_
_
_
_
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Transmetropolitan

Batzuen ustez, zientzia fikzioa, genero gisa, krisian legoke, hiltzorian kasik, antzina zuen gaitasun kitzikaria agorturik. Historiak hartu duen abiadarekin, diote, etorkizunaren gaineko literatura egitea gero eta zailagoa da, etorkizuna gure artean dagoelako jadanik. Ni ez nago guztiz ados iritzi horrekin: uste dut zientzia fikzio arloan, zailtasunak zailtasun, baleko lanak aurki daitezkeela oraindik.

Duela gutxi itxaropena berrindartu didan lan bat izan dut esku artean: Transmetropolitan komikiaz ari naiz. Estatu Batuetan sortutako sail luzea da (Espainian hemeretzi album argitaratu dira honezkero), W. Ellis gidoilariak eta D. Robertson irudigileak sinatua. Marrazkia txukuna da, xehetasunez beterikoa, errealista; ez oso berritzailea, baina eraginkorra (Moebiusen eragina nabaria da, esaterako). Spider Jerusalem deritzon kazetari-zutabegile 'erradikal' baten ibilaldiak kontatzen dizkigu Ellis-ek, XXI. mendearen bigarren erdialdean edo.

Spider ez da pertsonaia sinpatikoa: bortitza da (bere armarik kutunena este-disruptore bat da, mingarritasun-maila anitzeko beherakoak eragiten dituen gailu bat), droga mota guztien zale amorratua, misoginoa, eta ukitu mesianiko baten jabe. Bere irakurle elektronikoei Egia kontatzea du helburu bakarra, eta horretarako edozein bide erabiliko du, gurearen oso antzekoa (ustelkeria politikoa, komunikabideen manipulazioa, krisi ekologikoa, kontsumismoaren eta miseria gorriaren arteko bizikidetza hurbila...) baina aldi berean ezberdina den mundu batean: inguruko planetak kolonizazio prozesuan daude; imigrante alienigenak heldu eta lurtar-alienigena hibridazioak gertatzen hasi dira (gizarte-arazo bati hasiera emanez: espezie berriak eskubide politikoak eskatuko ditu); materia berreratzeko teknologia ikusgarriak asmatu dira; bada gorputza utzirik hilezkortasun zibernetikoa eskuratzen duen jenderik, baita ere. Eta abar.

Elementu asko ezagunak ditugu zientzia fikzioko tradiziotik, baina nahasketa, noizik behin gertatzen den bezala, konbentzigarria da. Eta Spider ezatsegina izan arren, are ezatseginagoa da bere zutabeen bitartez salatu nahi duen mundua... gure mundua, azken batean. Lana gomendagarria iruditzen zait.

Espainiar argitarapenak badu, gainera, ekarpen interesgarri bat, amerikarrak ez duena: Spider Jerusalem-en abenturak, nola ez, AEBetan gertatzen dira, eta Transmetropolitan-eko mundua nolabait gureganatzeko ahaleginetan, argitaletxeak etorkizuneko kazeta apokrifoen portadak gehitzen ditu zenbaki bakoitzaren amaieran: La Tierra del Siglo XXI, Universal Geographic, eta antzekoak. Haien bitartez garai horretako balizko Espainiaren 'egoeraren' berri izan dezakegu: Telefónica enpresak nazioaren kontrol ekonomikoa eskuratu du, eta multinazional horren lehendakaria, Aznar II.a, izendatu dute errege (izan ere, Espainia merkatu ekonomiaren kriterio zorrotzen arabera kudeatzen du Telefónicak, eta Albacete eta Extremadura 'itxi' egin ditu, defizitdunak direlako). Demokraziak, halere, indarrean darrai, eta, paradoxikoki, azkeneko hauteskundeetan gehiengo absolutua lortu du Partidu Neokomunistak, txinar jatorriko populazioaren bultzadari esker (Espainiakoaren erdia ordurako).

Apokrifo horietan, zuhurki, ez da Euskal Herriaren aipamen askorik egiten. Jolas egin dezakegu, beraz, eta etorkizun ezberdinak imajinatzen hasi. Independienteak izango al gara? Eta, hala balitz: osorik edo zatika? Agian Brasilen edo Jersey irlen kolonia bihurtu da gure herria. Zein enpresa izango litzateke, Espainiarako iragarritakoaren antzera, euskal lurraren kudeatzailea: Euskaltel? MCC? Kukuxumuxu Inc.? Eta zein eskualde itxiko luke, behar izanez gero: Zuberoa? Ezkerraldea? Erronkari? Nolakoa izango da imigrante alienigenen eta euskaldunen arteko elkarbizitza? (ona, ziurrenik, krionizaziotik berpiztutako Martinez Lizarduikoak, guztion pozerako, estralurtarren hizkuntza euskara bera dela deskubrituko baitu). Batek daki.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Gauza bat da ziurra: dena delako gobernuaren buru PNVk jarraituko du. Beti bezala.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_