_
_
_
_
Reportaje:JOSÉ IGNACIO TELLECHEA IDIGORAS | Historialaria | GAIAK

'Bizitza laburregia da nahi dudan historia guztia aztertzeko'

El País

Bizitza osoa dedikatu dio Historia aztertzeari, bereziki XVI. mendeko euskal historian zentratuta. Hainbat aurkikuntza egin ditu artxibategietan egindako miaketa lanetan zehar eta gaur, erretiroa hartuta ere, beretzat pasioa den lanean dihardu buru belarri. Berriki Manuel Lekuona Saria jaso du José Ignacio Tellechea Idigorasek.

Historialaria, artxibo arakatzaile amorratua eta dokumentu zaharren aurkitzailea. Erretiroa hartu arren, inoiz baino gogorrago ari da lanean 74 urteko donostiarra. Duela hilabete Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria jaso zuen, egindako lanaren esker ona.

'Batikanoko Artxiboa oihan handi bat bezalakoa da eta gu ehizean gabiltza'

Galdera. Nola sortu zitzaizun gero zuretzat hain garrantzitsua izan den historiarekiko zaletasuna?

Erantzuna. Haurra nintzenean, irakasle batek atlas eta historia liburu bat oparitu zizkidan. Hainbat izen zituen mapak eta liburu hark kuriositatea eta ezinegona sortu zizkidaten, ezagutzen ez nituen hainbat leku eta pertsonaia baitzeuden. Horrela sortu zitzaidan historiarekiko zaletasuna, ezezagunak ziren toki guzti haiek non ziren eta pertsonaia haiek nortzuk ziren jakiteko gogoa sentitu nuen.

G. Zer suposatu du Manuel Lekuona Saria jasotzeak?

E. Lehenengo eta behin sorpresa bat izan zen niretzako ez bainuen horrelakorik espero. Bestalde, bizi osoan zehar egindako lanaren aurrean aitorpen publikoa izan da, gizartearen esker ona. Horrelakoak beti dira eskertzekoak eta inoiz ez daude soberan.

G. Historia hain zabala, aberatsa eta amaiezina izanik... zure bizi guztia iragana ezagutzeari eskaini diozu.

E. Historia hain da gero luzea! Ezin da historia osoa ikertu eta epe konkretu batetara mugatu behar duzu. Historiaurreko historialariak daude, Erdi Aroa aztertzen duten historialariak...Ni, ordea, XVI. mendean aritu naiz eta ari naiz batez ere. XVII. XVIII. eta XIX. mendeak ere pixka bat aztertu ditut baina ez naiz nahi adina biziko nahi dudan guztia aztertzeko. Gure historia konkretuki, gure herriarekin harremana duen historia guztia da eta oso zabala eta aberatsa da. Mendez mende aztertzea ezinezkoa denez, epe bat aukeratu eta bereziki XVI. mendera mugatu dut azterketa.

G. Historian zehar ezezagunak diren hainbat datu eta dokumentu aurkitzea eta argitaratu gabeak direla konturatzea ez da erraza izango?

E. Ni ez naiz aurkikuntza konkretuen bila joaten baina arrantzara joaten zarenean... Amua hor da eta zerbait eroriko dela badakizu. Kanabera toki askotan bota dudalako eta agiritegi askotan aritu naizelako egin dut nik arrantza. Zorte handia izan dudala esaten didate maiz, dokumentu ugari aurkitu ditudalako baina horretan aritu beharra dago. Toki batzuetan gainera, arrantza ziurra da. Adibidez Batikanoko Artxibora joaten denak edo Salamancara doanak... topatuko du zerbait.

G. Nolakoa da Batikanoko Artxiboa?

E. Izugarria da, hain handia... Mundu guztiko gora-beherak eta dokumentuak pilatzen dira bertan. Horregatik Erroman badira institutu nazionalak, alemaniarra, hungariarra, austriarra, holandarra... Mende bat baino gehiago daramate Erroman eta bakoitza Batikanoko Artxibotik bere estatuaren ingurukoak guztiak ateratzen dihardu. Azken finean, Batikanoko Artxiboa oihan handi bat bezalakoa da eta denak ehizean gabiltza. Badira ordea, beste hainbat artxibategi interesgarri, hala nola, Valladolidetik gertu den Simancakoa. Altxor izugarria da, ustiatzear den altxorra. Hemen, Salamancan ere ezezaguna izan arren oso interesgarria den Unamunoren Museoa dago, munduan bakarra dena. Toki ugari dira beraz, arrantzarako egokiak, behar diren bakarrak gogoa eta denbora dira.

G. Duela bi urte Salamancako Unibertsitatean burutzen zenituen irakasle lanak utzi zenituen. Baina atseden hartu ordez, ikerketa ugaritan murgildu zara.

E. Orain inoiz baino denbora gehiago dut ikertzeko eta horretan nabil. Inoiz baino gogo eta indar handiagoekin nabil eta Jainkoak uzten didan artean jarraituko dut. Gaiak eta proiektuak ez zaizkit falta eta ahal dudan bitartean aurrera jarraituko dut.

Pertsona goratua

Donostian 1928. urtean jaio bazen ere, bere sustrairik sakonenek gaztetatik urrundu egin zuten hiri horretatik. 1941. urtean Gasteizera joan eta 10 urte eman zituen Seminario hartan. Erromako Unibertsitate Gregorianoan eliz-historian lizentziaduna, Teologian doktoretza ikasketak burutu zituen. Madrilgo Unibertsitate Konplutensean Filosofia eta Letretan lizentziaduna, Tellechea Idigoras Venezuela, Espainia eta Mexikoko Historia Akademietako kide eta Euskaltzaindiko ohorezko kide da. Bere lana oparoa eta oso aberatsa izan da, ia-ia urtero liburu bat argitaratu baitu eta Karrantzako Bartolome, Catalina Erauso, Manuel Larramendi, Molinos, Miguel de Unamuno eta beste hainbat pertsonaia historiko ezagunen inguruko dokumentu berri ugari aurkitu eta zabaldu ditu. Baina batez ere, fray Bartolomé Carranzaren inguruan argitaratu eta ikertutakoaz gain, Ignacio de Loyolaren inguruan bildutakoak dira aipagarriak. Jesuiten fundatzailea izan zenaren biografia sei hizkuntzetara itzuli dute. Bestalde, fray Bartolomé Carranzaren inguruan ikertu eta idatzi du gehienbat donostiarrak, 1952an Carranzaren -XVI. mendean bizi izan zen Artzapezpikua- eskuizkribu bikainak aurkitu zituenetik. Iragan 50 urteetan jakinaren grina eta gehiago jakitearena piztu dio pertsona honek. Jose Ignacio Tellechearen lan dibulgatzaileak 1.000 artikulu inguru biltzen ditu. Historiaren ikertzaile nekaezina, Jose Ignacio Tellechea Idigorasen lanak goraipamen ugari jaso ditu, azkena Eusko Ikaskuntzak eman dion Manuel Lekuona Saria.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_