_
_
_
_
Gaiak

Bertako euskal nortasuna berreskuratu nahi du New Yorkeko zentroak

Hemendik bi urtera gauzatuko den New Yorkeko Basque International Cultural Center egitasmoaren xede nagusia bertoko 'euskaldunen nortasuna eta kultura berreskuratzea eta horren berri ematea izango da, euskaldunoi eta euskaldunak ez direnei' Emilia Doyaga ekimenaren sustatzaileak azaldu duenez. Izan ere, azken urteotan 'mundu globalizatu honen ondorioz oro har gure nortasuna eta gure ezaugarri nagusiak galtzen ari ginela konturatu ginen. Horregatik orain gure kulturaren ateak mundura zabaldu nahi ditugu'.

1900. urtean hasi zen New Yorken euskal mugimendua garatzen, eta horren ondorioz 1913. urtean aurreneko Euzko-Etxea sortu zen. Hurrengo hiru hamarkadatan gora egin zuen euskal komunitateak eta 1979an Society of Basque Studies in America sortu zen San Franciscon, AEB-ko euskaldunen arteko komunikazioa bideratzeko zubi gisa.

New Yorkeko Euzko-Etxeak 75 lagun biltzen ditu gaur, eta Doyagak azaldu duenez, batez ere AEB-ko gainontzeko Euskal Etxe eta Klubekin harreman sendoa dute. Euzko-Etxeko euskaldunak iparekialdeko Estatuetan bizi dira eta Society of Basque Studies in Americakoak, berriz, AEBko zein munduko hainbat herrialdeetakoak dira. Bien arteko harremanak oso onak direla azpimarratu du Doyagak.

Beherakadaz kezkatuta

1979tik hona Euzko-Etxeko euskaldunen kopuruak izandako beherakada kezkaz hartu zuten zentroko arduradunek. Horrexegatik, eta AEB-etara arbasoen arrastoen bila hurbiltzen ziren euskaldunak gero eta gutxiago zirela ohartuta, diasporako euskaldunen izena eta izana berreskuratu eta zabaltzeko ekimen baten beharra ikusi zuten. Hala, euskal kultura erakutsiko zuen nazioarteko zentro bat sortzea pentsatu zuten. 'Argi genuen zentroa New Yorken eraiki behar zela, urtero 40 milioi bisitari pasatzen delako bertatik, eta munduko finantza eta kultur gunerik garrantzitsuenetarikoa delako', nabarmendu du.

Asmoa zentroa South Street Seaport-en eraikitzea da, Dorre Bikiak zeuden lekutik gertu. Apirilaren 18an aurkeztu zuten proiektua eta 2004. urterako errrealitate izango dela aurreikusten dute. Dagoeneko zuzendaritza Batzordea sortu dute eta baita ohorezko kide bi izendatu ere, Mark Kurlansky eta Ainhoa Arteta. Basque International Cultural Center eraikin handia izango da. Jatetxe eta taberna bana, hitzaldi aretoa eta klase eta erakusketa guneak izango ditu, hala nola komertzio gunea, museoa, opari-denda, biblioteka, eta zerbitzu turistikoak.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_