_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Liburu-lapurrak

Egunkariak zekarren berria. Gainetik begiratu nuen argitaratutakoan, irakurketa azkarra eskainiz, soilik, eta berehala ahaztu, mamitsuak beharrean azalekoak diren kontuak ahazten diren bezala, inongo zimikorik eragin gabe. Handik egun gutxitara, ordea, ez jakin zergatik, nahi gabe bezala burura etorri zitzaidan galdutako berria. Valenciako Unibertsitatean neska bat zigortu zuten, liburu bat etxera eramateagatik: lapurtzeagatik alegia. Neska esan dut, baina ezin aitortu ziur naizenik pertsonaiaren genero eta sexuaz. Nik neska irudikatzen dut, ez edozein neska ordea, neska bakarti samarra, beste neska batzuekin alokatutako apartamentu batean bizi dena, baina lagunen zaletasunik ez, haiek bezala jende artean ibiltzeko gogorik ez, eta ordu asko eta asko etxean igarotzen dituena, irakurtzen eta amesten, irakurtzen eta bizitzen: bere kasa eta aske. Hala irudikatzen dut nik, halaxe ikusi nahi baitut liburu-lapurra. Litekeena ere bada, liburua bestelako helburuz lapurtu izana. Eman dezagun neska berekoia dela oso, berarekin kurtsoan dabiltzanak baino nota hobeak atera nahi dituela. Eman dezagun lapurtutako liburua beharrezkoa zitzaiela denei lan bat egiteko, eta neskak, liburua lapurtuz, kurtsoko lagunei aukerak kendu nahi zizkiela. Eman dezagun horregatik eraman zuela liburua etxera. Galdera, ordea, ez da aldatzen. Liburu-lapurreta horrek merezi al du zigorrik?

Donostiako Konstituzio Plazan (edo Enparantzan, euskaldun moderno belarri finek dioten bezala) bazen liburudenda bat, hiriari zabalik. Tamala da eta mingarria zait iragana erabili beharra honelakoan, 'bazen' mingulin horren ordez 'bada' erabiltzea pozgarriago eta denontzat itxaropentsuago bailitzateke. Baina bazen eta orain ez da, han behintzat. Honaino etorrita aspaldi honetan oso maitea dudan idazle baten hitzak ekarri nahi ditut, Stanislaw Jerzy Lec-enak, hain zuzen. Hona hemen harria: 'Amets egin daiteke atzera begira; amets egin daiteke aurrera begira. Baina hemen orain ez dago amets egiterik: hemen orain bizi behar da'. Hemen orain bizi behar delako utzi zuten liburudendako jabeek Konstituzio Plaza. Baina kontua ez da liburudenda bat zegoenik orain ez dagoen tokian, baizik eta liburudenda hartan liburuak lapur zitezkeela, eta lapurtu egiten zirela. Lapurtu aditza erabili dut, ohituraz, izan ere, halako liburudendan utzi egiten zuten lapurtzen, beraz teknikoki ezin lapurretaz hitz egin. Ez edozein liburu, dena esan behar bada: liburu marxistak, liburu leninistak, liburu gorriak ziren eramaten uzten zituztenak. Egia ere bada, halako liburuak etxera eramandakoek, gero, marxismoaren bolada hego haizea bezala ahuldu eta azkenik atertu zenean, erosle bihurtu zirela, eta liburuak erosiaren erosiz ordaindu nahi izan zutela iraganeko bekatua; ez marxismoa, baizik eta liburu-lapurreta; edo biak, auskalo. Behin liburudenda horretako erakusleihoa apurtu egin zuten, txikitzaile profesionalek, eta pintura botaz liburuak zikindu eta galera sortu. Liburuak salgai jarri ziren, ordea, egindako kaltearen ordain gisa ez ezik, elkartasun gisa ere bai. Eta orduan gizon puska batek esan zuen, lekuko izan bainintzen. 'Liburu asko ditut hemengoak, ordaindu gabeak, bere garaian hartutakoak, eta gaur garestiena erosiko dut'.

Gaur egun ez da libururik lapurtzen denda txikietan. Gaur egun ez dago libururik lapurtzeko aitzakiarik. Zatarra da, gainera, itsu bati dirua kentzea bezainbeste. Literatura nahi duenak aurki baitezake literatura ona, merke antzean gainera. Eta literatura nahi ez duenari alferrik emango zaizkio merkeago liburuak. Hala ere, batzuetan, liburutegi publikoetan zerbaiten bila ari naizelarik, ikusten ditudanean liburu ederrak, probetxugarriak, beharrekoak, dendatik ekarrita bezala, zimurrik gabe, inork ez ukituak, hartu eta etxera eramateko tentaldiak erasaten nau, izan ere, hobe da liburu bat irakurtzeko lapurtzea, apal tristeren batean hautsaren mende uztea baino. Galdera lehengoa da, ordea. Halako ekintzak merezi al du zigorrik?

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_