_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Minori batentzat

Hitzaldiak eta kontzertuak eskainiko ditu musika eta kultura uztartzen dituen EITBko irrati tematikoak

GAIAK

Zarauzko Marina Txiki tabernan izango du datozen egunetan radio-EITB-irratia-k bere'egoitza' gaur hasi eta Zarauzko jazz mintegiak irauten duen bitartean.

Martxan jarri zenetik, ekainaren 25a geroztik, Donostiako Miramar jauregitik emititu du Euskal Herriko Unibertsitateko Udako ikastaroetako eskaintzaren zati bat antenara atera nahi izan baitu irrati tematiko honek. Gauza bera egin dute Gasteizen edota Donostian egin diren jazzaldiekin.

Eta gauza bera gertatuko da Donostiako Musika Hamabostaldiarekin edota Zinemaldiarekin, gutxiengoei zerbitzu bat ematea baita irrati honen helburua bertan lanean ari den Ainhoa Agirrek adierazi bezala, 'minorietara iristea da gure helburua. Hau ez da irrati arruntarekin, generalista esaten zaionarekin konpetitzeko; baina norbaitek jazza oso gustukoa badu, esate baterako, aste betez, irratiaren bidez eta sosik gastatu gabe jazza entzuteko aukera izango du. Esan bezala minoriari kasu egitea da irrati tematiko honen helburua'.

Ekainaren amaieran jarri zuen martxan EITB-k radio-EITB-irratia eta esan da bezala tematikoa da, musikak eta kulturak, batez ere, dauka kabida baina kabida izan zuen baita ere, oso osorik Juan Jose Ibarretxeren inbestidura saioak. Goizeko hamaiketan hasi eta gaueko hamaiketan amaitu zen legebiltzarreko plenoa, batere etenik gabe, eskaini zuen.

'Azken orduan munduan zer gertatu den jakin nahi badugu ez dugu irrati honekin bat egingo, bai ordea, musika era lasaien entzun nahi badugu edota etxetik batere eragozpenik gabe hitzaldi interesgarri bat edota kontzertu oso bat entzun nahi badugu, irrati arruntetan kabidarik izango ez duen hitzaldi edota kontzertua entzun nahi badugu'. Oihana Sarasola kazetariaren hitzak dira horiek, Ainhoa Agirrerekin batera proiektua martxan jarri zenetik lanean ari den kazetariaren hitzak.

Irrati mota honek aukera asko, aukera anitzak, ematen ditu eta horietako bat Euskal Herriko Unibertsitateak Donostian antolatutako Udako Ikastaroetan 'parte hartzea' da. Aurtengo Udako Ikastaroetan ikaragarrizko arrakasta izan du loari eskainitako zikloak. Hitzaldietan partehartzaile kopurua ikaragarria izan da eta jende askok kanpoan gelditu behar izan du. Horietako askok irratiaren bidez entzuteko aukera izan dute radio-EITB-irratiak ziklo honetako zenbait hitzaldi eskaini baititu. Nahiz jakin badakiten minoria batentzako ari direla, entzulego aldetik arrakasta handia izan dutela aitortzen dute 'emandako zenbait hitzaldi berriro errepikatzeko eskaria eginez jende askok deitu digu. Batez ere bizirik dauden emaileen organo txertaketari buruz eskaini genuen elkarrizketa, loarekin zerikusia duten arazoaz edota Interneten bidez negozioak nola egin aztertu dutenak izan dira gustagarriak' diote irrati honetako kazetariek.

Irratigintza mota honek eskaintzen duen beste aukeretako bat hizkuntzarena da. Jatorrizko hizkuntzetan eskaintzen bai dira bai elkarrizketak, bai hitzaldiak. 'Guk ez dugu itzulpenik egiten. Hitzaldia euskaraz bada euskaraz eskainiko dugu. Baina gauza bera gertatuko da hizlariaren hizkuntza gaztelera bada edota ingelesa' dio Oihanak.

Medio gutxi

Gauza gutxi da irratia honek emititzeko behar dituen baliabide teknikoak. 'Modem bat, Codec bat (serbidore nagusiarekin telefonoz konektatzeko tresna) eta ordenadore portatil bat nahikoa dugu. Horixe da irratia egiteko behar dugun guztia, ez dugu besterik behar' azaldu du Ana Ruth Ajak, emisora honetako arduradun teknikoak.

Donostiako Udako ikastaroetako 50 hitzaldi eta elkarrizketa eskaini dituzte gaurdaino, hori da orain arteko lanik handiena aurtengo Udako Ikastaroekin batera sortu bai da irratia.

Elkarrizketak bereziak dira Ainhoa Agirrek adierazi bezala 'Ez gara gu, kazetariok elkarrizketak egiten ditugunak adituek baizik. Normalean kazetariok egiten ditugun galderak audientziaren maila berekoak izaten dira eta gure helburua hitza adituei ematea da, gaia ondo ezagutzen dutenei, medikuak kasu batzutan, arkitektuak bestetan, espezialistak beti. Galderak gaia ondo ezagututa egiten dira'.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_