_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Txoko guztietako doinuen erakusle

Juan Mari Beltranek mundu osoko tresnak bildu eta Herri Musikaren Txokoan jarri ditu ikusgai

Martxoaren lehenengoan ireki zituen ateak Herri Musikaren Txokoak Oiartzungo Ergoien auzoan. Juan Mari Beltranen ekimenez eta Oiartzungo Udalaren laguntzarekin mundu osoko 1.100 musika tresna biltzen dira; hauetatik ia 500 erakusketan dira eta beste 600 biltegi batean daude, ez baitago guztiak ikusgai jartzeko tokirik. Herri Musikaren Txokoan diren tresna guztiak Juan Mari Beltranek bere bizitzan zehar bildutakoak dira. Gaztetan hasi zen Beltran musika tresnak erosten eta horrez gain, musikaren inguruko liburuak, -3.000 liburu inguru- bideoak, grabazioak eta dokumentazio anitz bildu du.

16 urte zituela hasi zen Juan Mari Beltran musika tresnak biltzen. 'Ia ia konturatu gabe hasi nintzen. Musika tresna hau jotzen ikasi nahi nuela eta bestea ikasi nahi nuela, dultzaina erosi nuen, txirula erosi nuen... Gutxinaka gutxinaka gero eta tresna gehiago bildu nituen etxean. Atzerrira dantza taldearekin joaten ginenean, lortzen nuen dirua bueltan etorri baino lehen gastatzen nuen: musika tresnak nahiz liburuak erosten nituen. Kanpoko musika tresna batzuk hemengoen antzekoak eta aldi berean oso ezberdinak zirela ikusi nuen eta kuriositatea sortu zitzaidan'. 39 urte hauetan bilduma hau osatu du Beltranek. Musika tresna kopurua handitzen zihoan heinean, Beltrani bilduma egitea eta erakustea otu zitzaion. Ordutik hona helburu hori gauzatu nahian azkarrago bildu ditu musika tresnak eta 13 urteren ostean, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin asmoa errealitate bilakatu du.

Proiektu honetako bultzatzailea denak tresna gehienak erosi egin ditu baina badira oparitu dizkiotenak, eta Juan Marik bere eskuez egindakoren bat edo beste ere. Herri Musikaren Txokoan diren 1.100 tresna hauetatik erdia euskaldunak dira. Juan Marik dioenez 'adibidez 40 txistu inguru ditut egile eta garai ezberdinetakoak. Musika tresnaren izena berdina izan arren, bakoitza bakarra eta errepika ezina da, ez baita gauza bera Larraldek edo Ansorenak edo Gazteluk egiten duten txistua. Afinazioz, itxuraz nahiz eskalaz ezberdinak dira denak'.

Tresna guzti hauek jotzen diren moduaren arabera sailkatu dira Herri Musikaren Txokoan. Lau taldetan antolatu dituzte objektu guzti hauek: idiofonoak, menbranofonoak, kordofonoak eta aerofonoak. Menbranofonoen artean adibidez mundu osoko instrumentuak daude eta itxuraz eta soinuz antza izan arren, Beltranen hitzetan 'ez dira berdinak. Herrialde bakoitzaren kulturaren zati baten isla baitira musika tresnak eta hauek jotzeko moduak ere zeharo ezberdinak dira. Erritmoak, ohiturak, dantzatzeko moduak, instrumentuak jotzeko erak aldatuz doaz lurraldez lurralde. Azken finean musika ere herrialde bateko kulturaren zati eta isla da'.

Liburutegia, fonoteka eta irudiko artxiboa ere badira bigarren solairu batean. Fonotekan dokumentu ugari daude, zientzialarientzat guztiz baliagarriak izan daitezkeen soinuzko dokumentuak. Liburutegian Beltranek urte guzti hauetan bildu dituen musikaren inguruko liburuak biltzen dira, 3.000 liburutik gora, eta kasu askotan bideoak ere badira kusgai.

Herri musikaren topaleku ere izan nahi du Herri Musikaren Txokoak, kultura eta lurralde ezberdinetan den musika aberastasun eta ezaugarriaren erakusleiho. Juan Marik dioenez, 'musika ikuskizunak eskaini nahi ditugu etorkizunean. Berez, inaugurazio ekitaldian lehen ikuskizuna izan zen: albokariak, dultzaineroak, trikitilariak, txalapartariak.. Denetatik izan genuen. Hemendik aurrera kontzertu gehiago eskaintzeko asmoa dugu. Udaberrian izango da lehenengoa eta urtaro bakoitzeko kontzertu bat antolatu nahi genuke aurten'. Ikuskizun hauetan herrialde guztietako herri musika entzuteko aukera eskaini nahi zaie bertaratutakoei. Juan Mariren aburuz 'hurrengo urtean, hilabetero gutxienez ikuskizun bat antolatzeko asmoa dugu, lurralde ezberdinetako herri musika ezagutzera eman nahi baitugu. Musika tresnak ikustea baino, entzutea da garrantzitsua'.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_