_
_
_
_
GAIAK
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Remigio Mendiburu

Egunotan Euskal Herriko Unibertsitateak Donostiako Uda Ikastaroetan Remigio Mendiburu euskal eskultorea omendu nahi izan du. Merezi zuen, bai, hondarribiar honek (1931-1990) Euskal Herriaren onespena.

Hain biziki maite zuen zuhaitzaren metafora erabiliz (esaten zuen zuhaitza zela gizakiarengandik hurbilen zegoen elementua) Remigio zuhaitza euskal izaera, tradizio, kulturarekin elikatzen zen: horiek ziren bere sustraiak; adarrak eta hostoak, berriz, irekiak zeuden, beti hausnarketa berrietara zabaldurik. Oteizak gogoratzen digu 'Mendiburu zen euskal herriarekin gehien, eta modu naturalenean, identifikatzen zen eskultorea' eta gaineratzen du 'baita haren ezbeharrekin ere, haiek konpartitu eta bere bizitzan zehar ondoan izan dituenak'. Hala izan zen. Esaterako, haren aita gudaria izaki, berarekin alde egin behar izan zuten eta ama eta arrebarekin Paris inguruko kontzentrazio-kanpoa ezagutu zuen. Hantxe izan omen zuen bere lehen esperientzia estetikoa: marrazten zuen mutiko bat ezagutu eta ohartu zen marrazkiaren bidez aske sentitzen zela. Pessoaren esaldia 'arteak hemendik ateratzen gaitu' gogora ekarriz, Mendiburu zazpi urterekin konturatu zen zoritxarrak permititzen ez duena sortzailearen esku dagoela munduratzea. Sorkuntzaren bidez, Gernikako oihartzunak medio, bederatzi urterekin egin zuen bere lehen abioia, baina erortzen zen abioia, berunezkoa.

Hirurogeigarren hamarkadako beraren lana elementu tradizionalez josita dago (Txalaparta edo Aizkolari bezalako lanetan, konposizio artistiko eta oihartzun etnografikoen arteko sintesia, edo Taluak, haurtzaroko jokoetan oinarriturik). Baina Mendibururen eskulturek beste ezaugarririk ere badute: materiaren eta formaren arteko barne morfologia. Horrela, Gaur taldeko beste eskultoreen kasuan bezalatsu, materiak (egurra, burdina edo harriak) aintzinako euskal munduaren funtsa adierazi nahi du, herri bezala gure identitatearen berezkotasuna iradokitzen digun euskal arima edo euskal estiloaren muin aldaezina.

Mendibururentzat egurra, esaterako, forma sostengatzen duen material soila baino gehiago da, bere barnean, artistaren ekintza burutzeko zain, forma eta misterio ugari gordetzen dituena. Horrela, zuhaitzarekin lan egiten duenean, basora doanean, bertan dauden elementu guztiekin harremanetan jartzen da. Zuhaitza, honen egurra, berea den egitura eta bizitza propioa daukalako, artistarekin lehian sartzen da, beta eta handituren bidez bere antolaera erakutsiz. Horregatik artistak 'zuhaitzaren barnean' sartu behar du, berarekin elkarrizketa gauzatu eta lanean aritu 'bidea erakutsi eta forma aurkitzen duen harraren moduan. Askotan hutsunea aurkitu eta honek zuk pentsatzen zenuena suntsitu egiten du, eta inoiz imajinatu gabeko zerbait errebelatu. Egurra, dagoeneko, ez da elementu bat, etengabe berarekin elkarbizitzen erakusten dizun zerbait baizik' esaten zuen Remigio Mendiburuk. Izpiritu honen lekuko dira Zugar izeneko eskulturen segida. Hala ere, ez da egurra Mendibururen belarrietara xuxurlatzen zuen osagai bakarra. Beti ikasteko prest, beti material berriekin saiakuntzan aritzeko gertu (egurra, harria, beruna, burdina, porlana, plastikoa, alabastroa, papera...): berrikuntzarako adarrak irekita, baina sustraiak bere herrian ongi errotuta.

Hala ere, bere lana eskerga izan arren, Mendibururen ekarpen handiena zintzotasuna izan zen, bere seme-alabei transmititzen jakin izan zuen munduan egokitzeko modua, alegia. Hauekin hitz egitean haren presentzia nabarmendu egiten da, eta haren lana azaltzen dizutenean ohartzen zara aitak utzitako ondareak zutik iraungo duela.

Aitak bere sustraiei eta etorri artistikoari zien leialtasunak badu jarraipena bere ondorengoengan. Beraren herriak ere, luzaroan jasotako ahanztura gaindituz, haren lanera hurbildu eta hura ezagutzera eman beharko luke. Horixe izan da Euskal Herriko Unibertsitateak hiru egunez artista/pentsalari/gizon/euskaldun honi buruz eskaini duen ikastaroaren helburua. Lortu duelakoan nago. Uda Ikastaro honetan Remigio Mendibururen lekuko izan gara. Espero dezagun haren obra ezagutzeko gonbitea aurki denon esku izatea.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_