikara gerturatzea oso esperientzia polita da'

Fagotaren, oboearen, flautaren eta klarinetearen doinuen artean, Loinaz Jauregi bikoiztailearen ahotsak Bremengo musikariak kontzertua kontatzen die antzokian adi diren ikus-entzule txikiei. Musika Hamabostaldiaren egitarauaren barnean, Grimm anaien izen bereko ipuin klasikoan oinarritutako kontzertua eskaini zuen joan den abuztuaren 28an Daxa boskoteak Donostiako Kursaalean. Musika instrumentu bakoitza animalia bat izanik, Loinaz Jauregi narratzaileak istorioa askatzen laguntzen die musikariei. Bikoiztaile lanak egin dituen beasaindarrak ahots ezberdinez janzten ditu asto, oilar, katu eta zakurra, bakoitzak bere nortasuna baitu. Bildutako haurrak begi zabalik gelditzen dira eserlekuetatik mugitu gabe.

'Prestaketa lana konplexua den arren, emaitza entzuteko zoragarria da'

2000. urteko ekainean estreinatu zen lehenengo aldiz Bremengo musikariak obra Gasteizko Printzipalean eta harrera oso ona izan zuen. Franz Tischhauser konpositore suitzarrak idatzi eta egokitu zuen Grimm anaien ipuinean oinarritutako lana. Bertsio musikatu borobil honetan Loinazek dioenez 'nik ipuina kontatzen dut, musikan barne nire hitzak egokituz. Izan ere, kontatzen ari naizena musikariek deskribatu egiten dute'. Narrazioa izanik, kontzertu bat ere bada, narratzaile batek, Loinaz Jauregik, gidatutako kontzertua hain zuzen.

Ikuskizuna hasi aurretik, oihalaren aurrean Loinazek aurkezpen bat egiten du eta musikariak atzean egoten dira, ezkutuan. Narratzaileak ipuin bat entzuteko aukera dutela esaten die umeei baina ipuin berezia dela, musika izango baita ipuinaren kontalaria. Loinazek dioenez, 'haurrek musika uler dezaten adibide batzuk jartzen ditugu eta instrumentu bakoitza dagokion aberearekin identifikatzen erakusten diegu kontzertua hasi baino lehen. Bestalde, animaliak oinez ari direnean ere adibidez, musikaren soinua zein den erakusten diegu. Horrela, obra askoz ere errazago ulertzen dute'.

Hauxe ez da Loinazek egiten duen lehen kontzertu narratua, izan ere, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin nahiz Bilboko Orkestrarekin ere izan baititu beste esperientzia batzuk. 1998. urtean Babar elefantea izenburuko kontzertu didaktikoan hartu zuen parte eta hurrengo urtean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Kattalin Txiki obra aurkeztu zuen. Bilboko Orkestrarekin El sastrecillo valiente lanean ere parte hartu zuen eta orain Bremengo musikariekin ari da buru belarri. Loinazek dioenez 'oso esperientzia polita da musika ezagutzeko aukera duzulako'. Hala ere, obra hau oso zaila izan dela aitortzen du Loinazek; musikariek, bakoitzak bere etxean entseatu dute baina gero lan guztia ongi jostea eta elkartzea ez omen da erraza izan. Ahots sarrerak ez dira errazak, momentu oso konkretuetan egin behar baititu narratzaileak eta instrumentuen arteko armonia ere lortu beharra dago. Loinazek dioenez 'obra prestatzeko oso konplexua da, eta entzuteko eta disfrutatzeko zoragarria'.

Berez guztiz estatikoa den ikuskizunean haurrak geldi eta adi egotea lortzen dute kontzertu narratu hauetan, haien eserlekuetan eseri eta mugitu gabe egoten dira. Horixe baita helburua, 'haur eta gazteei musika gerturatzea eta disfrutatzeko gaitasuna izaten irakastea'.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Tresna birziklatuekin kontaketa

Antzinatik gizarte eta kultura guztietan kontatu izan dizkiete batzuk besteei ipuinak. Oraindik ere egunero entzun dezakegu ipuin, kondaira edo gertakari baten kontaketa edozein etxe nahiz komunikabideetan. Aldatu dena, dena den, kontatzeko modua da, batez ere ugaritu egin baitira eta telebistaren bidez, musikaren bidez, marrazkien bidez nahiz hitzen bidez kontatzen diren istorioak. Loinaz Jauregi eta Daxa boskoteak musikarekin uztartzen dituzte ipuinak, eta gauza bera egiten dute, beste modu batera, Patxi Hernando eta Isabel Millet ipuin kontalariek, heldu nahiz haurrei zuzenduta. Patxi Donostiako Herrera auzotegian hasi zen musika ikastaroak ematen eta bertan egin zituzten lehen musika tresna birziklatuak. Ipuinak musikatzen hasi ziren beranduago Patxi eta Isabel eta ordutik ez dira gelditu. Ipuin kontaketa hauek nonahi eta haur nahiz helduentzat egiten dute. Patxiren aburuz 'harrigarria bada ere, helduek oso gustura hartzen dute parte eta primeran pasatzen dute'. Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan aritu dira, deitzen dieten toki guztietan antolatzen baitituzte ipuin musikatu hauek, eta gehienbat euskaraz egiten dituzte. Patxik nahiz Isabelek musika tresna ezberdinak eramaten dituzte kontzertuetara eta eszenatoki gainean jartzen dituzte. Beraiek daude zuzendari eta narratzaile moduan eta orkestra bat antolatzen dute. 'Orduan zuzendariok keinu batzuk egiten ditugu eta musikariek zer egin behar duten ikasten dute. Bitartean gu ipuina kontatzen goaz eta oso erraza izaten da jendeak aktiboki hartzen baitu parte'.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_