_
_
_
_
GAIAK
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Escuderoren sei lan jasotzen dituen diskoa argitaratu dute

Francisco Escudero konposagilearen sei lanekin Claves suitzar disketxeak, Euskadiko Orkesta Sinfonikoarekin batera eta MCC eta Zarauzko Udalak lagunduta, bere euskal musikaren inguruko bildumako bosgarren zenbakia egiten duen diskoa argitaratu berri du.

Interpretazioa Euskadiko Orkesta Sinfonikoaren esku egon da, hainbat kasutan bakarlari ezagunen laguntzaz, Marta Zabaleta eta Asier Polo, besteak beste. Disko hau euskal konposagileen lanek osatutako bildumako lehenengo ale bikoitza da eta maisu donostiarrak urte askotan zehar idatzitako lanak biltzen ditu. Alde batetik, hiru obra sakro daude, Sinfonía Sacra, Oratorio de San Juan Bautista eta Aranzazu. eta bestetik Concierto vasco para piano, Concierto para violonchelo y orquesta eta El sueño de un bailarín.

Diskoan sartuko ziren lanen aukeraketa Escudero sendiak Euskadiko Orkestarekin batera egina da eta pozik azaltzen dira, bai emaitzarekin eta baita orokorrean orkesta honek konposagilearen lanari lehenago ere emandako arretagatik. 'Kasu honetan, orkesta eta bakarlarien lana goraipatzeaz gain, zuzendari gisa aritu den Arturo Tamayoren lana azpimarratu nahi genuke', dio Francisco Escuderok. 'Egungo musikaren grabaketan espezializatuta dago eta nabarmen antzematen da hori grabaketan'.

Obren ezagutza erraztu

Marta Zabaleta pianojolearentzat grabaketa honetan parte hartzeak Escuderoren lana ezagutzeko aukera paregabea suposatu du. 'Lehendik banekien kalitate handiko musikagilea zela, baina aitortu behar dut bere obra ez nuela ondo ezagutzen eta uste baina oraindik hobeagoa dela iruditzen zait. Benetan gustora landu dut'.

Interpretariarentzat zailtasuna baduela aitortzen du Zabaletak. 'Obra hau idatzi zuenean, Escudero gaztea zen eta pianoaren diztira eta birtuosismoa ere azaldu nahi izan zituen. Nire irudipena da egileak pianista onak ezagutzen zituela eta konposatzeko orduan beraien arrakastan ere pentsatu zuela'.

Diskoan jaso diren obretan bilakaera garbia ikusten du musikari gazteak. 'Argi dago denborak aurrera egin ahala, Francisco Escuderoren musikak ere aurrera egiten duela'.

Konposagile euskaldunaren lana ezagutzera emateko ahaleginekin aurrera jarraitu behar dela dio. 'Horrek ez du esan nahi betikoen, klasikoen obrak jotzeari utzi behar diogunik, baina nire ustez errepertorioetan lan berriak sartzen joan beharko genuke jendeak beste gauza batzuk ere ezagutu ditzan'. Zentzu honetan, Euskadiko Orkesta berak aurki Madrilen piano kontzertu honekin eskainiko duen emanaldia aipatzen du, eta baita beste konposagile euskaldunen lanak jaso dituzten diskoen argitalpenak. 'Ederki lantzen ari dira, eta gauzak piskanaka aldatuz joango direla uste dut'.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_