Bikoizketa, profesionalizatu den sektorea
Ez dira euskaltegian izan baina euskera ederki menperatzen dute. Italiera, errusiera, ingelesa, japoniera...gaur egungo aktoreak eleanitzak direla pentsa genezake, baina ez da horrela, bikoizketak zerikusia izan duela esatea zuzenagoa da. Clint Eastwood-ek nahiko luke bai, Magnum 43a eskuan tente duela pantailan erraztasunez erabiltzen dituen hizkuntzak menderatzea.
Bikoizketa eskola, tailer edota ekoiztetxeak nabarmen ugaritu dira azken urteotan
Euskarazko bikoizketek ez dute, oraingoz behintzat, katalanez egindakoen indar bera
Aspaldiko kontua da, 68 urte, bikoizketa estatuan ezarri zenetik. Ekoiztetxeek 20ko hamarkadan ekin zioten lan honi, ordura arte erabiltzen zuten bertsio bikoitza garestiegia zelako, alegia, pelikula bera hizkuntza ezberdinetan filmatzen zuten, dekoratu berberak mantenduz baina sarritan aktoreak aldatuz. MGM eta Fox izan ziren aipatu proiektua abian jartzen lehenak. Irratiko zein antzerkiko aktoreek esku hartu zuten bikoizketan 40ko hamarkadan eta hori egun arte mantendu izan da.
Hala ere, garairik gozoena 80ko hamarkadan bizi zuen, bideoaren industria indartzearekin batera.
Zine industria ezak berandutu egin zuen bikoizketa Euskal Herrian baina Euskal Telebista sortzearekin batera egoera nabarmen aldatu zen. Beste hainbeste generoen artean kalitate handiko hainbat dokumental bikoiztu du kate publikoak abian jarri zenetik.
Egoerak gaur egun bestelako itxura du, bikoizketa eskola, tailer edota ekoiztetxeak ugaritu egin dira nabariki. Ez da jada antzerkiko aktoreen esparru propioa, bikoizketa profesionalizatzea izan dute helburu enpresek, kalitate handiko lana egin xedez.
Euskara, beharrezkoa
Hector Garai bikoiztailearen esanetan, egun Euskal Herrian bikoizketa lanetan aritzeko euskara jakitea beharrezkoa da, zinerako lan gutxi egiten den arren, telebistarako aukera gehiago zabaltzen direlako. Bartzelona eta Madrilen bikoizketak esparru guztietara zabaltzen dira, Garairen aburuz, eta Euskal Herriko profesionalek bertan lan egiteko maila soberan dute.
Esan bezala, azken urteetan bikoizketak aldaketa garrantzitsua jasan du. Zinema eta telebista ekoizpenean, kontutan hartzeko esparrua bihurtu da eta aspaldi zuen bigarren mailako etiketa alboratu du erabat. Profesionaltasuna bilatu nahi izan dute ekoiztetxeek eta Euskal Herrian ekimen hori bideratzeko zenbait eskola sortu dira. Bilboko Zinema Eskolak adibidez, bikoizketa lanerako prestatzen ditu ikasleak, lan praktikoetan oinarritzen dute ikasturtea eta pertsonaien antzezpena lantzen dute. Garaik azpimarratutakoaren arabera, Euskal Herria, Aragoi zein Galizian eskola hauei esker profesional bikainak sortu dira.
Ezpainen sinkronizazioa, ahotsa eta tonuak kontrolatzea da esku hartzen duten aktore zein esperientzia gabeko ikasleen helburua. Hamar hilabeteko lanaren ondoren, Montxo Armendarizen Tasio filma bikoiztu ahal izan zuten.
Bilbon badago hala ere aski ezaguna den ekoiztetxea, Edertrack enpresa alegia. Aipatu honek, National Geographic eta Peoples Century-ren dokumentalak, Dragoi Bola, Liberty Street, Brooklyn South telesailak eta Terminator II, El día de la Bestia eta Lethal Weapon II filmak bikoiztu ditu besteak beste. 1985. urtean sortu zen eta egun Euskal Herriko bikoizketa eta post-produkzio estudio garrantzitsuenetarikoa da. Antolatzaileen helburua euskarazko kalitatezko bikoizketa lortzea izan da eta horretarako ekipamendu eta profesional talde bikaina osatu dute.
Gipuzkoan Irusoin ekoiztetxeak hartu du bere gain Euskal Telebistako beste hainbat telesail bikoizteko ardura. Besteetan bezala, honetan ere lehenbiziko premisa kalitatea hobetzea izan da. Tinko enpresako Marian Galarragaren esanetan, publikoak ez ditu filmak nolanahi bikoiztuta ikusi nahi, kalitatea lortzeko lau puntu azpimarratzen ditu, alegia, euskarazko itzulpen egokia egin, pertsonaia bakoitzarentzako ahots egokiak aukeratu, antzezlana landu eta soinu nahasketak zaindu. Oinarri hauek jarraituz, aipatu enpresak Karrikiri elkarteak antolatutako lehiaketan lehen saria lortu zuen Asterix eta Obelix Cesaren aurka animazio lanean burututako bikoizketagatik.
Euskal Herriko ikus-entzuneko lanen ekoizpen oparoak ateak ireki dizkie hainbat zinezaletu, aktore eta sektore honetan jarduten duten enpresei. Horrela, Eusko Jaurlaritzak zenbait erabaki hartu ditu, besteak beste, teknologia berritu, merkatu zabalean lehiatzeko bitartekoak jarri eta nazioartean bertoko ikus-entzuneko metodoak zabaldu. Gainera, ekoizle, gidoilari edota bikoiztaile elkarteek Euskal Herriko egoera (azpiegitura teknikoa, esate baterako) sendoa dela azpimarratu dute.
Eusko Jaurlaritzak bere gain du dirulaguntzen konpetentzia bikoizketari dagokionean, eta euskarazko zinea sustatzeko helburuarekin egindako lanari esker eta zentzu horretan bertan sinatutako akordioari esker, Ken Loach-en Ogia eta Arrosak filma gaztelaniaz ez ezik euskaraz ere estreinatu izan da.
Aurrerapen honen beste adibide bat, Jose Manuel Gutiérrez zuzendariaren Azafaten eskola pelikula pornoan aurkitzen dugu. Eszena guztiak Irun eta Donostian egin diren arren, aktoreak frantziarrak, brasildarrak eta Zelanda Berrikoak dira. REC bikoizketa etxeak euskaratu du aipatu zinta Joxe Felipe Auzmendiren gidaritzapean. Besteak beste, Iñaki Beraetxek eta Xabier Euskitzek jarri diete ahotsa pertsonaiei.
Euskarazko bikoizketek ez dute oraingoz katalanez egindakoen indar bera lortu, Kataluniako gobernuak enpresa hauei eskaintzen dien dirulaguntza nahiko azpimarragarria baita momentuz Euskal Herrian ematen direnekin alderatuta. Hala eta guztiz ere, Euskal Herriko profesionalen maila bikaina da oso eta enpresen ugaritzeak zein hizkuntzaren hedatzeak ahalbidetuko du Eastwood-en elkarrizketak euskaraz entzutea pantaila erraldoian.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.