_
_
_
_
HISTORIAN BEHIN

Bi nafar musikaren bidegurutzean elkarturik

Bihar bezalako egun batez, 1878. urtean, Teatro Real-eko publikoak Julian Gaiarre tenorearen iharduna txalo zaparrada batez eskertzen zuen bitartean, handik hurbil, Hilarion Eslaba nafar musikariak adio esaten zien betiko Madrilgo bere etxean 71 urtez mundu honi lotuta eduki zuten neke amaigabeei. Hamahiru urte lehenago, Madrilgo Kontserbatorioko zuzendaria zelarik, Burlatan jaiotako musikari eta musikologo handi honek Gaiarreren aldeko apostu sendoa egin zuen, Erronkariko artzainaren ahots paregabeaz liluraturik.

Eslabak Iruñean entzun zuen lehendabiziko aldiz Julian Gaiarre, entzunaldi berezi batean. Erronkariarraren ahots-abildadeez miretsirik, on Hilarionek esaldi honen bitartez laburbildu omen zuen, urteak joan eta urteak etorri burlatarraren patua eta erronkariarraren zortea betiko uztartuta utziko zituen une berezi hartako hunkidura: 'Diamantearen parekoa da, alajaina!'.

Gaztaroan, Hilarion Eslaba Kalagorriko Apaiztegira iritsi zen lehendabizi. Elizgizon ikasketak amaitu ondoren, Sevillako katedralera bidali zuten. Burlatako musikaria hantxe murgildu ahal izan zen finean, musikaren makuluaz baliatuta, fedearen misteriorik sakonenetan. Sevillako katedraleko kapera-maisua izan zen garai hartako lanik aipagarriena, Miserere izenekoa izan zen, urtez urte Aste Santuko ekitaldietan Andaluziako hiriburuko kaleak jainkozko errukiaren doinuez betetzen dituen berbera.

Proiektu berriak

Sevillako egonaldi emankor hartan, Hilarion Eslaba 'espainiar opera' delako proiektuaren nondik norakoak lantzen hasi zen. Ahalegin honetan, ezinbestekoa gertatu zitzaizkion Garesen jaiotako Emilio Pascual Arrieta musikagile nafarraren laguntza eta bultzada. Bien arten zehaztutako arauei jarraituz, Eslabak bi opera idatzi eta estreinatu zituen, eta arrakastaz estreinatu ere.

Rossinik, esate baterako, 'apartekotzat' jo zituen Eslabaren lanak. 'Frantzia eta Alemanian inork ez dakien gisara idazten ditu ahotsetarako lanak', esan omen zuen behin konpositore italiarrak burlatarraren obraz mintzo zelarik.

Alabaina, Burlatako musikagileak ez zuen inoiz izan Garesko diszipuluaren abilezia -edo zinismoa- Madrilgo gortesauen oniritzia bereganatzeko, eta Rossini eta opera munduko beste maisu batzuen laudoriozko hitzak gora-behera, garaiko agintari akademikoek lehengo irizpideei eutsi zieten, operak opera izateko italieraz kantatuak izan behar zirela argudiatuz.

Porrot horren ondoren, Hilarion Eslabak 'espainiar opera'ren proiektua alde batera utzi eta Lyra Sacro-Hispana delako bilketa-lan erraldoia osatzeari ekin zion buru belarri. Nafar musikologoaren urteetako ahalegin eskerga horri esker, hurrengo belaunaldientzat berreskuratu ahal izan ziren, besteak beste, El Escorialeko liburutegi zaharreko hautsaren azpian betiko ahaztuta gelditzeko arriskuan izan ziren Alfontso X.a, Jakintsua, Gaztela eta Leongo erregearen XIII. mendeko Kantigak.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_