Argazkigintzaren artea
Zarauzko Photomuseumean argazkigintzaren historia eta artea dira ikusgai
Orain dela 160 urte, Louis Jacques Daguerre izeneko asmatzaileak etorkizunean argazkigintzaren mugarri izango zen dagerrotipoa ezagutzera eman zuen. Ordutik hona, asmakizun eta tramankulu ugari asmatu dira, azkenetakoa kamara digitala. Historian zehar bidaia interesgarri hau egiteko aukera aparta eskaintzen du Zarauzko Photomuseumak, lehenengo asmakizunetatik azken teknologietaraino. Photomuseumak, estatu mailan argazkilaritzaren inguruko museo bakarrak, 1993. urtean ireki zituen ateak. Leopoldo Zugaza eta Ramon Serrasen ekimen eta izerdiaz atera zen proiektua aurrera eta bertan erakusten diren kolekzioak ere bi argazkizale amorratu hauenak dira. Ramon Serrasek urte haiek oroitzean, Leopoldok eta berak Juan Luis Mendizabal marrazkilariaren laguntzarekin emandako lehen urratsak gogorrak iza zirela dio. 'Gure herria argazkiarekin harremana zuten objetu eta argazkiez bete genuen, horien artean, argazki museo bateko proiektua. Udalari eskaini genion eta lokala besterik ez zen falta. Villa Manuelan kokatu ahal izan genuen orain dela bederatzi urte eta dagoeneko txikia geratzen ari da'. Leopoldo eta Ramon Zarauzko bizilagunak izanik herrian ireki nahi zuten argazki museoa eta Udalak inongo trabarik jarri ez zienez, herrian kokatu zuten argazkilaritzaren leihoa. Ramonen aburuz 'Zarautzen hondartzaz gain beste aukera kulturalak izatea nahi genuen eta argazki zentro garrantzitsua ezarri nahi genuen Euskal Herrian. Europako herrialde garrantzitsuenek argazki zentro bat dute eta hemen ez da horrelakorik. Euskal Herri mailan Argazki Zentro Nazional bat izatea gustatuko litzaiguke eta museoarekin hasi gara. Premiazkoa iruditzen zaigu'.
Museo honek eskaintza zabala du bertara hurbiltzen denarentzat. Alde batetik argazkigintzaren ikuspegi zabala eskaintzen da. 150 urtetako historia laburtzen duen bilduma iraunkorra osatu dute eta kronologikoki dago egituratua. XIX. mendeko prozesuetatik hasi eta teknika aldetik izan den garapena, eta bestetik, ikuspuntu artistikoa lantzen da. Argazkigintzak beste hainbat arlotan izan duen eraginaren gora beherak ere biltzen dira eta argazkigintza digitalak ematen dio amaiera bisitaldi historiko honi.
Bestalde urtero hamabi erakusketa antolatzen dituzte, bat hilabetero. Honez gero 100 erakusketa inguru egin dira eta gai baten ingurukoak nahiz argazkilari baten lanak biltzen dituztenak izan ohi dira. Urtero eskaintza asko izaten dituzte, erakusketa egin nahi duten argazkilari ugarik eskaria egiten dute eta aukeraketa bat egin behar izaten dute museoko arduradunek. Ramonek dionez 'beti ere argazkilari euskaldunei ateak zabaltzen saiatzen gara, jendeak ezagutu ditzan. Horrez gain, gaiei dagokienez aniztasuna da gure helburua: kazetaritza argazkigintzan, argazkigintza esperimentala, zientifikoa... Argazkigintza mota guzti hauentzat dugu tokia museoan. Horrez gain, jatorri ezberdineko argazkilarien lanak erakusten saiatzen gara'. Urtero aurkezten denaren arabera egiten da aukeraketa baina ez da irizpide zehatzik erabiltzen.
Indarra hartzen doan artearen nazioarte mailako artxibu baten eraketa
Argazkigintza indartzen ari den artea da eta orain arte egiten ez genuen bezala, arte kontsideratzen hasi gara euskaldunak. Ikasketa unibertsitarioak ere badira honez gero, eta aurrerapauso ugari ematen ari gara arlo honetan. Momentu, sentimendu eta sentipenak betikotzen dituen artea merezi duen garrantzia hartzen ari da euskal gizartean eta honek bere isla du. Zarauzko Photomuseumaren helburu nagusia bisitariari argazkigintzari buruzko xehetasunak irakastea eta azaltzea da eta horregatik museoko bisita guztiak gidatuak izaten dira, horrela behar adina azalpen izan ditzakeelako. Ramonen ustetan Euskal Herrian argazkigintzarako zaletasuna handitzen ari da eta hori da museo honen beste helburuetako bat. Hala ere, Ramonen hitzetan 'gabezi nagusiak ikerkuntza eta artxibo arloetan ditugu eta horretan gabiltza. Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan estatu mailan argitaratu diren aldizkari guztien hustutze lanean gabiltza ikerketa eta artxibo hutsune hau betetzeko'. Liburutegi zerbitzua ere eskuragarri dago nahi duenarentzat eta bertan nazioarte mailan plazaratutako 4.000 liburu daude atal ezberdinetan sailkatuak. Horrez gain, Photomuseumeko arduradunek harreman zuzena dute atzerriko zein Euskal Herriko hainbat erakunde eta zentroekin: Mexikoko unibertsitatea, Caracaseko Argazkigintza Zentroa nahiz Alemaniako Goethe Institutoa besteak beste. Guzti hauekin argitalpenak eta erakusketak trukatzen dituzte. Hemerotekan berriz, mundu osoan zehar argazkigintzaren inguruan argitaratzen diren aldizkari garrantzitsuenak biltzen dira: estatu mailako nahiz atzerriko aldizkari eta argitalpenak ekartzen dira.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.