_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Euskal izenentzat arautegi

Euskaltzaindiaren Euskal Izendegiak, bi urtetako lanaren emaitza, 2.264 izen biltzen ditu

Aitor, Miren, Ion, Ane eta Mikel dira egun euskaldunek beren seme alaben izenak erabakitzean gehien errepikatzen direnak. Hala ere, azken urteetan izen berri ugari sortu dira: Lain, Sugoi, Eki nahiz Zuhaitz besteak beste. Euskaltzaindiak, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Gaietako Sailaren babesarekin Euskal izendegia. Ponte izendegia. Diccionario de nombres de pila. Dictionnaire des prénoms plazaratu zuen joan den irailean. Mikel Gorrotxategi eta Patxi Salaberri Euskaltzaindiako euskaltzain urgazleek bi urte behar izan dituzte liburua plazaratzeko. Euskal ponte izenen, lehengoen eta oraingoen zerrenda oparoa eskaintzen da, 2.264 izen hain zuzen.

Izendegi hau egiteko 1972. urtean Jose Mari Satrustegi nafar euskaltzainaren lehen Nomenclátor onomástico vasco/ Euskal Izendegian oinarritu dira. Nafarrak eginiko izendegitik atera dute jatorrizko zerrenda eta azken ikerketek argitara emandakoak gehitu dizkiote. Denboraren poderioz zerrenda zaharkitua gelditu zen eta zirrikituak estali nahi izan ditu Euskaltzaindiak.

Gaurkotzeko beharra

Mikel Gorrotxategi, testugileetako baten hitzetan 'hiru arrazoi nagusi ziren zerrenda hau egiteko: gurasoei izena aukeratzeko bide bat ematea, izan ere askotan noraezean dabiltza eta ez dira gutxi izena aukeratu ostean, erregistrora heldu eta onargarria ez dela jakiten dutenak. Bestalde, jendeak bere izenaren nondik norakoak ezagutzea da beste arrazoi bat. Azkenik, errolda guztietan liburu fidagarri bat izatea nahi genuen; izendegi bat baino gehiago bada, baina ez dira fidagarriak datu ugari ez baitira zuzenak. Batzuk gaizki transkribatuta daude, nahasturik, azalpenak ez dira zuzenak. Egun gurasoek seme-alabei nahi dieten izena jartzeko askatasuna dute baina honek informazio aski izatea eskatzen du eta izen desegokiak jartzea saihetsi behar da'.

Mikel Gorrotxategi eta Patxi Salaberrik bi urte igaro dituzte zerrenda hau lantzen. Gai honen inguruan argitaraturiko guztia aztertu eta ikertu ostean, jatorrizko iturrietara jo dute. 'Alain adibidez 1464. urtean Bilbon azaltzen dela esatean, artxibo eta leku horretara joan eta egiaztatu egin dugu' azaldu du Mikelek.

Zerrenda berri honetan euskal izenak biltzen dira. Euskal izenak euskaldunok sortu, erabili eta moldatu ditugun izenak dira. Sorrera anitzekoak dira: batzuk euskarazkoak baino ez dira, Eneko edo Andere esate baterako, nahiz eta mota honetako izen asko galdu diren. Beste batzuk europar tradiziokoak dira, Peru eta Monika bezala, eta bereziki kristau tradiziokotik datozenak ere badaude, Mikel edo Jakue adibidez. Santutegien izenak Iratxe eta Arantzazu bezala eta azken urteotan erabilitako hitz arrunt eta toponimoak, hala nola, Saioa, Oihana edo Ibai. Sailkapen honetan Arana Eleizalderen izendegian agertzen direnen artean jendeak onartu dituenak ere badira, Miren eta Gorka besteak beste.

Beste berritasun bat izenaren historia laburra eta jatorriaren azalpena euskaraz eta gazteleraz jasotzen dituela da. Euskal Herrian izan duen lekukotasuna eta beste zenbait datu ere biltzen ditu: jai eguna, aldaera onargarriak, txikigarriak... Gaztelaniaz eta frantsesez dituen baliokide ohikoenak ere biltzen ditu.

Euskaltzaindia euskal izenak arautzen dituen erakundea izanik liburu hau arau-emalea da. Bertan bildutako izenak beraz erroldetan onartuak izan behar dute eta grafia aldaketak ere izendegi honen babesean egin beharko dira. Horrez gain, euskararekiko begirunea eta segurtasun juridikoa bermatzen du izendegi honek.

Ponte izendegi hau osatzerakoan oinarrizko printzipio bat hartu da kontutan: proposatzen den izenetan erabileraren eta hizkuntzari dagokion zuzentasunaren arteko oreka mantentzea hain zuzen. Mikelek dionez, erraza dirudien arren, zailtasun ugari agertzen dira gauzatzeko orduan, euskarak urteetan bere ponte izenak gizarteratzeko izan duen historia nahasia dela-eta.

'Egunero egunero izen bat gehitu nahi duen lagunen baten deia edo bisita jasotzen dugu. Horrez gain bere seme edo alabari inork ez duen izen bat jarri nahi izaten diote gurasoek. Izen bakar horiek ez ditugu liburuan sartu, erabilera urrikoak baitira'.

Mikel Gorrotxategi, ostiralean Bilbon.
Mikel Gorrotxategi, ostiralean Bilbon.FERNANDO DOMINGO-ALDAMA

Naia ala Nahia?

Haur bat jaiotzen denean, erietxean gurasoek inprimaki batzuk jasotzen dituzte eta errolda zibilera joan behar dute. Jaioberrientzako aukeratutako izenek bi baldintza bete behar dituzte: sexuatuak izatea, hau da, neska edo mutilaren izena den argia izatea eta iraingarria ez izatea. Gaur egun, baldintza hauek betetzen badituzte, izen guztiak onartzen dira. Badira ordea, izen batzuekin arazoak izan dituzten hainbat kasu. Naia Lertxundi azaroak 24an jaio zen Donostian. Haren aita, Gorka Lertxundi, erregistrora joan zen bere alabaren jaiotzaren berri ematera. Bertan bere alabarentzat aukeratu zuten izena Naia zela esan eta derrigorrez h bat jarri behar zela esan zioten. 'Harriturik gelditu nintzen, h gabe idazten diren Naia ugari ezagutzen baititut. Euskaltzaindiara deitu genuen eta Euskal Izendegia arau-emalea zela esan zidaten, bete behar den legea dela esan zidaten. H gabe nahi genuen izena, errazagoa zelako, baina legea bete behar izan dugu eta alabak Nahia izena du'.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_