_
_
_
_
HISTORIAN BEHIN

Axularren lagun eta Richelieu kardinalaren arerio

Euskal literaturari gizaldietako loria eman zion XVII. mendeko Sarako Eskolan, Axular eta Etxeberri Ziburukoa bezalako izen handiez gain, bada beste bat idazle haien liburuetako hitzaurreetan behin eta berriro ageri zaiguna: Bertrand Etxauz. Axularren Guero sermoi-bildumako Gomendiozco carta delakoan nahiz Etxeberri Ziburukoaren Eliçara erabiltceco liburua-ren Dedicationea-n, bi idazleek Etxauzi eskaini zioten beren ahaleginen fruitua. Baina nor izan zen Aldudeko bizkondeen ondorengo hori, Descartesen Frantziako erresuman sekula ez bezalako boterea eskuratu zuena?

Baigorriko Etxauz gazteluan jaio zen 1556ean, Etxeparek euskarazko lehenengo liburu inprimatua plazaratu eta hamaika urte geroago, eta Tours hiriko artzapezpikugoan hil zen 1641eko maiatzak 21ean.

Etxauzek gertutik ezagutu zituen gaztaroan Nafarroako Erresuman erlijioaren inguruko gora-behera guztiak, eta Joana III.a nafar erreginaren seme Henrike Frantziako errege bilakatu zenean, baigorriarra agintearen zurubian gora hasi zen.

Lehendabizi, Baionako apezpiku egin zuten Frantziako erregearen eraginez, eta karguan zegoela, 1600 urtean, Etxauzek Sarako erretore izendatu zuen Urdazubiko Pedro Agerre, Axular.

Desafio gordinei aurre

Sei urte geroago Frantziako kaperau nagusi bilakatu zen. Orduan ekin behar izan zien desafiorik gordinenei. Erregeak Pierres Rostegi Lacre inkisidorea Lapurdira bidali zuen, Erromako elizaren agintea kolokan jartzen zuten sorginen askatasun nahiak isilarazteko. Etxauzek ez bide zuen begi txarrez ikusi misio hura Lancreri egokitu izana, baina Senpereko sarraskien ondoren, kordokatuta geratu zen.

Antzeko zerbait sentitu omen zuen erregea hil zela esan ziotenean. Zurrumurruen arabera, Maria Medici, Etxauzengana aitortza eskean abiatzen zen Frantziako erreginaren pozoia izan zen erregea hilobirat igorri zuena.

Nolanahi ere, Etxauz hurrengo errege Luis XIII.aren konfidantzazko gizona ere izan zen, Richelieu kardinala Parisera heldu zen arte. Aita Santuaren alde eta monarkiaren mesedetan egindako ahalegin guztien eskerronez, 1618 urtean, Etxauz Tourseko artzapezpiku izendatu zuten.

62 urte zituen orduan, eta Parisko gortean boterea galduz zihoan neurrian, haren itzala gero eta indartsuago egin zen garaiko euskal idazleen artean. Axularren Guero argitara eman zenerako, baziren bi urte Bertrand Etxauzek errealitatearen ispilua betiko zeharkatua zuela, baina bere oroimenak bizirik iraun du gaurdaino adiskideen laudorio hitzei esker: 'Derradan hutsik eguin gabe, cer ere esquiribatuco baita euscaraz, hura guztia, euscaldunen buruçagui beçala, çuri dagotçula, çuri çor çaitçula'.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_