_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Elijah Jorowitz

Elijah Jorowitz bide da René ezizenaren atzean ezkutatzen dena Primo Leviren Baldin hau gizona bada lanaren orrialdeetan; hori uste izan dute betidanik, behintzat, bere senideek. Auschwitzeko Lager-aren horrorea hoberen islatu duen liburu horretako ataletako batean, 'hautaketa' bat deskribatzen du Levik: SSek, segundu gutxitan, erabaki behar dute beren aurretik ia korrika igarotzen diren preso biluzietatik zeintzuk biziko diren, eta zeintzuk joango diren gas-kamarara. Justu Leviren aurretik pasa den René horren fitxa ezkerrera bideratu du ofizialak, eta ezkerra heriotza da, giltzapetuek beranduago jakingo duten bezala; Levirena eskuinera joango da, eta bizitza esan nahiko du horrek. Levik ez du berriro René ikusiko.

Baina, zaindariak sobornatuz, René hura salbatu zen, eta kontzentrazio-eremutik bizirik atera ahal izan zen; hori diote behintzat Jorowitzen ondorengoek, ziur baitaude Levik kontatzen duenarekin bat datorrela Elijahren ezpainetatik hainbat alditan entzundako istorioa. Tamalez, Elijah Jorowitzek berak ezin izan zuen kontua konfirmatu, liburua irakurri gabe hil baitzen.

Poloniako Lodz hirikoa jatorriz, Elijah Jorowitz margolaria zen: gerra aurretik erretratuak eta balio gutxiko olio postinpresionistak pintatzen zituen. Auschwitzetik bizirik ateratzea lortu zuen arren, ez zen pertsona bera. Gerra amaitu eta berehala berriro ezkondu zen, kontzentrazio-eremuetako beste preso ohi batekin, eta Israelera emigratu zuten 1948an; bi seme-alaba izan zituzten. Baina, emaztea ez bezala, obsesionatuta zegoen Lager-ean gertatutakoarekin: etengabe ekartzen zuen hizpidera, eta, bizirik atera ziren askok bezala, bere esperientzia kontatzeko premia bizia sentitzen zuen. 1951an buruaz beste egin zuen Haifako bere etxean.

Kontatu behar horretaz gain, urte horietan zehar beste grina bat garatu zuen Jorowitzek: paisaje berbera behin eta berriro pintatzeari ekin zion. Auschwitzen bertan izandako ametsetan ikusitako paisajea bide zen: lautada lehor eta zuri bat, eraikinenak izan zitezkeen hondakinez betea, eta itzelezko argitasuna zeruan. Ez zuen leku hori ezagutzen, ziur zegoen, eta egonezin estrainio bat sortzen zion, ametsean ezer berezirik gertatzen ez zen arren: beroaren dirdaia, eta paisaje geldo eta mortu hura besterik ez. Lager-eko esna-aldi danteskoarekin alderatuta, amets horrek desiragarria irudi lezake, baina, dena delakoagatik, angustiaz betetzen zuen Elijah. Eta, izan ere, askapenaren ondoren Elijahk ez zuen koadro postinpresionista gehiagorik egin: margotu ahal izan zuen gauza bakarra Auschwitzeko amesgaiztoetako paisaje hura izan zen, perspektiba eta angelu desberdinetatik, tamaina ezberdinetan, mihisearen zein paperaren gainean, olioz eta akuarelaz, zabarki edo perfekzio osoz; izan ere, azkeneko margoak ia hiperrealistatzat jo daitezke: urrutitik argazkiekin nahas daitezke.

Elijahk burututako koadroak ehunetik gora dira. Gehienak Jorowitztarrek dituzte, Haifako etxeko ganbaran gordeta; bat, handiena, zehatzena, egongela nagusian esekita dago, oroigarri legez. Garai batean saiatu ziren bat edo beste saltzen, alferrik. Behinola, koadroetako bat eskuratzekotan egon zen Jerusalemgo Holokaustuaren Museoa, baina azkenean proposamena atzera bota zuten, 'Lager-eko gertakariekin zerikusi zuzenik ez zuelakoan'. Chicagoko Arte Garaikideko museoak txiki bat erosi zuen, baina ez da inoiz bilduma iraunkorrean erakutsi.

Elijah Jorowitzen bilobak hemeretzi urte ditu, eta Elijah du izena, aitonak bezala. Israelgo Armadako soldadua da. Palestinarren kontrako operazioetan aritutako brigada bat ordezkatzera heldu berri da Armadaren mapetan gorriz azpimarratuta ageri den puntu batera; ofizialak muino txiki batera igotzeko eta adi egoteko agindua eman dio. Heldu bezain laster konturatu da: lautada lehor eta zuri bat ikusi du, eraikin hondakinez betea, eta itzelezko argitasuna zeruan. Etxeko salako koadro handia. Ehundaka aldiz ikusitako margo eta marrazkiak. Aitonaren amesgaiztoa.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Jeningo errefuxiatu eremua zela dio Armadaren mapak.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_